173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko ekainaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021eko aurrekontua exekutatzeko oinarriak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Azkoienen, 2021eko uztailaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2111204