176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laburpena, 2020-2021 ikasturteko laguntzen deialdiarena, unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako

DDBN (Identifikazioa): 571684.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571684).

Lehena.–Onuradunak:

Laguntza hauek dira 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketak egiten dituzten ikasleendako (oro har ez dira onartzen master, aditu eta graduondoko ikasketak).

Bigarrena.–Xedea:

Premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzen zuzkidura 15.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, dagokion iragarkia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzen den unetik zenbatzen hasita.

Azkoienen, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2110161