173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Bake epailearen kargua hutsik

Deialdi bat iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Arguedasen, 2021eko uztailaren 13an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2111039