178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 800. Ebazpena eman zuen 2021eko uztailaren 15ean. Hona hemen testua:

Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2021eko uztailaren 26tik abuztuaren 2ra bitartean, biak barne, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez ebatzi dut:

1. Ander Carrascón Erice lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2021eko uztailaren 26tik abuztuaren 2ra, biak barne.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2111291