178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Zerga kontrolerako 2021-2023ko udal plana. Onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen Zerga kontrolerako udal plana, 2021etik 2023ra bitarteko ekitaldietarako, honako hauetan zehaztutako irismen eta edukiarekin: 13/2000 Foru Lege Orokorra, Nafarroako Tributuei buruzkoa, eta Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamendua, zeina onetsi baitzen 152/2001 Foru Dekretuaren bidez.

Zerga kontrolerako udal planaren edukia osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/eadff8c1-d46e-4269-b12a-c4d667902c2c/

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da planaren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2110375