173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Obanosko Udalak, 2019ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ezartzea dedikazio partzialean gauzatuko dela Obanosko Udaleko alkatearen kargua.

2. Alkatearen karguaren urteko lanaldia 600 ordukoa izanen da, hileko 50 orduko lanalditan banatuta. Lanaldia udaleko langileen lan-egutegira egokituko da, eta malgutasunez beteko da goizeko, arratsaldeko nahiz, hala behar denean, gaueko ordutegietan. Hilero justifikatu beharko da lanaldia bete dela.

3. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 13.980,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.

4. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik, bilkura-sari hauek ezarri dira: zinegotzi bakoitzak 84 euro jasoko ditu osoko bilkuran edo informazio batzorde batean parte hartzen duen aldiro.

5. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu eta behar bezala justifikatzen duten gastuarengatik jaso beharreko kalte-ordainak izanen dira Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarritakoak.

6. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezarritakoa bete beharrez.

Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan eta orok jakin dezan, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.

Obanosen, 2021eko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2111168