178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1214. lurzatian. Hasierako onespena

Arellanoko Udaleko alkateak, ekainaren 29ko 34/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Arellanoko (UA34) 1. poligonoko 1214. lurzatian. Mikel Mari Gonzalez Echeverrik sustatu du azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arellanon, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2110392