173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUES

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Muesko Bake Epaitegiko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela eta lau urterako bete behar direla.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

–Espainiarra izatea.

–Adinez nagusia izatea.

–Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Muesen, 2021eko uztailaren 14an.–Alkatea, Juan José Álvarez Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L2111166