176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zuzentzen dituena urtarrilaren 13ko 2E/2020 Ebazpenaren eranskinean justifikazio partziala eta azken justifikazioa aurkezteko finkatutako epeak.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Aginduaren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri zen.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 2E/2020 Ebazpenaren bidez, I+G proiektuak egiteko laguntzen 2020ko deialdia onetsi zen (2020ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa). Deialdiaren eranskinean hauxe ezarrita zegoen:

3. Frogagiriak aurkezteko epeak.

Hauexek dira diruz lagundutako jarduketaren frogagiriak aurkezteko epeak, 91/2016 Foru Aginduaren 14. artikuluan aipatzen direnak:

1.–2020ko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko lehen txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

2.–2021eko apirilaren 1etik 2021eko ekainaren 1era arte (egun hori barne): justifikazio partziala aurkeztea.

3.–2021eko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko bigarren txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

4.–2022ko apirilaren 1etik 2022ko ekainaren 1era arte (egun hori barne): azken justifikazioa aurkeztea.

Akats bat dago, izan ere, justifikazio partziala eta azken justifikazioa aurkezteko finkatutako epea ez da hiru hilabetekoa, bikoa baizik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 2E/2020 Ebazpena zuzentzea. Ebazpen horren bidez I+G proiektuak egiteko laguntzen 2020ko deialdia onetsi zen (2020ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa). Honako honen bidez, justifikazio partzialak eta azken justifikazioa aurkezteko epeak aldatzen dira:

2.–Justifikazio partziala aurkeztea. Proiektua 2021eko martxoaren 31 baino lehen bukatzen bada, proiektua bukatu eta hiru hilabetera aurkeztuko da beranduenez. Gainerako kasuetan, oro har, hiru hilabeteak honela kontatuko dira: 2021eko apirilaren 1etik (egun hori barne) 2021eko ekainaren 30era arte (egun hori barne).

4.–Azken justifikazioa aurkeztea: proiektua 2022ko martxoaren 31 baino lehen bukatzen bada, proiektua bukatu eta hiru hilabetera aurkeztuko da beranduenez. Egun horretan bukatzen diren proiektuan kasuan, hiru hilabeteak honela kontatuko dira: 2022ko apirilaren 1etik (egun hori barne) 2022ko ekainaren 30era arte (egun hori barne).

2. Ebazpen hau S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendariari igortzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2110395