173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko maiatzaren 26ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta era baki hori 2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 14an. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da aldaketa segidan aipatzen diren oinarrien idazketan: 3. oinarriaren 2. eta 3. puntuak; 9. oinarriaren 4. puntua; 10. oinarriaren 2., 5., 8. eta 9. puntuak; 11. oinarriaren 2. eta 3. puntuak; 13. oinarriaren 3. puntua; 14. oinarriaren 2. eta 3. puntuak; 15. oinarriaren 3. puntua; 27., 28. eta 29. oinarriak; 36. oinarriaren 2. eta 5. puntuak, eta 40. oinarriaren 2. puntua.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia bat badago interesdunen eskura Muruzabalgo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez: https://muruzabal.sedelectronica.es/transparency/56358d08-9a89-45c0-a62d-6f122548691e/.

Muruzabalen, 2021eko uztailaren 8an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2110901