176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Lurzoru publikoaren desafektazioa Moisés Barado karrikan.
Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2021eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Moisés Barado karrikako lurpe publikoaren zati batean (204,09 metro) kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, azpieraikuntzarako azalera-eskubide bat eratzeko, Ibaialde 1-3 karrikako eraikineko jabeen alde (388.-391. lurzatiak, 2. poligonoa, Uharte). (440/2021 espedientea).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Uharten, 2021eko uztailaren 8an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2111239