173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Futbol 7ko zelaia eraikitzeko obrak. Eskudantziak eskuordetzea

Enerizko Udalak, 2021eko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen ondotik ematen den erabakia. Hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:

“Ikusirik prozeduraren zein unetan dagoen tramitatutako kontratazio espedientea, beherago ageri den izeneko inbertsioaren exekuzioa adjudikatzeko: “Futbol 7ko zelai bat eraikitzeko obra-kontratua”.

Ikusirik emandako txostenak eta espedientean den dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea “Futbol 7ko zelaia eraikitzea” izeneko oinarrizko proiektua”, Guillermo Muruzábal Elíak idatzia.

2. Onestea kontratua gauzatzeak dakarren gastua, 91.768,60 euro, BEZa kanpo, honako aurrekontu-aplikazio honen kargura: “1.3420.62200, kirol instalazioak”, 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrekoa, aurrekontuko aldaketaren arabera, zeina onetsi beharra baita, sartu baita 128/2021 espedientearen arabera (kreditu-gehigarria).

3. Ezartzea espresuki atzeratzen dela aurreko puntuan erabakitako baimenaren eraginkortasuna, harik eta aurrekontua behin betiko gaitu arte (128/2021 espedientea).

4. Kontratazio espedientea onestea. Bertan dira lizitazioa arautuko duten kontratazioaren plegu arautzaileak, prozedura erraztuaren bidez.

5. Agintzea has dadila lizitazio-prozedura, baita espedientea bideratzea ere, kontratua adjudikatu arte.

6. Alkatetzako titularrari eskuordetzea behar diren eskudantziak, honako kontratu hau adjudikatzeko eta exekutatzeko erabakiak hartzeko:“Futbol 7ko zelai bat eraikitzeko obra-kontratua”.

7. Eskuordetzea egiteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; nolanahi ere, eskuordetzeak indarra hartuko du erabaki honen biharamunean.”

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Eneritzen, 2021eko uztailaren 7an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2110833