176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Meridako Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantza, eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta egoki juzgatzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen.

Epe horretan alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, Osoko Bilkurak berariazko erabakirik hartu gabe, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Melidan, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2110343