173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena.

Etxalarko Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Aipatu erabakia 15 egun baliodunean egon zen jendaurrean, 2021eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, iragarkia argitaratu ondotik. Alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Oinarriok web orri honetan daude ikusgai: www.etxalar.eus.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Etxalarren, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2110948