174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

51E/2021 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, “Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III programa), Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan” izenekoa. DDBN identifikazioa: 574654.

Apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuak onetsi egiten du zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri programak (MOVES III) egikaritzeko, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Aipatutako errege dekretuaren xedea da arautzea autonomia erkidegoentzako eta Ceuta eta Melilla hirientzako laguntzen emakida zuzena, interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiengatik egindakoa. Halaber, arau bereziak ere ezartzen ditu, oinarri arautzaile gisa, ibilgailu elektrikoak erostea sustatzeko programaren eta birkargatzeko azpiegiturak ezartzeko laguntza programaren dirulaguntzak emateko. Bi programa horiek Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparru orokorraren barruan daude. Errege dekretu hori 2021eko 89. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko apirilaren 14koan.

Errege Dekretu berean erabaki zen Nafarroako Foru Komunitateari 5.573.749 euroko laguntza zuzena ematea. Behin zeharkako kostuak eta inbertsio zuzenak kenduta, deialdi honetako zuzkidura ekonomikoa 4.950.000 eurokoa da.

Aipatutako errege dekretuan ezartzen da laguntza emanen zaiela epe barruan eskatzen dutenei, baldin eta errege dekretu horretan eta autonomia erkidego bakoitzaren deialdian finkatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

16. artikuluaren 4. apartatuan xedatzen duenez, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte.

Nafarroako Foru Komunitatean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak arautzen ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzak. Deialdi hau aurrekontu horietako partida baten kargura finantzatzen da, eta, horregatik, 11/2005 Foru Legea bete behar du, alde batera utzirik partida horren kreditua aipatu 266/2021 Errege Dekretuaren bidezko diru-sarrerekin sortu dela.

Horiek horrela, eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, kasu honetan banakako ebaluazioa aplikatu behar da. Aipatu foru legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion banakako ebaluazioaren bidez eman dezan “Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III programa), Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan” egikaritzeko dirulaguntza.

Deialdi honen helburuek guztiz bat egiten dute 2030erako Nafarroako Energia Planaren helburuekin, biek pizgarriak ematen baitituzte energiaren kontsumoa arrazionalizatzeko eta petrolioarekiko morrontza murrizteko salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Onestea “Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III programa), Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan” egikaritzeko deialdia.

2. 4.950.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko, 2022ko eta 2023ko gastu aurrekontuko “MRR MOVES III Laguntza deialdia” izeneko 820001 82500 7819 425208 partidaren kargura, deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko (horretarako baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa izatea 2021., 2022. eta 2023. urteetan).

EKITALDIA

1. JARDUKETA

Zenbatekoa (euroak)

2. JARDUKETA

Zenbatekoa (euroak)

BATURA

Zenbatekoa (euroak)

2021

900.000,00

100.000,00

1.000.000,00

2022

2.300.000,00

1.200.000,00

3.500.000,00

2023

300.000,00

150.000,00

450.000,00

BATURA

3.500.000,00

1.450.000,00

4.950.000,00

3. Laguntza hauen oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

4. Ebazpen hau eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesdunek administrazioarekiko gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezten ahalko da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko uztailaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren esparruan (aurrerantzean 266/2021 Errege Dekretua) ezartzea mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri programak Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan” egikaritzeko.

1.2. Programa horiek egikaritzeko aurreikusitako laguntzak, oro har, Europar Batasunaren Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) aplikazio esparruaren barruan daude, baita Itunaren 107. eta 108. artikuluei jarraituz zenbait laguntza kategoria barruko merkatuarekin bateragarri izendatzeko Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduarenean (EB) ere, errege dekretuan xedatutakoari jarraituz, eragozpenik ekarri gabe aplikagarriak izaten ahal diren zuzenbide nazionaleko eta Europar Batasunekoko gainerako xedapenei, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduak (EB) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia PLANAREN egikaritze eta kudeaketa esparruan onetsitakoei.

Deialdi honen ondorioetarako, 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioak, kategoriak eta enpresa motak aplikatuko dira.

1.3. Deialdi honen laguntzek pizgarri izan behar dute, 651/2014 Erregelamenduaren 6.2 artikuluarekin bat. Hala ibilgailu elektriko «konektagarriak» eta erregai piladunak erostean nola birkargatzeko azpiegitura ezartzekoan, pizgarriak direla ulertuko da baldin eta salerosketa fakturaren eta matrikulazioaren data 2021eko apirilaren 9az gerokoa bada 2. apartatuko 2. oinarriko 1., 2., 3. eta 5. zenbakietan definitutako azken hartzaileentzat –azken horientzat soilik merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik adierazi ez badute–, eta baldin eta 2. apartatuko 2. oinarriko 4. zenbakian definitutako azken hartzaileentzako eta 5. zenbakian jasotako merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa duten hartzaileentzako jarduketa tipologia honi dagokion programaren deialdiaren eskaeraren erregistro dataz gerokoa bada.

2. oinarria.–Laguntzen onuradun zuzenak eta azken hartzaileak.

2.1. Nafarroako autonomia erkidegoa da programa hauek egikaritzeko laguntzen onuradun zuzena. Hark laguntza horien zenbatekoa bideratu beharko du hurrengo apartatuan zerrendatzen diren inbertsio zuzenetara, zeharkako kostuetara eta subjektuetara.

2.2. Aipatu errege dekretuan ezarritako laguntzen azkeneko hartzaile izaten ahalko dira, jarduketa tipologia bakoitzerako ezarritakoarekin bat, jarraian azaltzen diren subjektuak, baldin eta egoitza fiskala Espainian badute. Hona hemen:

1. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak, baldin eta ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda badaude, edo, hala ez bada, aitorpena egin badute dagokien tributazio araubidean sartzeko.

2. Aurreko apartatuan sartzen ez diren adin nagusiko pertsona fisikoak, salbu eta desgaitasuna duten pertsonen kasuan, adin txikikoak izaten ahalko baitira. Ohiko bizilekua Nafarroan izan beharko dute.

3. Jabeen erkidegoak, Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legean araututakoak. Bete beharko dute Dirulaguntzen Foru Legean ezartzen dena, eta, bereziki, 13.3 artikuluan xedatutakoa.

4. Pertsona juridikoak, baldin eta Espainian behar bezala eraturik badaude eskaera aurkezten dutenean, eta bestelako entitateak, nortasun juridikoa izan edo ez, baldin eta beren identifikazio fiskaleko zenbakiaren lehen letra A, B, C, D, E, F, G, J, R edo W bada eta egoitza fiskala Nafarroan badute. Hautagarriak izanen dira ere Industrialdeetako Kontserbazio Entitateak edo Eraldaketako Nekazaritza Sozietateak, IFZren lehen hizkia V dutenak.

Egoitza fiskala Nafarroan ez dutenek, dirulaguntza eskura dezakete baldin eta haien jarduera, egoitza eta plantillaren zati bat Nafarroan badaude. Hori guztia, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko bi urteetan gutxienez.

Egoitza fiskala Nafarroan ez badute eta aurreko hiru baldintzak betetzen ez badituzte, laguntzak eskatzen ahalko dituzte pizgarrien 2. programan (Birkargatzeko azpiegiturak ezartzeko laguntza programa) diruz laguntzen ahal den inbertsioren bat egikaritzen badute, baldin eta inbertsio horrek eragina badu Nafarroan energiaren kontsumoan edo petrolioarekiko morrontzaren murrizketan.

5. Nafarroako toki administrazioko entitateak eta sektore publiko instituzionala osatzen dutenak (hau da, edozein administrazio publiko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan zerrendatuta daudenetatik), baldin eta Nafarroan jarduerak gauzatzen badituzte. Baldin eta ez badute merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten, bestela 4. zenbakian sartuta egonen baitira.

2.3. Onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez daudela frogatzeko, azken hartzaileek erantzukizunpeko adierazpena aurkez dezakete laguntza eskaerarekin batera.

2.4. Onuradun izateko baldintza da, bai laguntza eman aurretik eta bai emandako dirulaguntza likidatu arte, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa ere, kasua bada.

2.5. Ezin dira onuradun izan:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren egoeretako batean dauden eskatzaileak, eta, berariaz, zehapen edo kondena bat jaso dutenak, administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat jotzen diren lan arloko jardunbideak egiteagatik edo toleratzeagatik.

Azken hartzaileak laguntza eskaera aurkeztean baimena emanen die bai administrazio organo emaileari bai instruktoreari zuzenean kontsulta dezaten zerga administrazioarekin edo Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean ote dituen, prozedura izapidetzean beharrezkoa denean.

b) 651/2014 Erregelamenduaren 1. artikuluko 4.a) eta 4.c) apartatuetan xedatutakoaren arabera:

–Aurretik emandako edozein laguntza edo dirulaguntza berreskuratzeko aginduren bat jaso duten enpresak.

–Krisian dauden enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak ezarritako zentzuan.

c) 1. pizgarri-programarako: Ibilgailu elektrikoak erosten laguntzeko programa, kontzesionarioak edo salmenta-puntuak, baldin eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifetan (maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legea) lehen ataleko epigrafea 615.1 edo 654.1 bada.

3. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura eta eskaerak aurkezteko epea.

3.1. Deialdi honetarako bideratu den zuzkidura ekonomikoa 4.950.000 eurokoa da eta Nafarroako 2021eko, 2022ko eta 2023ko gastu aurrekontuetako “MRR MOVES III Laguntza deialdia” izeneko 820001 82500 7819 425208 partidaren kargura ordainduko da.

Zuzkidura ekonomiko hori 4. oinarrian deskribatutako 1. eta 2. programen artean banatzen da, honela:

–1. pizgarri-programa (Ibilgailu elektrikoak erostea sustatzeko programa). Ibilgailu elektriko «konektagarriak» eta erregai piladunak erostea: 3.500.000 euro.

–2. pizgarri-programa (Birkargatzeko azpiegitura ezartzeko laguntza programa). Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea. 1.450.000 euro.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea amaitu eta geroko bi hilabeteetan, ez bada agortu jarduketa programaren batera bideratutako zenbatekoa eta beste batean erreserba zerrenda badago, aurrekontua berriz esleitzen ahalko da zerrenda horretako eskaerei erantzuteko, programa batean agortu ez den kopurua beste programa baterako erabiliko da.

Halaber, hala badagokio, inbertsio zuzenak finantzatzeko bideratu ezin izan den aurrekontuari dagozkion soberakinak ere gehitzen ahalko dira.

Orobat, gehienez 25.000.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da (17.000.000 euro 1. pizgarri-programan eta 8.000.000 euro 2. pizgarri-programan), zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Diru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

3.2. Deialdiaren baimendutako gastua ekitaldi bakoitzean ez bada osorik egikaritzen, hurrengo ekitaldiari gehitzen ahalko zaio, Ogasun Publikoaren Foru Legearen 49. artikuluaren 1. eta 5. apartatuetan ezarritakoari jarraituz. 2024koa da kreditu soberakinak gehitu dakizkiokeen azken ekitaldia.

3.3 Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2023ko abenduaren 31n bukatuko.

Eskaerak aurkezteko epealdia amaitutakoan ez da eskaerarik onartuko.

Aurrekontu eskuragarria agortzen denean, horren berri emanen da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus).

4. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

4.1. Jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

a) 1. pizgarri-programa (Ibilgailu elektrikoak erostea sustatzeko programa): Ibilgailu elektriko «konektagarriak» eta erregai piladunak erostea.

Ez dira diruz laguntzen ahalko M2, M3, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuen erosketak.

b) 2. pizgarri-programa (Birkargatzeko azpiegitura ezartzeko laguntza programa): Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

4.2. Merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak diren azken hartzaileentzat, errege dekretuan onetsitako programen laguntzak emateko berariaz aplikatuko dira Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako betekizunak eta mugak, zuzenbide nazionaleko eta Europar Batasunekoko gainerako xedapen aplikagarrietakoak, eta bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren egikaritzearen eta kudeaketaren esparruan onartutakoak.

Azken hartzaile horietako bakoitzari ematen ahalko zaizkion de minimis laguntzen guztizko zenbatekoa ez da 200.000 euro baino handiagoa izaten ahalko hiru ekitaldi fiskaletako edozeinetan, eta jasotako laguntzen erantzukizunpeko adierazpen bat erantsi beharko da laguntza eskaerarekin batera.

Halaber, azken hartzaile horietako bakoitzari ematen ahalko zaizkion de minimis laguntzen guztizko zenbatekoa, baldin eta errepidez salgaiak garraiatzeko eragiketak egiten badituzte besteren kontura, ez da 100.000 euro baino gehiagokoa izaten ahalko hiru ekitaldi fiskaletako edozeinetan, eta laguntzak ez dira bideratzen ahalko errepidez salgaiak garraiatzeko ibilgailuak erosteko, ezta Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) 1. artikuluan aipatutako ezein sektoretarako ere.

4.3. Pertsona juridikoak diren azken hartzaileentzat, eskaera aurkezteko unean Espainian era baliozkoan eratutakoentzat, 2.2. oinarriaren 4. zenbakian aurreikusitakoaren arabera nortasun juridikoa duten edo ez duten beste entitate batzuentzat, eta orobat merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten tokiko entitateentzat eta sektore publiko instituzionalekoentzat, errege dekretuan onetsitako programen laguntzak emateko berariaz aplikatuko dira Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritako betekizunak eta mugak, baita ingurumena babesteko laguntzen kategoriari dagokion salbuespena ere (7, sekzioa), aplikagarriak izaten ahal diren Europar Batasuneko zuzenbideko gainerako xedapenak eragotzi gabe, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren egikaritzearen eta kudeaketaren esparruan onartutakoak.

Hori dela eta, kategoria horretako (7. sekzioa) laguntzetara bideratzen ahalko den urteko batez besteko aurrekontua, 1. apartatuan zerrendatutako jarduketa edo programa edo pizgarri araubide bereizi bakoitzerako, ezin izanen da 150 milioi euro baino handiagokoa izan, eta azken hartzaileko eta deialdiko muga bat ezarri da laguntzetarako, oinarrien III. eranskinean.

Apartatu honetan aurreikusitako azken hartzaileentzat, errege dekretuak onetsitako pizgarri programen eragin pizgarria mantentzeko, soilik onartzen ahalko dira haiek dagokion laguntza eskaera erregistratu ondoren eginiko jarduketa diruz lagungarriak, edozein dela ere haien justifikazio eta egikaritze aldia.

4.4. 2.2. oinarriak aipatutako gainerako azken hartzaileentzat oinarrien III. eranskinean ezarrita daude azken hartzaileko eta inbertsio proiektu edo jarduketa diruz lagungarriko laguntzen zenbatekoen mugak, eta horiek onartzeko epea 2021eko apirilaren 10etik eskaerak aurkezteko epea amaitu artekoa da, edozein dela ere haien justifikazio eta egikaritze aldia.

4.5. Jarduketa diruz lagungarriak Nafarroan egikaritu behar dira, eta oinarrien I. eranskinean ezarritako baldintzak bete behar dituzte:

a) 1. pizgarri-programa: Ibilgailu elektriko «konektagarriak» eta erregai piladunak erostea.

b) 2. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

Aurreko alderdiez gain, honako hauek bete beharko dira:

a) 1. pizgarri-programa: Ibilgailu elektriko «konektagarriak» eta erregai piladunak erostea:

–Jarduketak eragina izan behar du Nafarroan energiaren kontsumoan edo petrolioarekiko morrontzaren murrizketan.

–12 hilabetean gauzatu eta justifikatu behar da, gehienez ere, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita.

b) 2. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

Sektore publikoko entitateek sustatutako azpiegiturak badira:

–Bide publikoko aparkaleku publiko iraunkorretan ezarri behar dira, hiri-altzariekin integraturik. Horrez gain, monitorizaturik egon behar dute edo teleneurketa sistema izan behar dute.

–Jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izan behar dute jarduketaren justifikazioa 10. oinarrian ezarritako moduan aurkezten den egunean.

Birkargatzeko puntuak erabilera publikokoak badira, posible izan beharko da Nafarroako Gobernuak etorkizunean ezarriko duen denbora errealeko ikusgailura konektatzea, eta 2. eranskinean birkargatzeko azpiegitura mota horri buruz aipatutako informazioa eman beharko da.

BEZa inolaz ere ez da onartuko gastutzat dirulaguntzarako.

5. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

Oinarrien III. eranskinean ezartzen da laguntzen zenbatekoa.

6. oinarria.–Dirulaguntzen muga orokorrak.

6.1. Laguntzen zenbatekoaren muga orokorrak.

Deialdi honen III. eranskinean ezarrita dago onuradun batek guztira eta gehienez jaso dezakeen zenbatekoa.

a) 1. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak erostea.

Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoentzako laguntzen muga izanen da Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Adin nagusiko pertsona fisikoak diren azken hartzaileentzako laguntzen mugak, desgaitasuna dutenen kasuan salbu, orduan adingabeak ere izaten ahalko baitira. Adin nagusiko pertsona fisikoen kasuan, salbu eta desgaitasuna duten pertsonenean, horiek adin txikikoak izaten ahalko baitira, muga ibilgailu batekoa izanen da azken hartzaile eta deialdiko.

Jabeen erkidegoak diren azken hartzaileentzako, Nafarroako tokiko administrazioa osatzen duten entitateentzako eta sektore publiko instituzionala osatzen dutenentzako eta nortasun juridikoa duten edo ez duten beste entitate batzuentzako –3., 4. eta 5. zenbakietan jasotakoak– laguntzen muga berrogeita hamar ibilgailukoa izanen da azken hartzaile eta urteko.

b) 2. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

Laguntzen muga 800.000 eurokoa izanen da espediente bakoitzeko, jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoentzat eta azken hartzaileak diren adin nagusiko pertsona fisikoentzat izan ezik; izan ere, lehenengoentzat eskatzaileko muga aplikagarri zaien Europako araudiaren araberakoa izanen da, eta espedienteko 5.000 eurokoa izanen da muga azken hartzaileak diren adin nagusiko pertsona fisikoentzat, desgaitasunen bat dutenen kasuan salbu, orduan adingabeak ere izaten ahalko dira eta.

Azken hartzaile berari ez zaio inola ere bi milioi eta erdi euro (2,5 M euro) baino gehiago ematen ahalko dagokion deialdiaren indarraldi osoan.

6.2. Europar Batasuneko araudi aplikagarria.

Laguntza horien betekizunak eta mugak dira Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduan, eta Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoan, eta aplikagarrian izaten ahal diren gainerako xedapenetan jasotakoak.

6.3. Beste laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Onetsitako programetako laguntzak ez dira bateragarriak xede bererako ematen diren beste dirulaguntza edo laguntzekin, edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuetatik edo Espainiako, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko erakundeetatik etorrita ere.

6.4. Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin kontratatzea:

a) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak azpikontratua egiten du hirugarrenekin ituna egiten duenean, dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egin dezaten. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Horri dagokionez, hirugarrenekin egiten diren azpikontratazio edo kontratazioen zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %100 izan daiteke. Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin azpikontratatzeko edo kontratatzeko 26. artikuluan ezartzen dena aplikatuko da.

b) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada obra gauzatzeko kostuaren kasuan edo, ekipamendu-ondasunak hornitzeko, 12.000 eurotik gorakoa, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea hautatu dela efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura hori emateko behar adina entitate ez badago.

Horretarako, hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu beharko du, eta hautaketa justifikatu, baldin eta, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioaren arabera, onena hautatu ez badu.

Bere izaera dela-eta kontratazio publikoari buruzko araudia aplikatu behar bazaie, eskatzaileek ez dute b) letra honetan xedatutakoa bete behar.

7. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira. Hortaz, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte.

Aurrekontuan esleitutako kreditua agortzen denean, eta betiere programaren indarraldia bukatu ez bada, eskaera berriak erregistratzen ahalko dira erreserba-zerrendarako; eskaera horiek zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, kreditua askatzen bada (norbaitek emandako laguntzari uko egiteagatik edo laguntza kobratzeko eskubidea galtzeagatik) edo deialdirako aurrekontua handitzen bada.

Eskaera erreserba-zerrendarako aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko eskatzaileari, harik eta eskaera baliozkotu arte.

8. oinarria.–Laguntzak eskatzeko modua.

8.1. Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan dauden inprimakiak (hemendik aurrera laguntzen fitxa) erabili behar dira laguntza-eskaerak aurkezteko. Pertsona juridikoek eskaera eta eman beharreko agiri guztiak modu telematikoan aurkeztu behar dituzte nahitaez, 13. oinarrian ezartzen den bezala.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epealdia 3. oinarrian ezartzen da.

8.2. Laguntzak eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Laguntza-eskaera.

1. Honako datu hauek beteko dira: laguntza eskatzailearen datu orokorrak, jarduketa mota, kokapena eta datu tekniko zehatzak. Halaber, eskaearekin batera adierazpen hauek aurkeztuko dira:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egunean onuradun izateko baldintzak betetzen direla dioena.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egunean eskuratu diren beste dirulaguntzei buruzkoa.

c) Profesional autonomoen kasuan, gainera, ekonomia jardueren gaineko zergaren alta ziurtagiria aurkeztu beharko da. Pertsona juridikoen eta bestelako entitateen kasuan, adierazpen bat enpresa izaerari eta tamainari buruz, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren ondorioetarako.

d) Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak:

–Ziurtagiri bat, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak egunean dituela dioena.

–Ziurtagiri bat, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela dioena.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena sektore publikoari lotutako edo haren menpeko entitatea dela. Bertan adierazi beharko da merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik garatzen duen.

f) Enpresen kasuan, erantzukizunpeko adierazpen bat, enpresa txiki edo ertain izaera duela jasoko duena, 2014ko ekainaren 17ko EB 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioaren arabera, edo, hala badagokio, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik gabeko entitate bat den.

g) Jarduketa guztietarako, azken hiru urteetan eskatutako edo jasotako beste laguntzen adierazpena, hala jarduketa bererakoena nola de minimis araubidean jasotakoena.

h) Laguntzan igoeraren bat izateko eskubidea duen kolektiboren bateko azken hartzaileak, 266/2021 Errege Dekretuaren III. eranskinari jarraituz, adibidez, mugikortasun urriagatiko desgaitasuna dutenak eta ibilgailua egokitu behar dutenak, edo 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean erroldatuta daudenak, zeinek egoera hori egiaztatu beharko duten errolda agiriaren bidez. Erroldatze hori jarduketa diruz lagungarriari dagokion faktura baino lehenagokoa izanen da, eta eskaera erregistratu eta gutxienez bi urtez mantendu beharko da. Desgaitasunagatik laguntza handitu behar bada, desgaitasuna egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du. Taxia edo gidaridun ibilgailuen zerbitzua erabiltzen dela justifikazio fasean egiaztatuko da, zirkulazio baimenaren bidez, II. eranskinean zehazten denez.

2. Profesional autonomoen kasuan, izaera hori adierazi beharko da. Laguntzen organo kudeatzaileak izaera hori egiaztatuko du Jarduera Ekonomikoen Erregistroan. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 156. artikuluan arautzen da erregistro hori. Eskatzailea erregistraturik ez badago, eskatuko zaio profesional autonomoaren izaera frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

3. Pertsona juridikoek eskabidean adierazi behar dute gaitutako helbide elektronikoa (GEH) dutela, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena eman dutela. Gaitutako helbide elektronikoa nola eskuratzen den 13. oinarrian zehazten da.

2. Dokumentazio administratiboa.

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen NAN, AIZ edo IFZren kopia eta, hala bada, haren ordezkariarena.

b) Ahalordetze-eskrituraren kopia, edo ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

c) Pertsona fisiko eta profesional autonomoak: hala badagokie, desgaitasunaren ziurtagiria, balorazioko organo eskudunak emana.

d) Jabeen erkidegoak: erkidegoko lehendakariaren izendapena jasotzen duen aktaren kopia.

3. Dokumentazio teknikoa.

a) 1. pizgarri-programa (Ibilgailu elektrikoak erostea sustatzeko programa): Ibilgailu elektriko «konektagarriak» eta erregai piladunak erostea.

–Aurrekontu xehakatua.

–Renting errentamenduaren kasuan, enpresa errentatzailearen eskaintzaren kopia, ordaindu beharreko kuota adierazita, bai eta kuota horretatik ibilgailuaren kostuari dagokion zatia ere.

b) 2. pizgarri-programa (Birkargatzeko azpiegitura ezartzeko laguntza programa): Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

–Aurrekontu xehakatua.

–Jarduketen deskripzio-memoria, gutxienez honako hauek adierazita: jarduketaren deskripzioa eta norainokoa, inbertsioa, kostu diruz lagungarria eta eskatutako laguntza.

8.3. Eskaerarekin batera aurkezten diren agiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, behar bezala identifikatuta (adib.: “Aurrekontua”, “Memoria”, etab.).

8.4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu 39/2015 Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8.5. Pertsona juridiko batek modu presentzialean aurkezten badu eskaera, eta ez ezarritako bide elektronikoaren bidez, interesdunari eskatuko zaio eskaera zuzen dezala, hau da, modu elektronikoan aurkez dezala. Ondorio guztietarako, eskaera zuzentzen den egunean aurkeztutzat joko da.

9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

9.1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hau da, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak, eskaerak aztertuko ditu, eta gero organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

9.2. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza nori eman ebazteko.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpena jakinarazi ezean, eskaera ezetsitzat joko da.

10. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

10.1. Onuradunek gehienez 12 hilabeteko epea dute jarduketa justifikatzeko, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita. Horretarako, 8.1 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko dute ordainketa eskaera, laguntzen fitxako ereduari jarraikiz, bai eta deialdi honen II. eranskinean eskatutako dokumentazioa ere.

10.2. Ordainketa eskaera eta gainerako dokumentazioa osorik eta egintza bakar batean aurkeztuko dira. Laguntza justifikatzeko dokumentazioan zerbait falta bada, edo akatsen bat badauka, onuradunari eskatuko zaio zuzen dezala 10 egun baliodunetan, 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat. Halaber, onuradunak dokumentazioa postaz edo bertaratuta aurkeztu badu, bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu behar izan arren, zuzentzeko eskatuko zaio.

10.3. Laguntza justifikatzeko dokumentazioa apartatu honetan ezarritako epealdian aurkeztu ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

10.4. Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzak dirua onuradunaren kontuan sartzeko, onuradunak “Transferentzia bidez kobratzeko eskaera” bete eta diruzaintzan aurkeztu beharko du, salbu eta lehenago aurkeztu badu. Eskaera horrek honako hau ordezten du: “Banku datuak egiaztatzeko ziurtagiria, laguntzaren zenbatekoa transferitzeko”. 266/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinean dago jasoa.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

11.1. Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

11.2. Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena sei hilabeteko epean emanen da, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

11.3. Dirulaguntzak 60.000 eurotik gorakoak direnean, haiek ordaindu ahal izateko, aldez aurretik organo kudeatzaileak inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Espedientean egiaztapenaren berri jaso beharko da, aktaren bidez edo egiaztapen txostenaren bidez.

12. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

12.1. Laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Pertsona juridiko pribatuek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, modu telematikoan aurkeztu behar dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua. Foru dekretu horren 3. artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako jarduera egin eta justifikatzea aurreko oinarrietan ezarritako moduan.

c) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea dirulaguntza eskatu ondoren xede bererako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek emanak.

Halaber, dirulaguntza ematean kontuan izan den edozein inguruabar (objektibo nahiz subjektibo) aldatzen bada, horren berri eman beharko da.

d) Baldin eta dirulaguntza jaso duen ibilgailu baten edo bestelako material mugikorren baten jabeak hura berriz saltzen badu 7 urte baino gutxiagoko epean, laguntza ordaintzen denetik hasita, salmentaren kontratuan berariaz adierazi beharko du MOVES III programaren laguntza jaso zuela. Horrez gain, adierazi beharko da eskuratzaileak konpromisoa hartzen duela ondasuna laguntzaren xedeko helbururako erabiltzeko eta funtzionamendu egokirako mantentzeko, gutxienez aipatu epea bukatu arte. Bestela, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak espediente bat abiaraziko du laguntza itzultzeko.

Hala bada, besterentzea jakinarazi beharko zaio Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean gehienez, laguntzaren xedeko ondasunaren kontratua sinatzen denetik.

Baldin erosleak ez baditu betetzen besterentzearen betekizunak, laguntzaren onuradunak konpromisoa hartzen du jasotako laguntza itzultzeko.

e) Renting errentamenduaren kontratuetan, kontratua hutsaltzen bada bukatu baino lehen, errentariak konpromisoa hartzen du MOVES III programaren laguntzaren zati proportzionala itzultzeko Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari. Bestela, espediente bat abiaraziko da laguntza osorik edo, hala badagokio, partez itzultzeko.

Hala bada, egoera jakinarazi beharko zaio Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, bi hilabeteko epean gehienez, azken faktura ordaintzen denetik hasita.

f) Diruz lagundutako karga elektrikorako azpiegituren jabetasuna mantendu beharko dute laguntzen onuradunek, gutxienez 2 urtean. Horrez gain, epe horretan funtzionamendu egokirako egoeran egon behar dute, eta karga elektrikorako zerbitzuak eman. Zerbitzu horiek laguntza eskaeran eta justifikazioetan deklaratuak dira. Birkargatzeko puntua publikoa bada, bermatu egin beharko da 5 urtez abian egonen dela.

Baldin eta aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko epe horretan onuradunak besterentzen badu diruz lagundutako azpiegitura, salmentaren kontratuan berariaz adierazi beharko du inbertsioak MOVES III programaren laguntza jaso zuela, eta jabe berriari jakinarazi beharko dio dirulaguntza jaso zuela eta oinarri hauetan ezarritako betekizunak dituela, eta konpromisoa hartzen duela ondasuna laguntzaren xedeko helbururako erabiltzeko eta funtzionamendu egokirako mantentzeko, gutxienez aipatu epea bukatu arte. Bestela, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak espediente bat abiaraziko du laguntza osoa itzultzeko.

Hala bada, besterentzea jakinarazi beharko zaio Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari hilabeteko epean gehienez, laguntzaren xedeko instalazio eta/edo ekipoen salmentarako kontratua sinatzen denetik.

Baldin erosleak ez baditu betetzen besterentzearen betekizunak, laguntzaren onuradunak konpromisoa hartzen du jasotako laguntza itzultzeko.

g) Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen duenean, erregistratutako emaitza energetikoen berri ematea, eta emaitzak zabal daitezela baimentzea, 4 urteko epean ibilgailuen kasuan, eta 10 urteko epean gainerako proiektuetan, laguntza ordaintzen denetik hasita.

h) Behar den informazio guztia ematea, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen diona laguntzen xedea ikuskatzeko eginkizunak betetzeko.

i) Onuradunak diruz lagundutako jarduketari buruz egiten dituen erreferentzia guztietan (argitalpenetan, hedapen jardueretan, web-orrietan eta, oro har, edozein hedapen bidetan) Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen baldintzak bete behar dira, halakoak badira, bai eta programaren irudiari buruzko eskuliburuan ezarritakoak ere. IDAEren webgunean eskura daiteke eskuliburu hori.

j) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

12.2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

13. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

Pertsona juridikoek baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharreko laguntza-eskaerak eta gainerako dokumentazio guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak pertsona juridiko eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen-prozeduretarako harpidetza egin beharko da, helbide elektroniko gaitua lortzen den helbide berean.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

14.1. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Ogasun Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

14.2. Onuradunei jakinarazten zaizkien ebazpenetan, aipatu egin behar dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

15. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Dirulaguntzarako onartzen diren jarduketen baldintzak.

Dirulaguntzarako onartzeko, jarduketek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

1. pizgarri-programa: Ibilgailu elektriko konektagarriak eta erregai-piladunak erostea.

1. Dirulaguntzarako onartuko da ibilgailu berria erostea, zuzenean edo finantzaketa-eragiketa baten bidez (leasing-a edo «renting» errentamendua -leasing operatiboa ere esaten zaio-) eta Espainian lehenengoz matrikulatua dagoena laguntzaren azken jasotzailearen izenean (salbuespena: «renting» kasuetan ibilgailu berria «renting» enpresaren izenean matrikulatzen ahal da). Gainera, 2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan (5. puntuko jasotzaileek ezin dute egin ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik) eta administrazioaren zuzeneko inbertsioetan, salerosketaren eta matrikulazioaren data 2021eko apirilaren 9az gerokoa izan behar da, eta 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, laguntza-eskaera jarduketa-mota honi dagokion programaren deialdian erregistratzen den egunaz gerokoa. Ibilgailuaren prezioa, bai eta konturako kopuruak eta bestelako kontzeptu guztietako kopuruak ere, 2021eko apirilaren 9az gero edo eskaera erregistratu ondoren ordaindu behar da (kasuan kasukoa azken jasotzailearen arabera).

Halaber, dirulaguntzarako onartuko da M1, N1, L3e, L4e eta L5e kategorietako erregai-piladun ibilgailu elektrikoa erostea, gehienez ere bederatzi hilabeteko antzinakotasunekoa (erakusketako ibilgailua), lehen matrikulaziotik honako data hauetatik lehenengora arte zenbatuta: salerosketaren fakturaren data edo eskaeraren erregistroaren data. Ezinbestekoa da titularra ibilgailua laguntzaren azken jasotzaileari saltzen dion fabrikatzailearen edo inportatzailearen kontzesionarioa edo salmenta-puntua izatea. Honelako kasuetan, ibilgailua kontzesionarioak edo salmenta-puntuak ibilgailu berri gisa erosita egon behar da. Deialdi bakoitzean gehienez hogeita hamar erakusketa-ibilgailu onartuko dira titulartasun berarekin (aurrean azaldutako titulartasuna).

Programa edo jarduketa-mota honetan inolaz ere ez onartuko dirulaguntzarako M2 edo M3 kategoriako autokarra edo autobusa erostea, ez eta N2 edo N3 kategoriako kamoia edo furgonetan ere.

2. Laguntza jaso dezaketen ibilgailuak kategoria hauetako batekoak izan behar dira:

a) Turismoak (M1): Motordun ibilgailuak, gutxienez lau gurpil dituztenak eta bidaiariak garraiatzeko diseinatu eta fabrikatuak, eta gidarien eserlekuaz gainera gehienez zortzi plaza dituztenak.

b) Furgonetak edo kamioi arinak (N1): Motordun ibilgailuak, batez ere salgaiak garraiatzeko diseinatu eta fabrikatuak, teknikoki onargarria den kargapeko gehieneko masa (TOGM) 3,5 tonatik gorakoa ez dutenak.

c) Lau gurpileko ibilgailu arinak (L6e): Lau gurpileko ibilgailu arinak, hutsik egonik 350 kg-ko edo hortik beherako masa dutenak, baterien masa kanpo, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-koa edo hortik beherakoa dutenak eta gehieneko potentzia 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

d) Lau gurpileko ibilgailu astunak (L7e): Lau gurpileko ibilgailuak, abiada-masa (baterien pisua zenbatu gabe) 450 kg-koa edo hortik beherakoa dutenak, bidaiarien garraioan, edo 600 kg-koa edo hortik beherakoa, salgaien garraioan, eta lau gurpileko ibilgailu arintzat jo ezin direnak.

e) Motozikletak (L3e, L4e eta L5e): Bi gurpileko ibilgailuak, edo hirukoak (simetrikoak zein asimetrikoak ibilgailuaren luzetarako ardatzarekiko), 50 cm³-tik gorakoak edo 50 km/h-tik gorako abiadura har dezaketenak eta pisu gordina tona batetik gorakoa ez dutenak.

3. Laguntza jaso ahal izateko, ibilgailuaren modeloa IDAEren ibilgailuen datu-basean agertu behar da (http://coches.idae.es/base-datos/vehiculos-elegibles- programa-MOVES) eta honako baldintza hauek bete behar ditu:

a) M eta N kategorietako ibilgailuak mota hauetako batekoak izan behar dira:

i. Ibilgailu elektriko hutsa (BEV), ibiltzeko motor elektrikoak baino ez dituena; energia, guztia zein zati bat, baterietako elektrizitateak sortzen du eta bateriak kargatzeko kanpoko iturria erabiltzen da (sare elektrikoa, kasurako).

ii. Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (EREV), ibiltzeko motor elektrikoak baino erabiltzen ez dituena; energia, guztia zein zati bat, baterietako elektrizitateak sortzen du eta bateriak kargatzeko kanpoko iturria eta gasolinaz edo gasolioaz dabilen barne-errekuntzako motorra erabiltzen dira.

iii. Ibilgailu hibrido konektagarria (PHEV), ibiltzeko gasolinazko edo gasoliozko barne-errekuntzako motor elektrikoak eta motor elektrikoak erabiltzen dituena; motor elektrikoaren energia, guztia zein zati bat, baterietako elektrizitateak sortzen du eta bateriak kargatzeko kanpoko iturria erabiltzen da (sare elektrikoa, kasurako). Motor elektrikoa kanpoko iturri bati esker kargatzen diren bateriek elikatu behar dute.

iv. Erregai-piladun ibilgailu elektrikoa (FCV): ibilgailu elektrikoa, barruan daukan hidrogenozko erregai-pila batek sortzen duen energia elektrikoa baizik erabiltzen ez duena.

v. Erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoa (FCHV): ibilgailu elektrikoa, erregai-pilaz gainera bateria elektriko kargagarriak ere badituena.

b) Pizgarrien programari heltzen dioten M1 eta N1 kategorietako ibilgailuek 1.000 euroko deskontua eduki behar dute gutxienez fabrikatzaile/inportatzailearen edo salmenta-puntuaren fakturan, eta laguntzaren azken jasotzaileari aplikatuko zaio.

c) L kategoriako ibilgailuek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

i. Ibiltzeko motor elektrikoak baizik ezin dituzte erabili eta ibilgailu elektrikoaren homologazioa eduki behar dute.

ii. Dirulaguntzarako onartzeko, motozikleta elektriko berriek (L3e, L4e eta L5e kategoriak) litio-bateria eduki behar dute, 3 kW-ko edo hortik gora potentzia eta 70 kmko autonomia gutxienez.

d) Halaber, M1, N1 edo L kategoriako ibilgailu berria erosten bada, dirulaguntzarako onartutako ibilgailua erosteko laguntzaren zenbatekoa oinarri hauen III. eranskinean agertzen den kopurua gehitzen ahalko zaio, baldin eta azken jasotzaileak frogatzen badu behin betiko baja eman diola Espainian matrikulatutako ibilgailu bati, titularra bera izanik Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan, eta bi ibilgailuek errege dekretu honetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Halako kasuetan, laguntzaren azken jasotzailea dirulaguntzarako onartutako ibilgailuaren titularra izanen da edo, «renting» edo leasing operatiboko eragiketetan, ibilgailuaren errentaria, eta ibilgailuaren behin betiko bajaren egiaztagiria aurkezten ahalko dute txatarrarako den ibilgailuari Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan behin betiko baja eman zaiola frogatzeko. Txatarrarako ibilgailua M1 edo N1 kategoriakoa izan daiteke, erosten den ibilgailua M1 edo N1 kategoriakoa izanez gero, edo M1, N1 edo L kategoriakoa, erosten den ibilgailua L kategoriakoa izanez gero; horrez gainera, erosketaren fakturaren edo eskaeraren erregistroaren dataren aurreko zazpi urteetan, gutxienez, Espainian matrikulatuta egon behar izan da. Orobat, eta txatarrarako den ibilgailuaren kategoria gorabehera, ezinbestekoa da erosketaren fakturaren edo eskaeraren erregistroaren dataren aurreko hamabi hiletan, gutxienez, ibilgailu horren titularra laguntzaren azken jasotzailea izatea, eta horrez gainera trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren azken ordainagiria aurkeztu behar da, ordainduta, 2020az gero gutxienez.

4. Ibilgailua «renting» finantzaketa-eragiketen bidez erostea dirulaguntzarako onartzeko ezinbestekoa da:

a) 2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan (baldin eta ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez badute) eta administrazioaren zuzeneko inbertsioetan, errentamendu-kontratuan ezarri behar da gutxieneko iraupena bi urtekoa izanen dela indarrean jartzen den egunetik eta kontratuaren formalizazioaren data 2021eko apirilaren 9az gerokoa izan behar da, eta 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, eskaera programa honen deialdian erregistratzen den egunaz gerokoa.

b) Laguntza-eskaeraren izapidetzea laguntzaren azken jasotzaileak zein entitate laguntzaile batek kudeatzen ahal du.

c) Errentamendu-kontratuan berariaz ezarri behar da errentaria laguntzaren azken jasotzailea dela. Halaber, kontratuan berariaz ezarri behar da «renting» enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duen egun berean diru-kopuru hori errentariak ordaintzeko dituen kuotak edo errentak murrizteko aplikatu behar duela.

d) Kontratuan ezarri behar da ezen, ordaintzeko dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino gutxiago izanez gero, azken jasotzaileari ordaindu gabe gelditzen den laguntza-soberakina errentamendu-kontratuaren indarraldia amaitutakoan ordaindu behar diola «renting» enpresak laguntzaren azken jasotzaileari. Beraz, errentariak oinarrietan ezartzen diren baldintzak eta bateraezintasunak bete beharko ditu, laguntzaren azken jasotzailea den aldetik.

e) Ibilgailua erosteko «renting» eragiketa eginez gero, beti, kasu guztietan, laguntza izapidetzen duena gorabehera, laguntzaren azken jasotzaileak dokumentu bat sinatu behar du hura kobratzeko eskubidea lagatzeko eragiketa egiten duen «renting» enpresari.

2. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

1. Dirulaguntzarako onartuko da ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko sistemak zuzenean erostea. Gainera, erosketa jabeen erkidego batek eginez gero, dirulaguntzarako onartuko dira ibilgailu elektrikoa kargatzeko sistema adimendunerako behar diren aurreinstalazio elektrikoak eta komunikazio-sistemak behar dituzten kanalizazioak.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura sarbide publikokoa zein erabilera pribatukoa izan daiteke.

Dirulaguntzarako onartuko dira honako kostu hauek: proiektua; obra zibila; ingeniaritzak eta obra-zuzendaritzak eragiten dituzten kostuak; kargatzeko azpiegiturak eragiten duen kostua; elementu elektrikoak (transformagailua barne) instalatzea edo aldatzea; banaketa-sarera konektatzea; kargatzeko azpiegitura sarera edo elektrizitatea sortzeko edo biltzeko unitatera konektatzeko behar diren mozketa eta transformazio zentroak eta tentsio ertaineko hargunea; lurrak edo errepideak egokitzeko lanak; instalazioaren kostua; beharrezko baimenen kostua. Elektrizitatea sortzeko energia berriztagarriko unitatea edo elektrizitatea biltzeko unitatea egonez gero, horren kostua dirulaguntzarako onartzeko, ezinbestekoa da unitatea kargatzeko puntuan soilik erabiltzea eta ibilgailuak kargatzeko estazioko osagaia izatea. Beraz, sarera konektatutako energia berriztagarriko unitateak ez dira onartuko dirulaguntzarako, nahiz eta ibilgailuak kargatzeko puntuarekin lotuta egon modu partzialean. Honako hauek ere dirulaguntzarako onartuko dira, egonez gero: ibilgailuak kargatzeko estazioko ordainketa-sistema, seinalizazioa eta kudeatzeko, kontrolatzeko eta ziurtatzeko sistema.

Ez da onartuko dirulaguntzarako kontagailu adimendunak instalatzea. Kontagailu horiek konpainia elektrikoek paratu beharko dizkiete kontsumitzaileei (azken erabiltzaileak zein karga-kudeatzaileak); gehienetan alokairukoak izaten dira.

Jabetza horizontaleko eraikinetako aparkaleku kolektiboetan, dirulaguntzarako onartuko da ibilgailu elektrikoak kargatzeko aurreinstalazio elektrikoa jartzea: kanalizazio nagusia erkidegoaren zonetan (hodiak, tutuak, erretiluak, etab.) eta handik deribazioak aparkaleku-plazetako karga-estazioetara, abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onetsitako Behe-tentsioko erregelamendu elektronikoaren ITC-BT-52aren 3.2 apartatuan ezartzen den bezala. Halaber, dirulaguntzarako onartuko dira ibilgailu elektrikoen kargak kudeatzeko sistemak, bai eta potentzia elektriko kontratatua ez gehitu behar izateko behar den sistema adimendunerako behar diren telekomunikazio-sistemak ere (internet, 3G, 4G edo antzekoak).

2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan (5. puntuko jasotzaileek ezin dute egin ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik) eta administrazioaren zuzeneko inbertsioetan, jarduketa hauek dirulaguntzarako onartuko badira, azpiegituraren erosketaren eta instalazioaren fakturaren data 2021eko apirilaren 9az gerokoa izan behar da, eta 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, kontratuaren, fakturaren eta ordainagirien data eskaera programa honen deialdian erregistratzen den egunaz gerokoa izan behar da.

2. Kargatzeko azpiegituraren erabilera honako hauetako bat izan behar da:

a) Erabilera pribatua bizitegi-sektorean (familia bakarreko etxebizitzak barne).

b) Erabilera publikoa bizitegikoa ez den sektorean (aparkaleku publikoa, hotela, merkataritza-gunea, unibertsitatea, ospitalea, industriagunea, kiroldegia etab.).

c) Erabilera pribatua enpresa pribatu eta publikoen aparkalekuetan, enpresaren ibilgailuen zerbitzurako.

d) Erabilera publikoa enpresa pribatu eta publikoen aparkalekuetan, langileen eta bezeroen ibilgailuen zerbitzurako.

e) Erabilera publiko bide publikoetan eta hiriko eta hiri arteko bide-ardatzetan.

f) Erabilera publikoa errepideen sarean; interes berezikoa da kargatzeko azpiegiturak jartzea hornitegietan eta gasolindegietan.

Kargatzeko sistemek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Behe-tentsioan konektatutako instalazioek Behe-tentsioko elektroteknikari buruzko araudia bete behar dute (abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onetsi zuen), ITC-BT-52 hain zuzen ere. IP eta IK babes-maila kokapenaren araberakoa izan behar da, BTEAk ezartzen duenarekin bat etorriz.

2. Hornidura: monofasikoa edo trifasikoa, 230-400 VAC edo hortik gorako tentsioa, kargatzeko sistema ultra azkarra bada.

3. Babes elektrikoak segurtasuneko araudiaren araberakoak izan behar dira.

4. EE deklarazioa.

5. Kargatzeko sistemarako sarbidea publikoa bada, 2 motako konektagailua (IEC 62.196-2) eduki behar da, edo bestela CCS2- Combo 2 (IEC 62196) konektagailua, 3 edo 4 motarekin bateragarria dena (kasuan kasukoa instalazioaren arabera), energia-neurgailua itsatsita duena. Abenduaren 9ko 639/2016 Errege Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenaren arabera, sistemak aukera eman behar duen ibilgailu elektrikoa noiznahi kargatzeko, inolako kontraturik sinatu gabe karga-puntuaren operadorearekin, eta kargatzeko zerbitzua irekia, gardena eta bereizkeriarik gabekoa izan behar da. Gainera, karga-puntua gutxienez bost urtez egon behar da operatibo. Halaber, konexioan honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Instalazioaren interfazea erabateko konexioa bermatzeko modukoa izan behar da eta sistemak datuak biltzen dituen memoria lokala eduki behar du.

b) Bateragarria izan behar da OCPP protokoloarekin (v1.6 edo goragoko bertsioa) web zerbitzuen bidez (SOA) eta bertsio berriagoetara eguneratzeko modukoa izan behar da.

c) Potentziaren eta hornitutako energiaren berri eman behar du.

d) 3G/GPRS komunikazio-modulua edo hortik gorakoa behar du, edo antzeko komunikazio-kanalen bat.

3. Kargatzeko sistemak honela sailkatzen dira potentziaren arabera:

a) Lotutako karga-sistema: 7 kW-tik beherako potentzia.

b) Karga-sistema konbentzionala: Potentzia 7 kW-koa edo hortik gorakoa eta 15 kW-tik beherakoa.

c) Karga-sistema erdiazkarra: Potentzia 15 kW-koa edo hortik gorakoa eta 40 kW-tik beherakoa.

d) Karga-sistema azkarra: Potentzia 40 kW-koa edo hortik gorakoa eta 100 kW-tik beherakoa.

e) Karga-sistema ultra azkarra: Potentzia 100 kW-koa edo hortik gorakoa.

Karga-sistema batean zenbait potentzia egonez gero, instalazioko karga-puntuen gehieneko potentziaren araberako sailkapena edukiko du.

II. ERANSKINA

Egindako jarduketak frogatzeko eskatzen den dokumentazioa

A) 1. pizgarri-programa: Ibilgailu elektriko konektagarria edo erregai-piladun ibilgailua erostea.

1. Erositako ibilgailuaren fitxa teknikoaren (IAT txartela) kopia.

2. Erositako ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako behin-behineko zirkulazio-baimenaren fotokopia. Aldi baterako baimena ematen bada matrikulako lehen letra P duen ibilgailu baterako, behin betiko zirkulazio-baimenaren fotokopia aurkeztu beharko da. Horrez gainera, bederatzi hilabeteko antzinatasuna gainditzen ez duen erregai-piladun ibilgailu elektrikoa erosten bada, ibilgailuaren zirkulazio-baimena aurkeztu behar da, laguntzaren azken jasotzaileari ibilgailua saltzen dion kontzesionarioaren, salmenta-puntuaren edo fabrikatzaile/inportatzailearen izenean egindakoa. Ibilgailua taxi-zerbitzurako edo gidariarekin alokatzeko erabiliko bada, ibilgailuaren D.4 eremuan PUBL-Taxia (A04 kodea) edo «alokairua gidariarekin (ACC)» agertu behar da.

3. Eskatzaile edo interesdun batek jasotzen dituen laguntza guztiekin 10.000 euroko zenbatekoa gainditzen bada, ziurtagiri edo erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatu behar du laguntzen azken jasotzaileak egunean dituela bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ziurtagiri edo adierazpen hori laguntzak jaso aurrekoa izan behar da. Honelako kasuetan aurreko 1. apartatuaren f) letran ezartzen dena aplikatuko da.

4. Ibilgailua erosteko «renting» edo leasing operatiboa baliatzen bada, «renting» edo leasing operatiboaren kontratuaren kopia aurkeztu beharko da; kontratuaren iraupena bi urtekoa izan behar da gutxienez eta errentaria laguntzaren eskatzailea edo laguntzaren azken jasotzaile potentziala izan behar da. 2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan (5. puntuko jasotzaileek ezin dute egin ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik) eta administrazioaren zuzeneko inbertsioetan, kontratuaren data 2021eko apirilaren 9az gerokoa izan behar da. Beste alde batetik, 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, kontratuaren data laguntza-eskaera erregistratzen den egunaz gerokoa izan behar da. Gainera, kontratuan berariaz ezarri behar da «renting» enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duen egun berean diru-kopuru hori errentariak ordaintzeko dituen kuotak edo errentak murrizteko aplikatu behar duela. Halaber, kontratuan ezarri behar da ezen, ordaintzeko dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino gutxiago izanez gero, nola ordaindu behar zaion azken jasotzaileari errentamendu-kontratua amaitutakoan ordaindu gabe gelditzen den laguntza-soberakina.

5. Laguntzaren izapideak azken jasotzaileak berak egiten baditu zuzenean, «renting» enpresari laguntza jasotzeko baimena ematen dion endosu-agiria edo kobrantza-eskubidea lagatzeko agiria.

6. Ibilgailuaren salerosketaren fakturaren kopia (faktura jasotzailearen izenean egon behar da edo, ibilgailua renting edo finantza-leasing-aren bidez eskuratuz gero, renting edo leasing enpresaren izenean). 2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan (5. puntuko jasotzaileek ezin dute egin ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik) eta administrazioaren zuzeneko inbertsioetan, kontratuaren data 2021eko apirilaren 9az gerokoa izan behar da. 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, kontratuaren data laguntza-eskaera erregistratzen den egunaz gerokoa izan behar da. Autofakturak ez dira onartuko. Fakturan honako datu hauek agertu behar dira: erositako ibilgailuaren matrikula edo bastidorearen zenbakia, marka, modeloa eta bertsioa; fabrikatzaile/inportatzailearen edo salmenta-puntuaren deskontua, gutxienez 1.000 eurokoa M1 edo N1 kategoriako ibilgailua erostearren, MOVES III programa dela-eta. Deskontua BEZaren aplikazioan agertu behar da.

7. Ibilgailuaren salerosketaren faktura ordaindu dela frogatzen duten agiriak: Baliozko ordainketa-frogagiriak izanen dira honako hauek identifikatzen dituztenak:

a) Azken jasotzailea: argi gelditu behar da ordaintzaile bakarra laguntzaren azken jasotzailea dela, bai zuzeneko ordainketa baten bidez edo beraren izenean egindako ordainketa baten bidez (frogagiria behar da), bai «renting» edo finantza-leasing enpresaren bidez (kasu honetan frogagiriak kontratua eta finantza-entitateak hornitzaileari azken jasotzailearen izenean egindako ordainketaren egiaztagiria dira).

b) Ordaindutako kopuruak jaso dituen hirugarrena (salmenta-puntua edo kontzesionarioa).

c) Ordainketaren data (balio-data) edo laguntzaren azken jasotzailearen funtsak irten diren eguna. 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, ordainketaren data laguntza-eskaera erregistratzen den egunaz gerokoa izan behar da, laguntzak pizgarri-ondorioak sor ditzan.

d) Dirulaguntza eragiten duen ibilgailua.

e) Baldin eta renting-a baliatzen bada, enpresa errentatzailea.

8. Laguntzaren zenbatekoa transferitzeko erabili beharreko bankuko datuen egiaztagiria. Laguntzaren azken erabiltzailea izan behar da laguntza sartzen den kontuaren titularra, honako kasu honetan izan ezik: deialdian entitate laguntzaileak edo bitarteko entitateak ezarri badira salmenta-puntu edo «renting» enpresa gisa eta laguntzaren zenbatekoa aurretik ordaindu badiote azken jasotzaileari; halakoetan, faktura edo kontratua eta ordainketa-frogagiria aurkeztuz gero, kontuaren titularra entitate laguntzailea edo bitarteko entitatea izan daiteke. Halaber, «renting» eragiketetan, kontratua egiaztatzen bada eta ibilgailua ordaindu delako egiaztagiria eta kobratzeko eskubidea lagatzen duen agiria aurkezten badira, kontuaren titularra «renting» entitatea izanen da.

9. Txatarrarako den ibilgailuaren dokumentazioa; honako hauek aurkeztu behar dira:

a) Ibilgailuaren behin betiko bajaren egiaztagiriaren kopia (egiaztagiri hau ibilgailuen tratamendurako zentro baimendu egin behar du Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren izenean) edo, bestela, kasuan kasuko probintziako trafiko-burutzaren ibilgailuen erregistro orokorraren txostena, behin betiko baja frogatzen duena.

b) Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia; honako datu hauek agertu behar dira: lehen matrikulazioaren data, Espainiako matrikulazioaren data eta baimena eman den data. Agiri hauetako bat eduki ezean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ibilgailuaren historiaz egindako txostena aurkeztu behar da.

c) Txatarrarako den ibilgailuagatik ordaindutako trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriaren kopia, ordainduta, 2020az gero gutxienez.

B) 2. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

1. Instalazioaren memoria teknikoa edo proiektua, Behe-tentsioko elektroteknikari buruzko araudiarekin bat etorriz.

2. Erabilera publikoko karga-instalazioak: karga-sistemen kokapena, horien erreferentziak planoan, helbidea, zenbakia eta GNSS koordenatuak, longitudea eta latitudea, zehaztuta (GPS, Galileo edo beste konstelazioren bat; bateragarria izan behar da uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuarekin). Eraikinak eta parkinak: ibilgailuen sarbide nagusiaren koordenatuak adierazi behar dira.

3. Fakturak. Faktura xehatuta egon behar dira eta laguntzaren azken jasotzailearen edo renting enpresaren izenean egin behar dira. Argi agertu behar da laguntzaren xede den kontzeptua. 2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan (5. puntuko jasotzaileek ezin dute egin ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik) eta administrazioaren zuzeneko inbertsioetan, fakturaren data 2021eko apirilaren 9az gerokoa izan behar da. 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, kontratuaren data laguntza-eskaera erregistratzen den egunaz gerokoa izan behar da. 3.000 eurotik beherako fakturak ez dira aurkeztu behar, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuak 63. artikuluaren b) letran ezartzen duenarekin bat etorriz.

4. Egotzitako salerosketaren fakturak ordaindu direla frogatzen duten agiriak. Baliozko ordainketa-frogagiriak izanen dira honako hauek identifikatzen dituztenak:

a) Azken jasotzailea; argi gelditu behar da ordaintzaile bakarra laguntzaren azken jasotzailea dela, zuzenean ordainduta edo beraren izenean egindako ordainketa baten bidez (frogagiria behar da).

b) Ordaindutako kopuruak jaso dituen hirugarrena.

c) Ordainketaren data (balio-data) edo laguntzaren azken jasotzailearen funtsak irten diren eguna. 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, ordainketaren data laguntza-eskaera erregistratzen den egunaz gerokoa izan behar da, laguntzak pizgarri-ondorioak sor ditzan.

5. Abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuak 63. artikuluaren a) letran ezartzen duenaren arabera, 100.000 eurotik beherako dirulaguntzetan, justifikazio-kontu erraztua aurkezten ahalko da, dirulaguntza justifikatzeko balio juridikoa daukan aldetik, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onesten duenak, 75. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz. Horren iresmena autonomia erkidegoetako eta Ceuta eta Melilla hirietako laguntza-deialdietan zehaztuko da. Horrez gainera, deialdietan ezartzen ahalko da ezen, justifikazio-kontu erraztua aurkeztuz gero, ez direla aurkeztu behar b) apartatu honen aurreko 3. eta 4. zenbakietan azaltzen diren agiriak.

6. Azken jasotzailea pertsona juridiko publikoa bada, pertsona horren organo eskudunaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da eta bertan laguntzaren xede diren ondasunak edota zerbitzuak eskuratzeko lizitazioaren baldintzen agiriak noiz argitaratu diren frogatzeko erabiltzen ahal den esteka bat egon behar da.

7. Azken jasotzailea pertsona fisiko edo juridiko pribatua bada, laguntzaren xede diren ondasunak edota zerbitzuak hornitzeko pertsona fisiko edo juridiko pribatu onuradunak sinatutako kontratuaren kopia aurkeztu behar da. 2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, kontratua formalizatu den data laguntza-eskaera erregistratzen den egunaz gerokoa izan behar da, laguntzak pizgarri-ondorioak sor ditzan.

8. Autonomia erkidegoko organo eskudunak instalazio elektrikoaz egindako ziurtagiriaren kopia. Jarduketak egiteko nahitaezko lizentziarik edo baimenik behar izanez gero, horiek lortu direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da. Sarbide publikoko karga-instalazioetan, frogatu behar da erabiltzaileak ez direla bereizten; gainera, ibilgailua kargatzeko ez da beharrezkoa izanen karga-puntuaren operadoreak eta erabiltzaileak kontratua sinatzea.

9. Laguntzaren zenbatekoa transferitzeko erabili beharreko bankuko datuen egiaztagiria. Laguntza ordaintzen den kontuaren titularra azken jasotzailea izan behar da.

III. ERANSKINA

Laguntzen zenbatekoa

Jarraian jarduketa bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuko dira:

1. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak erostea.

1. Laguntzaren eskatzailea 2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileetakoa denean (5. puntuko jasotzaileek ezin dute egin ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik), bai eta administrazioaren zuzeneko inbertsioetan ere, ondoko tauletan zehaztuko diren banakako laguntza finkoak emanen dira, baldin eta ibilgailuaren gehieneko salmenta-prezioa gainditzen ez bada (bestela laguntza ez da ordainduko). Gehieneko prezio hori laguntza eskatzean indarrean egon den bezeroarentzako salmenta-prezioa izanen da edo, zuzeneko inbertsioetan, adjudikazioaren emaitzako prezioa, BEZik gabe.

Baldin eta mugitzeko gaitasuna eragozten duen desgaitasuna daukan azken jasotzaile batek M1 kategoriako ibilgailua edo ibilgailu egokia erosten badu (egokitzapena ibilgailuaren fitxa teknikoan agertu behar da), laguntzaren zenbatekoa % 10 gehituko da. Gehikuntza bera aplikatuko zaie mugitzeko gaitasuna eragozten duen desgaitasuna daukaten profesional autonomoek N1 kategoriako ibilgailua erosteko eta gidatzeko egokitzeko jasotzen dituzten laguntzei.

Gainera, laguntzaren onuradunak frogatzen badu 5.000 biztanletik beherako udalerri batean bizi izan dela eskaera erregistratu aurreko bi urteetan, laguntzaren zenbatekoa % 10 gehituko da.

Laguntza taxi modura erabiliko den M1 kategoriako ibilgailua erosteko jasotzen bada, zenbatekoa % 10 gehituko da zirkulazio-baimeneko D4 eremuan PUBL-Taxi (A04 kodea) agertuz gero. Halaber, M1 kategoriako ibilgailua erosten bada gidariarekin alokatzeko, laguntza zenbatekoa % 10 gehituko da ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko D.4 eremuan «alokairua gidariarekin (ACC)» agertuz gero.

Aurreko paragrafoetako % 10eko gehikuntzak ezin dira pilatu.

M1, N1 edo L kategoriako ibilgailua erosten bada eta dirulaguntzarako onartutako ibilgailuaren titularrak edo, «renting» edo leasing operatiboko eragiketetan, ibilgailuaren errentariak frogatzen badu Espainian matrikulatutako ibilgailu bati behin betiko baja eman zaiola Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan, laguntzaren zenbatekoa «Laguntza eta ibilgailua txatarrara» zutabekoa izanen da. Txatarrarako ibilgailua M1 edo N1 kategoriakoa izan daiteke, erosten den ibilgailua M1 edo N1 kategoriakoa izanez gero, edo M1, N1 edo L kategoriakoa, erosten den ibilgailua L kategoriakoa izanez gero; horrez gainera, erosketaren fakturaren edo eskaeraren erregistroaren dataren aurreko zazpi urteetan, gutxienez, Espainian matrikulatuta egon behar izan da eta I. eranskineko baldintzak bete behar dira. Laguntza hau aurreko paragrafoetan ezartzen den gehikuntzarekin metatzen ahal da.

2.2 oinarriko 1. puntuan azaltzen diren jasotzaileen laguntzaren muga Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezartzen da (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua).

2.2 oinarriko 2. puntuan azaltzen diren jasotzaileen laguntzaren muga honako hau izanen da: ibilgailu bat jasotzaileko deialdi bakoitzean. 2.2 oinarriko 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan eta administrazio autonomikoen zuzeneko inbertsioetan, laguntzaren muga honako hau izanen da: berrogeita hamar ibilgailu azken jasotzaileko urtean.

MOTORIZAZIOA

KATEGORIA

AUTONOMIA MODU ELEKTRIKOAN (km),

WLTP ZIKLOAREN ARABERA

IBILGAILUAREN GEHIENEKO SALMENTA-PREZIOA (euroak) BEZIK GABE

LAGUNTZA (euroak)

Txatarra eginda

Txatarra egin gabe

Erregai-pila (FCV, FCHV)

M1

Ez da aplikatzen

Ez da aplikatzen

4.500

7.000

PHEV, EREV, BEV

30 edo gehiago eta 90 baino gutxiago

45.000 (8 edo 9 plazako BEV ibilgailua, 53.000)

2.500

5.000

90 edo gehiago

4.500

7.000

PHEV, EREV, BEV, erregai-pila

N1

30 edo gehiago

Ez da aplikatzen

7.000

9.000

BEV

L6e

Ez da aplikatzen

1.400

1.600

L7e

1.800

2.000

L3e, L4e, L5e; P ≥ 3kW

70 edo gehiago

10.000

1.100

1.300

2. Laguntzaren eskatzailea 2.2 oinarriko 4. azaltzen diren azken jasotzaileetakoa denean, edo 5. puntukoa eta ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten badu, eta enpresaren edo entitatearen tamainaren arabera (Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko definizioaren arabera), ondoko tauletan zehaztuko diren banakako laguntza finkoak emanen dira, erregelamendu horretan ezarritako zenbatekoa gainditu gabe, baldin eta ibilgailuaren gehieneko salmenta-prezioa gainditzen ez bada (bestela laguntza ez da ordainduko. Muga kalkulatzeko, aurreko apartatuan ezartzen den arau bera aplikatuko da.

M1, N1 edo L kategoriako ibilgailua erosten bada eta dirulaguntzarako onartutako ibilgailuaren titularrak edo, «renting» edo leasing operatiboko eragiketetan, ibilgailuaren errentariak frogatzen badu Espainian matrikulatutako ibilgailu bati behin betiko baja eman zaiola Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan, laguntzaren zenbatekoa «Laguntza eta ibilgailua txatarrara» zutabekoa izanen da. Txatarrarako ibilgailua M1 edo N1 kategoriakoa izan daiteke, erosten den ibilgailua M1 edo N1 kategoriakoa izanez gero, edo M1, N1 edo L kategoriakoa, erosten den ibilgailua L kategoriakoa izanez gero; horrez gainera, erosketaren fakturaren edo eskaeraren erregistroaren dataren aurreko zazpi urteetan, gutxienez, Espainian matrikulatuta egon behar izan da eta I. eranskineko baldintzak bete behar dira.

Laguntzaren muga honako hau izanen da: berrogeita hamar ibilgailu azken jasotzaileko urtean.

Oharra: Autonomiaren modu elektrikoan honako hau da: zenbateko distantzia egiten ahal duen ibilgailuak baterietan metatutako energia soilik erabilita. Autonomia fabrikatzaileak adierazten du ibilgailuaren merkataritza dokumentazioan.

MOTORIZAZIOA

KATEGORIA

AUTONOMIA MODU ELEKTRIKOAN (km)

IBILGAILUAREN GEHIENEKO SALMENTA-PREZIOA (euroak) BEZik eta IGCik gabe

LAGUNTZA (euroak)

Txatarra eginda

Txatarra egin gabe

ETEa

Enpresa handia

ETEa

Enpresa handia

Erregai-pila (FCV, FCHV)

M1

Ez da aplikatzen

Ez da aplikatzen

2.900

2.200

4.000

3.000

PHEV, EREV, BEV

30 edo gehiago eta 90 baino gutxiago

45.000 (8 edo 9 plazako BEV ibilgailua, 53.000)

1.700

1.600

2.300

2.200

90 edo gehiago

2.900

2.200

4.000

3.000

PHEV, EREV, BEV, erregai-pila

N1

30 edo gehiago

Ez da aplikatzen

3.600

2.900

5.000

4.000

L6e

Ez da aplikatzen

800

1.000

L7e

1.200

1.500

L3e, L4e, L5e: P ≥ 3kW

70 edo gehiago

10.000

750

700

950

900

2. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea.

Gehieneko laguntza zortziehun mila euro (800.000) izanen da espedienteko. Salbuespenak: 2.2 oinarriko 1. puntuan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan, aplikatu beharreko Europako araudian ezarritako eskatzaileko gehieneko zenbatekoa izanen da; 2.2 oinarriko 2. puntuan azaltzen diren azken jasotzaileen kasuan, gehieneko zenbatekoa bost mila euro (5.000) izanen da espedienteko.

Nolanahi ere, jasotzaile bati ezin eman izanen zaizkio bi milioi eta erdi euro (2,5) baino gehiago deialdi autonomikoaren indarraldian.

2.2 oinarriko 1., 2., 3. eta 5. puntuetan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan, baldin eta azken jasotzaileak ez badu egiten jarduera ekonomikorik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura instalatzeko laguntza eta jabeen erkidegoetan ibilgailuak kargatzeko aurreinstalazioen lanetarako laguntza dirulaguntzarako onartzen den kostuaren % 70 izanen da, aurreko paragrafoko mugak gainditu ezean. Lanak 5.000 biztanletik beherako udalerrian egin direla frogatuz gero, laguntza dirulaguntzarako onartzen den kostuaren % 80 izan daiteke.

2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik merkatuan ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, laguntza dirulaguntzarako onartzen den kostuaren % 40 izanen da, baldin eta kargatzeko azpiegitura publikoa bada, potentzia 50 kW-koa bada gutxienez eta azpiegitura 5.000 biztanletik beherako udalerri batean badago (gainerako udalerrietan laguntza dirulaguntzarako onartzen den kostuaren % 35 izanen da).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren laguntzei 10 puntu portzentual gehitzen ahalko zaizkie onuraduna enpresa ertaina izanez gero; onuraduna enpresa txikia bada, laguntzaren ehunekoari 20 puntu portzentual gehitzen ahalko zaizkio.

2.2 oinarriko 4. puntuan azaltzen diren laguntzen azken jasotzaileen kasuan eta 5. puntuan azaltzen direnetatik jarduera ekonomikoa egiten dutenen kasuan, baldin eta kargatzeko azpiegitura erabilera pribatukoa edo sarbide publikokoa bada eta potentzia 50 kW-tik beherakoa, laguntza dirulaguntzarako onartzen den kostuaren % 30 izanen da). Kasu hauetan, laguntzaren ehunekoari 10 puntu portzentual gehitzen ahalko zaizkio inbertsioa 5.000 biztanletik beherako udalerri batean eginez gero.

BEZa inolaz ere ez da onartuko gastutzat dirulaguntzarako.

Iragarkiaren kodea: F2111056