176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

AR2 banaketa eremuko S4 sektoreko UD-16-B urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 18ko 98/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Arroizko Udal Planeko AR2 eremuko S4 sektoreko UD-16-B urbanizazio proiektua, unitateko horretako borondatezko birpartzelazio batzordeak sustatu duena (zehazki, El Trujal sozietate kooperatiboak), hori baita birpartzelazio batzordeko kide horrek bere gain hartu behar dituen konpromisoetako bat. Hori guztia aurkeztu da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoaren babesean (legegintzako foru dekretu horren bidez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Aipatutako araudiaren 74. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, 134.5 artikuluan agindutakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2021eko uztailaren 12an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2111016