2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Zuñigako Udalak, 2021eko apirilaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, aho batez eta legezko betebehar guztiak beteta, Udalaren 2021eko aurrekontuak.
Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da 2021eko aurrekontua, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3koan.
Zuñigan, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
2021EKO AURREKONTUA
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUAK | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK (euroak) |
1 | Zuzeneko zergak | 25.654,36 |
2 | Zeharkako zergak | 6.000,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 4.120,66 |
4 | Transferentzia arruntak | 72.326,04 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak | 18.306,42 |
GUZTIRA | 126.407,48 |
GASTUAK:
KAPITULUAK | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK (euroak) |
1 | Langileria-gastuak | 48.049,81 |
2 | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 49.310,17 |
4 | Transferentzia arruntak | 9.197,08 |
6 | Inbertsio errealak | 5.604,43 |
9 | Finantza-pasiboak | 14.245,99 |
GUZTIRA | 126.407,48 |
Iragarkiaren kodea: L2110809