176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko testuliburuak erosteko,
Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako, eskola-jantokirako
eta hiri udalekurako 2021-2022 ikasturtean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 572022.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/572022).

Xedea: dirulaguntzak ematea zati batean finantzatzeko testuliburuak erosteagatik, Haur Hezkuntzako proiektuen materialagatik, eskola-jantokia erabiltzeagatik eta hiri udalekuan parte hartzeagatik sorturiko gastuak, 2021-2022 ikasturteari dagokionez; hori guztia, 2021eko ekainaren 24ko osoko bilkuran onetsi ziren eta espedientean jasorik dauden oinarri arautzaileen xedapenei jarraikiz.

2021eko aurrekontuan jasota dagoen gehieneko zenbatekoa: 4.000 euro, testuliburuak erosteko eta Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako; 18.000 euro, eskola-jantokirako; 1.000 euro, udalekurako.

Zenbatekoa: eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa, eta aurrekontua norgehiagokako araubidean banatuko da onartutako eskaeren artean.

Laguntzak eskatzeko epea: hiri udalekurako laguntza eskatzeko, hilabetea; gainerako laguntza lerroetarako, harik eta 2021-2022 ikasturtea 2022ko ekainean bukatu arte. Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.

Onuradunak: ikus oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2110291