176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-EXT-12

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2021eko ekainaren 10an hartutako Erabakiaren bidez, honako kontzesioaren eskubidea azkentzeko espedientea ireki da, iraungi delako: Mintxate errekan 1.000 l/s-ko ur aprobetxamendua egitea, “Mintxateko zentral hidroelektrikoa” izenekoan energia elektrikoa ekoizteko, Izabako udal-mugartean (Nafarroa). Kontzesio hori Izabako Udalari egin zitzaion, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2000ko abuztuaren 18an emandako Ebazpenaren bidez. Kontzesioaren eskubidea Ur Erregistroko A atalean, 23. liburuan, 143. orrian inskribatua dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Informazio Publikoaren Zerbitzuan, Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza, bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara), eta beharrezkoa da horretarako aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan informacionciudadana@chebro.es.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110814