173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen 19. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 19. arau fiskalean, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen baititu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2110152