176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 571660.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571660).

Xedea:

Oinarri hauen xedea da arautzea prozedura juridiko bat aparteko laguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, Eguesibarren erroldatuta dauden eta bertan bizi direnei, baldin eta beren kargura adingabeak badituzte (2009tik aurrera jaiotakoak) eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen badituzte 2021. urtean eskolarik ez dagoen aldietan.

Onuradunak:

Beren kargura adingabeak dituzten familia-unitateak (adingabeok 2009tik aurrera jaiotakoak izan behar dira), Eguesibarren erroldatuak, gurasoak edo legezko tutoreak enplegu aktiboko egoeran direla, eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen dituztenak eskolarik ez dagoen aldietan, hala nola haurtzaindegi pribatuak, etxe lagunak, kanpalekuak eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

Eskaerak aurkezteko epea:

30 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2021eko ekainaren 23an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2110232