173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BADOSTAIN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 14an, 2021eko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan denez aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Beraz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin. Hona hemen:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 80.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 38.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 118.950,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 40.135,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.705,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 45.110,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 20.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 118.950,00 euro.

Badostainen, 2021eko uztailaren 8an.–Kontzejuko burua, Fernando Torres de Miguel.

Iragarkiaren kodea: L2110949