176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, aldaketa puntual xehatu bat egiteko San Adriango Udal Plan Orokorrean, bateragarria izan dadin hotelaren erabilera industriaren erabilerarekin 12. sektoreko 3. poligonoko 1119., 2353., 1174., 1175., 1190., 1774., 1778., 1803., 1821. eta 1829. lurzatietan. Hasierako onespena

2021eko uztailaren 8an, San Adriango alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen; xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

“Lehendabizi.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia, aldaketa puntual xehatu bat egiteko San Adriango Udal Plan Orokorrean, bateragarria izan dadin hotelaren erabilera industriaren erabilerarekin San Adriango 12. sektoreko 3. poligonoko 1119., 2353., 1174., 1175., 1190., 1774., 1778., 1803., 1821. eta 1829. lurzatietan. Sustatzailea San Adrián Inversiones SL da (IFZ: B3171060).

Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezi hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Ondorio horietarako, tramitatutako administrazio espedientea interesdunen eskura jartzen da Udalaren Idazkaritzan, jendaurreko epean azter dadin jendea hartzeko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan dauden lurren jabeei.

Laugarrena.–200 euroko tasa onestea, sustapen partikularreko planeamendurako tresnak tramitatzeagatik; tasa hori eta aldaketa honek dakartzan argitalpen gastu guztiak sustatzailearen kontura izanen dira.

Bosgarrena.–Behin betiko onespenaren ondotik dagokion aldaketa zenbakia atxikiko zaio.”

San Adrianen, 2021eko uztailaren 8an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2110903