178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez jakinarazten da ezen, Alkatetza honen ekainaren 30eko 749/2021 Ebazpenaren bidez, alkate karguaren eginkizunak lehen alkateorde Pablo Arcelus Cavallerori eskuordetu zaizkiola, 2021eko uztailaren 1etik 4ra, biak barne; hori guztia, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoarekin.

Barañainen, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2110583