176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 342/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako honako deialdian: “COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko”.

Ebazpen horren oinarri arautzaileetan akats batzuk daudela oharturik (2021eko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19koan), honako zuzenketa hauek egin behar dira:

1. 3. oinarriaren 1.4. apartatuko lehenengo paragrafoa hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“1.4. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17. eta 23. artikuluekin bat, atxiki gabeko eragiketak edo salbuetsitakoak baino egiten ez dituzten, eta 2019an eta 2020an PFEZean zenbatespen objektiboaren araubidea aplikatzen ez duten enpresaburuak edo profesionalak. Kasu horretan, ulertuko da honako hauek osatzen dutela 2019ko eta 2020ko eragiketa bolumena: (...).”

2. 6. oinarriaren 1.2. apartatuko laugarren paragrafoa hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“Aurreko letretan agertzen diren enplegatuen kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko da lanaren diru etekinaren zenbat hartzaile dauden 2020an kontsignatuta enpresa eta lanbide jarduera batzuen lan-atxikipenen informazio ereduan (190 eredua).”

Iruñean, 2021eko uztailaren 21ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2111465