173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Kudeaketa Batzordeko buruordea izendatzea

Itzaltzuko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2021eko ekainaren 18ko 2/2021 Ebazpenaren bidez, Maurizio Sancet Eseberri izendatu du buruorde kargua bete dezan.

Buruordeek badituzte alkateordeen eginkizun berak, alegia, izendapen ordenaren arabera, batzordeburua eginkizun guztietan ordeztea, hura kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean; hori guztia, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatuarekin.

Alkateordeak bezala, buruordeak alkateak libreki izendatzen ditu udalbatzako kideen artean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluaren arabera eta bat etorriz aipatu Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2021eko uztailaren 2an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2110843