176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Deialdia, ekintzailetza sustatzeko laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 573710.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/573710).

–Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea pertsona ekintzaileei, Sartagudan jarduera ekonomiko berriak sortu eta abiarazteko gastuak diruz laguntzeko; helburua da udalerrian ekintzailetza eta jarduera ekonomikoak sustatzea.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Deialdi honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke Sartagudan erroldatutako pertsona fisikoak, jarduera ekonomiko bat abiarazten badute eta alta hartzen badute Sartagudako ekonomia-jardueren gaineko zergan edo lizentzia fiskalean.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31n bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sartagudan, 2021eko ekainaren 4an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2111034