173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Barasoaingo Udalaren Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barasoainen, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110163