173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko maiatzaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko plantilla organikoan.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2021eko plantilla organikoaren aldaketa; 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Irunberrin, 2021eko uztailaren 9an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak:

Lanpostuaren zenbakia: 3 Lanpostua: administraria. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,35. Bateraezintasuneko osagarria: -. Destinoko osagarria: -. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak:

Lanpostuaren zenbakia: 3 Izen-abizenak: M.ª Rosario Jiménez Zalba. Antzinatasuna: 1982-03-15 Gradua: 6.

Iragarkiaren kodea: L2110992