173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua exekutatzeko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko maiatzaren 26ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua exekutatzeko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori argitaratu zen 2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14an.

Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari, behin betiko onetsi da aldaketa segidan aipatzen diren oinarrien idazketan: 3. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 9. oinarriko 4. puntua, 10. oinarriko 2., 5., 8. eta 9. puntuak, 11. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 13. oinarriko 3. puntua, 14. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 15. oinarriko 3. puntua, 27., 28. eta 29. oinarriak, 36. oinarriko 2. eta 5. puntuak eta 40. oinarriko 2. puntua.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesdunen eskura dago Utergako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://uterga.sedelectronica.es/transparency/55be081a-330c-4c96-a04c-b58babdb1d95/

Utergan, 2021eko uztailaren 6an.–Burua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2110830