173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Basaburuko udaletxean egingo den 2021/5 ezkontza dela eta, Basaburuko Udaleko alkateak, Herri administrazioen araubide juridikoari buruzko 2015/40 legearen 9. artikuluaren eta toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erreglamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2021eko uztailaren 14an eta 2021/92 alkate ebazpenean erabaki du:

1.–Udal honetako zinegotzia den Julen Beunza Aranori eskuordetzea 2021/5 zenbakidun ezkontza zibila egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, ezkongaiek erabakitzen duten datan.

3.–Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu.

Basaburuan, 2021eko uztailaren 14an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2111115