173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Karmele Nadales Ramírez lehen alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2021eko uztailaren 26tik abuztuaren 1era, biak barne.

Bigarrena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Mikel Etxeberria Agirre bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2021eko abuztuaren 2tik abuztuaren 15era, biak barne.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, alorrei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2021eko uztailaren 12an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2110977