173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

266E/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateentzat, Nafarroako ijitoen garapenerako estrategia abiarazteko ekintzak egin ditzaten 2021. urtean. DDBN identifikazioa: 572134.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarte inklusioaren arloan bermatu gabeko prestazioen artean, agertzen dira gizarte bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

Eskubide Sozialetako Departamentuak 2018-2021erako Gizarteratze Plan Estrategikoa bultzatu zuen, eta haren neurrien artean ageri da, hain zuzen, ijitoen gizarte-inklusioari laguntzea Nafarroan, horretarako zeharkako izaera duen jarduketa esparru bat ezarriz. Gobernuak 2018ko ekainaren 20an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen aipatu plana. Gizarteratze plan horren aterpean, beharrezkotzat jo zen jarduketa orokorrak eta Nafarroako ijitoei zuzenean bideratutako estrategia espezifikoa konbinatzea.

Gobernuak 2019ko urtarrilaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, “Nafarroako ijitoen garapenerako 2019-2022ko Estrategia” onetsi zen. Estrategia horretan, helburu estrategiko batzuk jasotzen dira arlo hauetarako: hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, tratu berdintasuna eta diskriminazioaren aurkako borroka, parte-hartzea, gizarteak eta instituzioek ijitoak aintzatestea, Europako beste lurralde batzuetatik heldu diren ijitoak eta ezagutza hobetzea.

2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, bada partida bat, Parlamentuaren zuzenketaren bidez sortua, “Ijitoentzako estrategiaren jarduketak” izenekoa, 102.000,00 eurokoa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau eta erabaki horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da dirulaguntza horiek emateko oinarri arautzaileak ezartzea, irabazi-asmorik gabeko entitateek Nafarroako ijitoen garapenerako estrategia abiarazteko ekintzak egin ditzaten.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea, irabazi-asmorik gabeko entitateek Nafarroako ijitoen garapenerako estrategia abiarazteko ekintzak egin ditzaten 2021. urtean. Oinarriak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

2. 102.000,00 euroko kreditua baimentzea, 2021eko aurrekontuko partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

900003-91600-4819-231613: “(E) Ijitoentzako estrategiaren jarduketak”

2021

102.000,00

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, irabazi-asmorik gabeko entitateek Nafarroako ijitoen garapenerako estrategia abiarazteko ekintzak egin ditzaten 2021. urtean

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat egin du 2021erako, xede honekin: irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek gizarte-inklusioaren arloan egiten dituzten proiektuak finantzatzea. Proiektu horiek helburutzat izan behar dute Nafarroako ijitoen bizi-baldintzak hobetzea eta pertsona horien sustapena, ahalduntzea eta autonomia bultzatzea.

2. Dirulaguntzaren xedeko proiektuak bideratuak egonen dira ijitoak gizartean txertatzera eta gizartearen barnean sustatzera gizartean parte-hartzearen arloan, enpleguaren arloan eta gizarte eta etxebizitzaren arloan, hala jasota baitago Nafarroako ijitoen garapenerako 2019-2022ko Estrategian. Proiektuen modalitateak hauek izanen dira:

a) Auzokoen bizikidetzako arazo identifikatuak dituzten herrietan proposatutako gizarte eta egoitza-diagnostikoen proiektuak.

b) Beste proiektu berritzaile batzuk, enpleguarekin eta autoenpleguarekin loturikoak, eta emakume eta neska gazte ijitoen parte-hartze, gaitasun eta ahalduntzearekin loturikoak.

Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.

3. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo birgaitze lanak.

4. Deialdi honetatik kanpo utzi dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.

Helburu horietarako 102.000,00 euro bideratuko dira. Diru kopuru hori 2021eko aurrekontuetako “(E) Ijitoentzako estrategiaren jarduketak ” izeneko 900003 91600 4819 231613 partidakoa izanen da.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A modalitatea: Auzokoen bizikidetzako arazo identifikatuak dituzten herrietan proposatutako gizarte eta egoitza-diagnostikoen proiektuak. Horietarako 60.000,00 euro gordetzen dira. Proiektuko ematen ahal den gehieneko zenbatekoa 40.000,00 euro da.

B modalitatea: Beste proiektu berritzaile batzuk, enpleguarekin eta autoenpleguarekin loturikoak, eta emakume eta neska gazte ijitoen parte-hartze, gaitasun eta ahalduntzearekin loturikoak. Horietarako 42.000,00 euro gordetzen dira. Proiektuko ematen ahal den gehieneko zenbatekoa 21.000,00 euro da.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi asmorik ez edukitzea.

c) Estatutuetan berariaz jasota izatea helburu gisa esku-hartze soziala gutxiengo etnikoekin.

d) Ordezkaritza iraunkorra izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jaso baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualde edo herri batean garatzea proiektua.

c) Zein toki entitatetan garatuko den proiektua, haren idazkia, bertan adierazita beharrezkoa dela toki entitate horrek konpromiso gisa hartutako esku-hartzea eta laguntza.

d) Nafarroako ijitoen garapenerako 2019-2022ko Estrategian jasoko dira garatu beharreko proiektuak, bai eta arlo hauetan ere:

Hezkuntza:

–1. helburu estrategikoa: Haur Hezkuntzan eskolatutako ijito kopuruaren portzentajea handitzea.

–2. helburu estrategikoa: Lehen Hezkuntzako ikasle ijitoen ikasketa-arrakasta handitzea.

–3. helburu estrategikoa: Bigarren Hezkuntzako ikasle ijitoen ikasketa-arrakasta handitzea.

Helburu hauetakoren batzuk jasoko dituzte:

–Ijitoen gurasotasun positiboaren gaitasunak garatzea, eta adingabeen hezkuntza prozesuen aldeko etengabeko motibazioa eta inplikazioa sustatzea, DBHa amaitu, eta ondoren derrigorrezkoaren ondoko ikasketetara joateko.

–Ikasle ijitoen eskola-absentismoa murriztea.

–Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzeko urratsa erraztea, bai eta hartatik derrigorrezkoaren ondokora ere.

Enplegua:

–5. helburu estrategikoa. Ijitoek enplegu normalizatua eskura dezatela sustatzea eta laneko ezegonkortasuna murriztea.

Gutxienez ere, honako helburu espezifiko hau jasoko dute:

Ijitoek egiten dituzten merkataritza ibiltariko eta hondakin solidoak biltzeko jardueren erregularizazioa, modernizazioa eta jasangarritasuna indartzea.

Gauza daitezkeen ekintzak:

–Gazteen bermearen planeko gazteak gizartera daitezen areagotzea, orientatzea eta laguntzea.

–Enplegagarritasuna hobetzen duten ekintzak, horretarako gaitasun pertsonalak, zeharkakoak eta tekniko-profesionalak garatuz eta ikasiz.

Etxebizitza. Gizarte eta bizitegi arloa:

–6. helburu estrategikoa: ijitoen bizitokien kalitatea hobetzea.

Hauetakoren bat jasoko dute beren helburuen artean:

–Bizitegi arloko bazterketan eragina izateko neurri orokorrak ijitoen esku jartzen laguntzea.

–Bermatzea familia unitateek ezagutzen eta eskuratzen ahal dituztela etxebizitzak zaharberritzera zuzendutako neurri berriak eta Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa arautzen duen abenduaren 28ko 28/2018 Foru Legean jasotako neurriak.

Parte hartzea:

–9. helburu estrategikoa: Ijitoen gizartean parte-hartzea hobetzea.

Hauetakoren bat jasoko dute beren helburuen artean:

–Emakume ijitoen presentzia areagotzea orotariko elkarrizketa-organoetan.

e) Proiektuen ezaugarri nagusiak:

Atal hauek izanen dituzte gutxienez:

–Proiektuaren ezaugarrien arabera, laguntza jaso dezakeen populazioaren oinarria eta diagnostikoa. Hautemandako beharrak. Dimentsio kuantitatiboa eta kualitatiboa.

  • Gutxi gorabehera zenbat pertsona laguntzea aurreikusten den: aurreko guztirakoaren gaineko %.
  • Lagundu beharreko populazioaren ezaugarriak.

–Erdietsi nahi diren helburuak eta emaitzak.

–Helburu horiek lortzeko aurreikusitako jarduerak.

–Proiektua non garatzen den, eremu horretan esku hartzen duten gizarte zerbitzuekin eta gainerako entitateekin lankidetzan aritzea eta koordinatzea.

–Eraginaren eta prozesuaren ebaluazioa. Datuak biltzeko sistema. Egiaztatzeko tresnak eta iturriak.

–Eraginaren, prozesuaren eta emaitzen adierazle neurgarriak.

f) Jarduera horiek 2021ean egitea. Ondorio horretarako, ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera-eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz. Ezin izanen zaio proiektuari hasiera eman oinarri arautzaileak argitaratu baino lehen.

g) Bigarren oinarriak ezartzen dituen eskaeraren gehieneko mugak ez gainditzea.

h) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, kontzesioaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %12,5etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdiaren epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. 2021eko abenduaren 31n egindako eta 2022ko otsailaren 10era arte ordaindutako ondasun-emateekin edo zerbitzu-prestazioekin bat etorri beharko dute, dirulaguntza aldez aurretik ordaintzeko aukera duten erakundeek, edo azaroaren 30ean gainerakoek, eta abenduaren 31 baino lehen ordaindu beharko dira.

3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagungarriak izateko, jarduera egin beharko da bakar-bakarrik horretarako erabiltzen den lokal batean.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduketak gauzatzeko ardura duten langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko. Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik emandako dirulaguntzari %12,5eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

3. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak gehienez bi dirulaguntza-eskaera aurkezten ahalko ditu.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak, ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Interesdunek Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan ere (González Tablas 7, 31005 Iruña) aurkezten ahal dituzte eskaerak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan. Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo, hala badagokio, fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea, haren administratzaileak eta ordezkariak dirulaguntzen onuradun izateko debekurik urratzen ez dutela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusita daude.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala.

a.8) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada, edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.6 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, dirulaguntza eskaerarekin batera, aurkezten ahal dute deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean. Eredua eskuragai egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/). Organismo bereko webgunean (https://www.navarra.es/eu/) eta helbide elektroniko honetan: sincluss@navarra.es.

b.2) Proiektua garatuko den toki entitatearen txostena, bertan adierazita justifikatua dagoela esku-hartzea eta, halakorik badago, proiektua kofinantzatzeko konpromisoa.

b.3) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a.1), a.2), a.3), a.7) eta a.8) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, entitate eskatzaileak zilegi izanen du agiri horiek ez aurkeztea, baina idatziz adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat aurkez daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitateek frogatzen duten antzinatasuna errespetatuko da, baldin eta pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, eta, betiere, alderdi hori entitatearen estatutuetan frogatzen bada.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu bakar batean ere, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu bakar batean ere, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 50, gutxienez, II. eranskineko “B” atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

Hamaikagarrena.–Birformulazioa.

1. Dirulaguntza proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri den zenbatekoa baino, entzunaldia eman ahal izanen dio instrukzio organoak entitate interesdunari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluarekin bat, eta entitatea premiatu eskaera berregin dezan, konpromisoak eta baldintzak eman daitekeen dirulaguntzarekin egokitzeko. Berregindako proiektuak eskatutako proiektuaren ezaugarriak errespetatu beharko ditu, eta horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, hau da, ordainketa bakar batean ebazpenarekin batera, irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera behin-behinekoz finantzatzeko, baldin eta hori behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, entitateak funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, agertzen dituena entitatearen izenean dauden banku kontuak, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuan eskura daiteke, edo Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus).

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Tarteko ordainketak egiteko txosten partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, prezioa, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Egiaztagiri gisa, kontu laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

a.3) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, digitalizatua, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.4) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, digitalizatua eta eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.5) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratu digitalizatuak eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak ez baditu.

a.6) Entitateak egindako ziurtagiri digitalizatua, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.7) Entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

a.8) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

Lortutako helburuen zehaztapena.

Lortutako emaitzak.

Egindako jarduerak.

Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkatuta eta digitalizatua.

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) atalean hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, digitalizatua, izan diren desbideratzeak adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, digitalizatua, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.7) Entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

b.8) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, digitalizatua, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkioten eginbeharrak egunean dituela.

b.9) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, digitalizatua eta eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

b.10) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jardueraren atxikipenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak.

b.11) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

b.12) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

4. 2021eko azaroaren 30a izanen da muga-eguna dirulaguntzaren azken ordainketarako eskubidea emanen duen azken txosten partziala aurkezteko; atal honetan ezarritakoa jasoko du txosten horrek, bai eta 15. oinarri honen 2.1 puntuan adierazitako justifikazio ekonomikoa ere, eta kasu horretan, justifikatutako zenbatekoa ordainduko da.

Edonola ere, dirulaguntza ordaintzeko azken justifikazio horrek entitate onuraduna ez du salbuesten gauzatutako proiektuaren azken justifikazioa aurkeztu beharretik; horretan jarduera guztiaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa sartuko dira, eta horiei frogagiriak erantsiko zaizkie, betiere hamabosgarren oinarri horretan ezarritako moduan.

5. Azken txostena, beranduenez, 2022ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Hala xedatzen baitu bere 28.3 artikuluan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek dirulaguntza nork eman dien adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1.b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

e) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzean nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %5eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Foru lege honen 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari. Itzulketa eskatzeko prozedura 12 hilabeteko epean ebatziko da, hasten denetik kontatuta.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Balorazio irizpideak. Ijitoen estrategia garatzeko ekintzak

A.–Erakundearen bidezkotasuna (%18) (18,00 puntu).

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu bitarte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera

(0,10 puntu, urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu bitarte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu bitarte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu bitarte)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu bitarte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

> 4 finantzabide ezberdin, Nafarroako Gobernuaz gainera

2,00 puntu

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 2 finantzabide ezberdin

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte-inklusioaren arloan

(8 puntu bitarte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratze lanaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak

(0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu bitarte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu bitarte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu bitarte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu gehienez).

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(36,00 puntu bitarte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua. (Kuantifikatu eta idatzi)

(8,00 puntu bitarte)

Oso egokia

8,00 puntu

Egokia

6,00 puntu

Hala-holakoa

4,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak. (Estrategiarekiko koherentzia)

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

3,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.1.3.

Espero diren emaitzak. (Neurgarriak ote diren)

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

3,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.1.4.

Jardueren deskribapena

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

3,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.1.5.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentziaren azterketa

(10 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 10era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Oso egokia. Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

10,00 puntu

Egokia

8,00 puntu

Hala-holakoa

6,00 puntu

Ez oso egokia

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.

Onuradunen analisia eta ezaugarriak

(27,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Lagundu beharreko populazioaren azterketa eta kuantifikazioa

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

3,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Lagundu nahi diren pertsonen ezaugarriak

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

3,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Informazioa eskuratzeko prozedura. (Biderapena. Oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta entitate publiko eta pribatuekin koordinatzea. Ezarritako protokoloak. Adierazi eta dokumentatu)

(10 puntu bitarte)

Oso egokia

10,00 puntu

Egokia

8,00 puntu

Hala-holakoa

6,00 puntu

Ez oso egokia

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.4.

Genero eragina. Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoak, batez beste

(5,00 puntu bitarte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.3.

Ebaluazioaren azterketa (ebaluazio eta jarraipen prozesua, adierazleak)

(15,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea. Eraginarena eta prozesuarena. Datuak biltzeko sistema. Egiaztatzeko tresnak eta iturriak

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

3,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Adierazleak

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

3,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Tresnak

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Ez oso egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.4.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(4,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena > %20

4,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena >%10

3,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F2110317