173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko uztailaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan.

Plantillan onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orkoienen, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2111225