173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2021eko uztailaren 6an, honako ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa.

Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1. Udal honetako zinegotzi Juan Minchán Pradoren esku uztea 5/2021 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, Azagrako Bake Epaitegian izapidetzen ari baita, ezkontideek hala eskatuta.

2 Horren berri ematea Osoko Bilkurari hurrengo bileran.

Azagran, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2110790