173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

104E/EBAZPENA, ekainaren 29koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdia onesten duena Despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuei dirulaguntzak emateko 2021ean, despopulazioaren kontrako borrokarako inbertsioak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 572550.

2021eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan (abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen bidez onetsiak eta 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31koan, argitaratuak) partida hau ageri da gastu-aurrekontuan: 210001 21300 7609 261610 partida, “Suspertu plana. Despopulazioari aurre egiteko azpiegiturak hobetzea” izenekoa, 1.200.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa duena.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan zehazten da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumena dela “erronka demografikoaren eta despopulazioaren aurka borrokatzeko estrategiarekin loturiko neurriak aztertu, koordinatu, proposatu eta tramitatzea” eta “dirulaguntzen deialdia egitea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako”

2019ko azaroaren 13an Gobernuak Erabakia hartu ondotik, Despopulazioaren aurkako Borrokarako Batzordea sortu zen. Organo hori kide anitzekoa da, zeharkakoa eta departamentuen artekoa, xedetzat duena despopulazioa prebenitzeko eta arintzeko neurri praktikoak hartzea, eta atzerakada demografikoa aintzat hartu beharreko printzipio izatea administrazioak arazoari aurre egiteko diseinatzen duen politika nahiz plan orotan.

263/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa bete dadin, Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak, despopulazio arriskuan dauden Nafarroako udal eta kontzejuei despopulazioari aurre egiteko inbertsioetarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea proposatu du.

Xedea da Nafarroaren garapen bateratu eta solidariorako jarduketak sustatzea, udalen eta kontzejuen zuzkidurak erronka demografikoaren errealitatera egokituz, aurrera egin ahal izateko kalitate handiko zerbitzu publiko eta azpiegituretarako sarbide unibertsalean, landa eremuko komunitateen biziberritzean, enplegurako aukera berrien sorkuntzan, landa eremuen sendotzean, gizarte inklusioan eta genero berdintasunean, klima aldaketaren ondorioak arintzen eta bizitza pribatuaren eta profesionalaren arteko orekan.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan xedatutakoari helduz.

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea despopulazio arriskuan dauden Nafarroako udal eta kontzejuentzako dirulaguntzen deialdia, 2021. urtean despopulazioari aurre egitera bideratutako inbertsioak egin ditzaten.

2.–Deialdi hau arautuko duten oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak.

1.200.000,00 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2021eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko ‘’Suspertu Plana. Despopulazioari aurre egiteko azpiegiturak hobetzea’’ izeneko 210001 21300 7609 261610 partidaren kargura, deialdi honen ondoriozko betebeharrei aurre egiteko.

Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.–Gastu-baimen hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean sartzea.

6.–Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura, Toki Azpiegituren Zerbitzura eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura.

7.–Deialdiaren eta bere oinarri eta egintzen aurka toki entitateek, espedientean interesa badute, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 29an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia. Jesús María Rodríguez Gómez.

OINARRI ARAUTZAILEAK, DESPOPULAZIO ARRISKUAN DAUDEN NAFARROAKO TOKI ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIARENAK, 2021. URTEAN DESPOPULAZIOAREN AURKAKO BORROKARAKO INBERTSIOAK EGIN DITZATEN.

1.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuei 2021. urtean dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, despopulazioaren aurkako borrokara bideratutako inbertsioetarako.

Xedea da Nafarroaren garapen bateratu eta solidariorako jarduketak sustatzea, udalen eta kontzejuen zuzkidurak erronka demografikoaren errealitatera egokituz, aurrera egin ahal izateko kalitate handiko zerbitzu publiko eta azpiegituretarako sarbide unibertsalean, landa eremuko komunitateen biziberritzean, enplegurako aukera berrien sorkuntzan, landa eremuen sendotzean, gizarte inklusioan eta genero berdintasunean, klima aldaketaren ondorioak arintzen eta bizitza pribatuaren eta profesionalaren arteko orekan.

2.–Erakunde onuradunak.

a) Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute despopulazio arriskuan egonik, ondorengo irizpideen arabera bost arrisku talde hauetako batean sartzen diren udalek:

1. taldea: Muturreko despopulazio-arriskua.

–Biztanleria-dentsitatea 8 bizt./km² edo txikiagoa dutenak.

2. taldea: despopulazio-arrisku bizia.

–Biztanleria-dentsitatea 12,5 bizt./km² edo txikiagoa eta 8 bizt./km² baino handiagoa dutenak.

3. taldea: despopulazio-arrisku esanguratsua.

–Biztanleria-dentsitatea 25 bizt./km² edo txikiagoa eta 12,5 bizt./km² baino handiagoa dutenak, eta 1989tik 2019ra bitarteko hogeita hamar urteetan biztanleak galdu dituztenak.

4. taldea: Gainbehera bizia.

–%15eko edo gehiagoko biztanle-galera izan dutenak 1989tik 2019ra bitarteko hogeita hamar urteetan, eta biztanleria-dentsitatea 25 bizt./km² baino handiagoa dutenak.

5. taldea: Gainbehera moderatua.

–%15 baino gutxiagoko biztanle-galera izan dutenak 1989tik 2019ra bitarteko hogeita hamar urteetan, eta biztanleria-dentsitatea 25 bizt./km² baino handiagoa dutenak.

–Edo 2021-2027 aldirako Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) despopulazio irizpideak betetzen dituztenak (urtean %1eko biztanle-galera gutxienez 2007-2017 aldian) eta aurreko egoeretako bakar batean ere ez daudenak.

b) Deialdian parte hartu ahal izanen dute, baita ere, aurreko apartatuan adierazitako udalerrietan dauden kontzejuek. Deialdi honen ondorioetarako, kontzejuak dagokien udalerriaren arrisku-talde berean daudela kontsideratuko da.

c) Pirinioetako Planean sartuta dauden udal eta kontzejuek ezin izanen dute deialdi honen onuradun izan.

8. apartatuan ageri diren informazio iturriak erabiliko dira.

3.–Inbertsio finantzagarriak eta gastu diruz lagungarria.

3.1. Ohar orokorrak:

Inbertsio guztiak Nafarroako Despopulazioaren aurkako Borrokaren Estrategiari loturik proposatzen diren eskaera eta beharrei erantzutera eta helburuak erdiesten laguntzera bideratuko dira.

Honako hauek dira Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren inguruko erreferentziazko dokumentuak:

–"Nafarroako lurralde-desberdintasunen diagnostikoa: erronkak eta proposamenak", Errealitate Sozialaren, Planifikazioaren eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Behatokiak egina:

https://www.navarra.es/documents/48192/0/Informe–Desigualdades–Territoriales.pdf/38e612e5-999d-3ebf-3937-3726e47106ba?t=1578916577556

–"Nafarroako Garapen Kohesionatu eta Solidariorako Gizarte Berrikuntzarako Ekintzak", Errealitate Sozialaren, Planifikazioaren eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Behatokiak egina:

https://www.observatoriorealidadsocial.es/eu/agenda/nafarroako-garapen-kohesionatu-eta-solidariorako-gizarte-berrikuntzako-landa-agentea-online-ikastaro/ev-550758/

–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren ikerketa, Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atalak egina, Nafarroan despopulazio arriskuan dauden eremuen azterketa eta mapa barne dituena.

https://www.navarra.es/documents/48192/7334140/Mapa+de+Zonas+y+Municipios+en+Riesgo+de+Despoblaci%C3%B3n+Navarra+-+DG+Administraci%C3%B3n+Local+y+Despoblaci%C3%B3n+GN.pdf/b6ed2570-d470-13c4-a6f7-60e6c2ea693f?t=1621250983420

3.2. Inbertsio finantzagarriak:

Inbertsio finantzagarriak izanen dira Nafarroako Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren ildoan proposatzen diren eskaera eta beharrei erantzuten eta haren helburuak erdiesten laguntzen dutenak, honako apartatuetan sailka badaitezke:

a) Zuzkidurak eraikitzea, handitzea edo eraberritzea honako erabileretarako: administraziorako, gizarte erabilerarako, kulturarako, kirolerako, aisia eta jolaserako, eta turismorako, udal bakoitzak dituen eskumenen arabera.

b) Etxebizitzak eraberritu eta/edo erostea alokairura bideratzeko.

3.3. Gastu diruz lagungarriak:

Dirulaguntzen bidez soilik finantzatuko dira diruz lagundutako inbertsio izaerako gastuak, 4. oinarrian ezarritako epean egindakoak. Zehazki, diruz lagunduko dira ondoko gastu kontzeptu hauek, betiere merkatuko balioekin bat etorriko direnak.

a) Obrak gauzatzeak, laguntza teknikoko ordainsariek eta obretako kartelak eragindako gastuak.

b) Diruz lagundutako zuzkiduretarako aurreikusitako erabilerak gauzatu ahal izateko ekipamenduak erostea.

c) Tributuak gastu diruz lagungarriak dira dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen dituenean. Inola ere ez dira gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.

d) Ondasuna higiezinak erosiz gero, erosketaren kostua, notario gastuak eta erregistratzekoak.

Ez dira diruz lagungarriak izanen, norberaren kabuz egindako jarduketen materialen kostua, makineriakoa eta laneskuarena. Halaber, ez dira diruz lagungarriak izanen, material metaketak, ez eta auzolanean gauzaturiko inbertsioak ere.

4.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko inbertsioen exekuzio epea 2021eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era artekoa izanen da.

Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da betetzat inbertsioa.

5.–Eskaerak.

5.1. Gehienez aurkeztu daitezkeen eskaerak:

Gehienez ere eskaera bat onartuko da deialdi honen onuradun izateko baldintzak betetzen dituen udal eta kontzeju bakoitzeko, aurreko apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

5.2. Dokumentazioa:

Dirulaguntza eskatzen duten udal eta kontzejuek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Behar bezala betetako eskaera-orria, II. eranskinaren araberakoa.

b) Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, III. eranskinaren araberakoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntza publikoen onuradun izateko ezarritako betebeharrei buruzkoa.

c) Toki entitatearen Idazkaritzako titularraren ziurtagiria, BEZaren gaineko aitorpenari buruzko IV. eranskinaren araberakoa.

d) Obrak egin asmo diren zuzkiduren edo lurren jabetza frogatzen duen agiria edo errentamendu kontratua, obra amortizatzeko aukera ematen duen epearekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikulua betez (ondasun higiezinak erositakoan salbu).

e) Egin beharreko inbertsioaren memoria, honako aurkibidea izanen duena, eta oso-osorik beteta, V. eranskineko ereduari jarraikiz:

A. Inbertsioaren azalpen orokorra.

B. Inbertsioa gauzatzeko premia.

1. Inbertsioa gauzatzeko premiaren justifikazio teknikoa egin beharko da, bereiziz, berria eraikitzea, handitzea, eraberritzea edo erostea den.

2. Kasu bakoitzean hartu beharreko neurrien justifikazio teknikoa.

C. Nafarroako despopulazioaren aurkako borrokaren estrategiarekiko egokitasuna.

1. Inbertsioaren bidez despopulazioari aurre egiteko estrategiaren zein helburu bete nahi diren argudiatuko da.

2. Inbertsioaren bidez zer onura lortu nahi diren azaldu eta argudiatu beharko da.

3. Inbertsioaren onuradunak izan daitezkeen kolektiboen azalpen argudiatua. Onuradun potentzialen kopuruaren kalkulu argudiatua.

4. Proposaturiko inbertsioaren bideragarritasuna. Jarraitutasuna epe ertain eta luzera.

f) Exekuzio proiektu bat, aurreproiektu bat, oinarrizko proiektu bat edo aintzat hartu den memoria, eduki hauek izanen dituena gutxienez:

–Inbertsioaren azalpen memoria, honako hauek adieraziko dituena: egungo egoera, aurreikusitako jarduketak, irisgarritasuna hobetzeko neurriak eta obra gauzatzeko epea.

–Kokalekuaren planoa eta egungo egoeraren argazkiak.

–Neurketa eta aurrekontu zehaztuak, ordainsariak xehatuta. Obrek 8. oinarriko B.1 irizpideko apartatu bat baino gehiago hartzen badituzte, mota bakoitza banakatuta aurkeztuko da aurrekontua.

–Irisgarritasuneko inbertsioetara bideratutako exekuzio materialaren aurrekontua.

6.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

6.1. Epea:

Eskabideak eta erantsitako agiriak 20 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

6.2. Aurkezteko modua:

Eskabideak eta erantsitako agiriak telematika bidez aurkeztuko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. eta 16. artikuluekin bat, Nafarroako Gobernuaren Atariko Zerbitzuen Katalogoan (www.nafarroa.eus) deialdi honi dagokion fitxan agertzen den loturaren bidez, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuaren bidez arautua).

Dokumentazioa pdf formatuan aurkeztuko da, dokumentu bereizietan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.

Eskaerak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

6.3. Zuzenketa:

Dirulaguntza eskaerak 5.2 apartatuan adierazitako baldintzak betetzen ez baditu, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez badu, interesdunari errekerimendua eginen zaio, errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita 10 egun balioduneko epean okerra zuzen dezan, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela eta gertaera horren berri ematen duen ebazpena emanen dela.

7.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Toki Azpiegituren Zerbitzuari dagokio.

Balorazio batzorde bat sortu da eskaerak ebaluatzeko. Honako hauek osatzen dute: Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Ataleko burua eta Toki Azpiegituren eta Obren Ataleko burua.

Batzorde horren proposamena loteslea izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

8.–Baloraziorako eta antolaketarako irizpideak.

Balorazio batzordeak baloratuko ditu inbertsioak, eta hurrengo irizpideen arabera lortutako puntuazioa emanen dio bakoitzari:

INBERTSIOA BALORATZEKO IRIZPIDEAK

100 puntu gehienez

A IRIZPIDEA: INBERTSIOAREN LURRALDE EREMUA

50 puntu gehienez

A.1. INBERTSIOA EGIN DEN UDALERRIKO DESPOPULAZIORAKO ARRISKU-MAILAREN INDIZEA

1. Muturreko arriskua: 40 puntu

2. Arrisku bizia: 30 puntu

3. Arrisku esanguratsua: 20 puntu

4. Gainbehera bizia: 10 puntu

5. Gainbehera moderatua: 3 puntu

40 puntu gehienez

A.2. INBERTSIOA EGIN DEN UDAL EDO KONTZEJUKO ZAHARTZE INDIZEA (*)

5 puntu gehienez

A.3. INBERTSIOA EGIN DEN UDAL EDO KONTZEJUKO MASKULINIZAZIO INDIZEA (*)

5 puntu gehienez

B IRIZPIDEA: INBERTSIOAREN BALORAZIO ESPEZIFIKOA

50 puntu gehienez

B.1. INBERTSIOA GAUZATZEKO PREMIA

1. Esku hartzeko premia presako eta saihetsezina: 20 puntu

2. Epe labur edo ertainera esku hartzeko premia: 12 puntu

3. Obrak egitea komeni da: 5 puntu

20 puntu gehienez

B.2. NAFARROAKO DESPOPULAZIOAREN AURKAKO BORROKARAKO ESTRATEGIAREKIKO EGOKITASUNA

1. Proposamenaren dinamizazioa: 16 puntu arte.

2. Espero diren emaitzak: 3 puntu arte

3. Talde onuradunak: 3 puntu arte

4. Inbertsioaren bideragarritasuna: 3 puntu arte.

25 puntu gehienez

B.3. IRISGARRITASUNERAKO JARDUKETAK SARTZEA

1. Irisgarritasunerako aurrekontua ≥ guztizkoaren %30: 5 puntu

2. Irisgarritasunerako aurrekontua ≥ guztizkoaren %10 eta < guztizkoaren %30: 2 puntu

5 puntu arte

(*) Puntuazioa dagokion indizearekiko zuzenki proportzionala izanen da (proportzionaltasun zuzenaren formula). Datuak bi dezimalekin biribilduko dira.

Informazio iturriak: azalera eta biztanleria-dentsitateari buruzko datuetarako, eta zahartze-mailari (65 urtetik gorako biztanleria/biztanleria osoa*100) eta maskulinizazio-indizeari (gizon kopurua/emakume kopurua/) dagozkienetarako, 2020ko NEI/Nastat erabiltzen dira (2019ko urtarrilaren 1ari dagozkionak). Biztanleriaren aldakuntzari buruzko datuetarako, aurrekoez gain honako hauek erabiltzen dira: 1990eko NEI/Nastat (1989ko urtarrilaren 1ari dagozkionak), 2008ko INE (2007ko urtarrilaren 1ari dagozkionak) eta 2018ko INE/NaStat (2017ko urtarrilaren 1ari dagozkionak).

B.1. Inbertsioa gauzatzeko premiaren balorazioa (apartatu bakoitzeko puntuazioa baztertzailea da):

1. Esku hartzeko premia presako eta saihetsezina:

–Udalean edo kontzejuan ez dago zuzkidura bakar bat ere hurrengo pertsona-talde edo kolektiboetako bati edo batzuei zerbitzuak emateko: adinekoak, mendekotasuna dutenak, gazteak, emakumeak, familiak, bazterketa arriskuan, zaurgarritasun egoeran edo beharrean dauden kolektiboak eta egoera berdintsu edo antzekoan daudenak.

–Zuzkidura bakarra dago aurreko apartatuan zehaztutako pertsona eta taldeei zerbitzuak eman ahal izateko, baina duen azalera ez da aski duen xedea betetzeko.

–Zuzkiduraren funtzionamendu normal eta egokirako egin beharreko jarduketak, segurtasunarekin, irisgarritasunarekin, iragazgaiztearekin, elektrizitatearekin, berokuntzarekin, iturgintzarekin eta saneamenduarekin zerikusia dutenak.

2. Epe labur edo ertainera esku hartzeko premia:

–Nahitaez betebeharreko araudia betetzeko epe laburrean edo ertainean egin beharreko jarduketak.

–Energia eraginkortasunerako jarduketak, eraikinaren eta/edo instalazioen inguratzailearekin zerikusia dutenak.

–Xedea betetzeko, zuzkidura bat handitzeko edo alokatzeko etxebizitza erosteko premia argudiatua.

3. Obrak egitea komeni da:

–Aurreikusitako erabilera gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren jarduketak, aurreko apartatuetan sartzen ez direnak.

Obrek B.1 irizpideko apartatu bat baino gehiago hartzen badituzte, puntuazioa osotara emanen da, jarduketa mota nagusiaren arabera.

B.2. Nafarroako despopulazioaren aurkako borrokarako estrategiarekiko egokitasunaren balorazioa (azpiapartatu bakoitzeko puntuazioa batuko da):

1. Proposamenaren egokitasuna jarduketa eremuko testuinguru sozial eta ekonomikoari zein onuradunei begira.

2. Jarduketaren bidez lortu nahi diren onurak.

3. Talde onuradunen kopurua eta mota.

4. Inbertsioaren bideragarritasuna: inbertsioaren jasangarritasuna epe ertain eta luzera gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik.

B.3. Irisgarritasun unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/1018 Foru Legean aurreikusitako irisgarritasun jarduketak sartzeari buruzko balorazioa (apartatu bakoitzeko puntuazioa baztertzailea da)

1. Irisgarritasunaren arloan obraren aurrekontu osoaren %30 edo hortik gorako aurrekontua duten eskaerak soilik baloratuko dira.

2. Irisgarritasunaren arloan obraren aurrekontu osoaren %10 edo gehiagoko eta %30 baino gutxiagoko aurrekontua duten eskaerak baloratuko dira.

Balorazio batzordeak ezarritako puntuazio irizpideen arabera baloratuko ditu aurkezturiko eskaerak, eta toki entitateen zerrenda osatuko du puntuaziorik handienetik txikienerako hurrenkeran.

Balorazio irizpide guztiak aplikatuta berdinketa gertatuko balitz bi eskaera edo gehiagoren artean, A.1 apartatuan lortutako puntuazioaren arabera antolatuko da hurrenkera; berdinketak jarraituz gero, A.2 apartatuaren arabera, eta, berdinketa hausten ez bada, A.3, B.1, B.2 eta B.3 apartatuetako irizpideen arabera, hurrenez hurren. Adierazitako irizpideak aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, Erregistro Orokor Elektronikoan sarrera besteen aurretik eman zitzaion eskaeraren alde ebatziko da auzia.

9.–Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.

9.1. Aurrekontuko zuzkidura:

Deialdi honek, guztira, 1.200.000 euroko zuzkidura izanen du, 2021erako gastu-aurrekontuko “Suspertu plana. Despopulazioari aurre egiteko azpiegiturak hobetzea” izeneko 210001 21300 7609 261610 partidaren kargura.

9.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Dirulaguntzaren zenbatekoa honako portzentaje hauek aplikatuz lortuko da, gauzatuko den lurraldearen arabera, eta despopulazio arriskua kontuan hartuta:

–%80ra bitarte 1. tipologiarako.

–%75era bitarte 2. tipologiarako.

–%70 bitarte 3. tipologiarako.

–%65 bitarte 4. tipologiarako.

–%60 bitarte 5. tipologiarako.

Onuradun bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60.000 euroan finkatu da.

Eskaerak lortutako puntuazio hurrenkeraren arabera ordenatuko dira, 8. oinarriko balorazio irizpideei jarraikiz. Funtsak ordena horretan banatuko dira aurrekontuko partida ahitu arte. Erabilgarri dauden funtsak eskaera bati legokiokeen dirulaguntza guztia estaltzeko adinakoak ez badira, partidan gelditzen den diru kopurua esleituko zaio, partida agortu arte.

10.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta dirulaguntzaren balorazioa.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.

Instrukzio organoak, balorazio batzordearen irizpena ikusita, laguntza emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

Eskaerak 8. oinarrian zehaztutako irizpideei jarraikiz baloratuko dira; horretarako, balorazio batzordeak beste departamentu eta entitate batzuetako pertsona batzuen laguntza izan dezake, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

Behin eskaerak ebaluatuta, instrukzio organoak ebazpen proposamena igorriko dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, adierazten duena entitate onuradunek dirulaguntzak jasotzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.

Instrukzio organoak eginiko ebazpen proposamena ikusirik, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak eskaerak aurkezteko ordenari jarraituz ebatziko du dirulaguntzak zein eskatzaileren alde eman, aurrekontu kontsignazioaren gehieneko mugara iritsi arte betiere, eta 9.2 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

Ebazpena arrazoitua izanen da eta honako hauek adieraziko dira bertan: dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, xedea eta onartutako zenbatekoa, bai eta, kasua bada, gainerako eskatzaileei ezetsitakoak ere, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak zein diren adierazita.

Laguntzak emateko ebazpena 2 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko da, www.nafarroa.eus helbideko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan.

Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute; horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

11.–Epeak, justifikazioa eta dirulaguntzaren ordainketa.

11.1. Epea:

Dirulaguntzaren xedeko inbertsioak egin ondoren, entitate onuradunek justifikatu beharko dituzte emandako dirulaguntza kalkulatzeko oinarri modura onartu diren gastu guztiak. Hori horrela, 2021eko azaroaren 30ean finkatu da inbertsioa justifikatzeko mugaeguna.

11.2. Inbertsioaren justifikazioa:

Inbertsioa gauzatu izana honako agiri hauek aurkeztuz justifikatuko da:

A. Agiri komunak:

a) Fakturen eta bankuko ordainketen frogagirien kopia.

b) Toki entitateko Idazkaritzaren egiaztagiria, VI. eranskineko ereduaren arabera egindakoa, honako hauek adieraziz:

–Inbertsioa Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera egin dela.

–Kontratistaren hautaketa efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitako moduan.

–Bete direla deialdi honetan ezarritako publizitate betebeharrak.

–Inbertsioaren finantzaketa, berariaz adierazita beste erakunde publiko edo pribatuetatik jaso diren, edo onetsiak izan diren dirulaguntzak.

B. Administraziorako, erabilera sozialerako, kulturarako, kirolerako, aisiarako eta erabilera turistikorako zuzkidurak eraikitzeko, handitzeko edo eraberritzeko inbertsioetarako eta alokairura bideratzeko eraberritzeetarako agiriak:

a) Inbertsioa egin izana justifikatzeko memoria, obrak gauzatzean hasierako proposamenaren gainean egin diren aldaketen berri emanen duena, eta eraberritzearen argazkiak eta eraberritzearen emaitzaren planoak ere bilduko dituena.

b) Obra bukaerako jatorriko ziurtapena, eta harekin batera, neurketa zehaztuak, jabetzak, obra zuzendaritzak eta enpresa kontratistak izenpetuak.

c) Harrera-akta, jabetzak, obra zuzendaritzak eta enpresa kontratistak izenpetua, edota udalaren edo kontzejuaren erantzukizunpeko adierazpena obrak amaitu direla adierazten duena (ondasun higiezinen erosketan izan ezik).

C. Alokatzeko diren eraikin eta etxebizitzak erosteko dokumentazioa:

a) Salerosketaren eskrituraren kopia.

b) Ondare-eskualdaketen zergaren likidazioa; bertan erosketaren zenbatekoarekiko adostasuna agertu beharko da.

11.3. Ordainketa:

Dirulaguntza ordainketa bakar batean pagatuko da, eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez erabakiko da, proiektua gauzatu eta entitate onuradunak frogagiriak aurkeztu ondotik.

12.–Onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten elkarte eta entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:

a) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako proiektua egin dela, eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.

b) Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol teknikoa egiten uztea instrukzio organoari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaien informazio eta dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute.

c) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea instrukzio organoari.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritako baldintzetan jasotzen diren zabalkunderako neurriak hartzea. Halaber, obrak gauzatu bitartean, jendeak erraz ikusiko duen toki batean, VII. eranskinaren arabera eginiko kartel bat jartzea (ondasun higiezinen erosketak direnean izan ezik); kartelak 290x190 cm-ko tamaina izanen du gutxienez.

e) Egiaztatzea, dagokion toki entitateko Idazkariak eginiko egiaztagiriaren bidez, kontratisten hautaketan bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritako aginduak.

13.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradunak diren entitateek Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.

14.–Jarraipena eta kontrola.

Toki Azpiegituren Zerbitzuak inbertsioen jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatu eta ebaluatzeko ardura izanen du.

15.–Azpikontratazioa.

Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako, %100 arte azpikontratatu daiteke, alegia, beste batzuekin hitzar daiteke dirulaguntzaren xede den inbertsioa gauzatzea, hein batean edo guztiz. Azpikontratazio hori 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

16.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzen itzulketa.

Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, dirulaguntza osoa edo zati bat kobratzeko eskubidea galduko da eta/edo kobratutako dirua itzuli beharko da, hori guztia bat etorriz foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin.

Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da jasoko duen azken zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

Ia betebehar guztiak bete dituela kontsideratuko da, baldin eta obrak guztiz bukatu gabe ere, jendeak erabiltzen ahal dituenean. Kasu horretan, obra bukaerako ziurtapenaren ordez, jabetzak, obra zuzendaritzak eta enpresa kontratistak izenpetutako obren jatorriko ziurtapena onartuko da, eta harrera-akta ez da beharrezkoa izanen.

Jaso beharreko azken zenbatekoa 2021eko azaroaren 30era bitarte justifikatutako gastuaren arabera kalkulatuko da.

Itzuli beharreko kopuruak banaketa kontuan zorduntzen ahalko dira.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zehapen prozedura izanen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarrita dagoena, baina kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean araututako berezitasunak.

18.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

19.–Arau osagarria.

Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari eta aplikagarria den gainerako araudiari jarraituko zaio.

20.–Publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, Gobernu Irekiaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu-kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

I. ERANSKINA

Despopulazio arriskuan dauden udalerriak

Informazioa emate aldera, hona despopulazio arriskuan dauden udalerrien zerrenda:

UDAL. kodea

Udalerriaren izena

UDAL. kodea

Udalerriaren izena

UDAL. kodea

UDALERRIAREN IZENA

001

Abaigar

096

Esprontzeda

175

Mues

005

Aberin

099

Etaiu

178

Murillo el Cuende

008

Aguilar Kodes

082

Etxalar

179

Murillo el Fruto

009

Oibar

100

Eulate

180

Muruzabal

012

Allo

102

Ezkurra

182

Nazar

013

Ameskoabarrena

103

Ezporogi

184

Oko

017

Anue

104

Faltzes

187

Oiz

020

Araitz

105

Fitero

189

Olazti

025

Arakil

110

Galipentzu

190

Olexoa

021

Aranaratxe

116

Genevilla

192

Oloritz

024

Arano

117

Goizueta

197

Orisoain

022

Arantza

118

Goñi

200

Oteitza

026

Aras

120

Gesalatz

203

Petilla Aragoi

029

Los Arcos

121

Girgillao

204

Piedramillera

030

Arellano

124

Ibargoiti

205

Pitillas

031

Areso

125

Iguzkitza

209

Erromantzatua

032

Arguedas

126

Imotz

212

Zare

035

Armañantzas

132

Itzagaondoa

213

Saldias

036

Arroitz

135

Xabier

214

Jaitz

037

Arruazu

139

Lana

217

San Martin Unx

038

Artaxoa

140

Lantz

219

Santsol

040

Atetz

141

Lapoblación

220

Santakara

043

Azuelo

143

Larragoa

223

Sartaguda

044

Bakaiku

144

Larraun

224

Sesma

046

Barbarin

145

Elizagorria

225

Sorlada

047

Bargota

146

Leatxe

226

Sunbilla

049

Basaburua

148

Legaria

228

Tebas-Muru Artederreta

050

Baztan

149

Leitza

229

Tirapu

137

Beintza-Labaien

150

Leotz

230

Torralba del Río

051

Beire

151

Lerga

231

Torres del Río

053

Berbintzana

152

Lerin

123

Uharte Arakil

054

Bertizarana

153

Lesaka

235

Uxue

057

Buñuel

154

Lezaun

237

Untzitibar

061

El Busto

155

Ledea

238

Untzue

062

Cabanillas

156

Lizoainibar-Arriasgoiti

239

Urdazubi

063

Cabredo

158

Longida

240

Urdiain

066

Cárcar

159

Irunberri

241

Urraulgoiti

067

Zarrakaztelu

160

Lukin

242

Urraulbeiti

069

Kaseda

162

Marañón

244

Urroz

071

Gazteluberri

164

Mélida

194

Ollaran

074

Zirauki

165

Mendabia

260

Deierri

078

Cortes

166

Mendaza

249

Valtierra

079

Desoio

168

Metauten

255

Villamayor de Monjardín

080

Deikaztelu

170

Mirafuentes

261

Esa

090

Eratsun

171

Miranda Arga

073

Ziordia

91

Ergoiena

173

Monteagudo

263

Zubieta

094

Eslaba

174

Morentin

264

Zugarramurdi

265

Zuñiga

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEN EREDUAK

II. eranskina.–Eskabide-orria.

III. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

IV. eranskina.–Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, BEZaren gaineko aitorpenari buruzkoa.

V. eranskina.–Inbertsioaren memoria (osorik bete behar da).

VI. eranskina.–Idazkaritzaren ziurtagiria dirulaguntzaren justifikaziorako.

Deskargatu II.etik VI.era bitarteko eranskinak DOC formatuan.

VII. ERANSKINA

Obrako kartelaren eredua

Gutxieneko neurriak: 290x190 cm.

F2110469_0.pdf

Obrako hesituran oihalezko kartel serigrafiatua jartzea gomendatzen da.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren logotipo ofiziala deialdiaren fitxatik deskargatzen ahalko da, www.navarra.eus webgunean.

Iragarkiaren kodea: F2110469