173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

635E/2021 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumenaren zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duena Almandozko (Baztan) Arritxuri harrobiko ofita frontea ustiatzeko proiektua aldatzeari dagokionez. Sustatzailea Canteras Acha SA da.

Arritxuri harrobiko ofita frontea ustiatzeko proiektua aldatzea Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 2. taldean dago jasota. Planteatutako aldaketak berez betetzen ditu aipatutako arauko I. eranskinean ezarritako atalaseak, beste ustiategi batetik 5 kilometro baino gutxiagora baitago, eta, horrenbestez, ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar du, 21/2013 Legearen 7.1.c artikulua betez.

Arritxuri harrobiko ofita fronteak ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena dauka, Ingurumenaren zuzendari nagusiak 2002ko apirilaren 16ko 995 Ebazpen bidez emandakoa. Proiektatutako aldaketak 2002ko proiektuan jasotako azaleretan ustiatzeari uko egitea dakar, harrobiaren zuloko N-NWean kokatutako hegalean, egonkortasun arazoak antzeman baitira, eta S-SEko mugan kokatutako lurrengatik trukatuko dira, ustiapena aztertutako erreserbetan kokatze aldera.

Natura 2000 Sarean eraginen dituen ondorioak aztertzeari dagokionez, nahiz eta proiektua Belate Kontserbazio Bereziko Eremu barruan egon, ulertu da proiektua garatzeak ez duela eraginik izanen espazio horren integritatean, ez baitu ondorio esanguratsurik sorraraziko lekua zaintzeko helburuetan. Kontuan hartu behar da dagoeneko garatzen ari den proiektu bat aldatzea dakarrela, eta aldaketaren eragina izanen duen azalera hasierako proiektuan jasotakoa baino txikiagoa dela; hasierako proiektuan jasotakoak aurrera jarraituko luke hizpide dugun aldaketa baimentzen ez bada (ukitutako azalera berria 6.510 m²-koa da, eta hasierako proiektukoa, berriz, 7.183 m²-koa). Hasieran baimendutako azalera osoa 27.851 m²-koa da, eta aldaketa proiektuak helburutzat duen azalera osoa, berriz, 27.178 m²-koa da; horietatik 24.689 m² harrobiaren okupazioari dagozkio, eta 2.489,46 m² sarbideak moldatzeari.

21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat, Canteras Acha SA enpresak 2020ko maiatzaren 8an aurkeztu zizkion proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta lehengoratze plana organo eskudunari (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), eta organo horrek jendaurrean jarri zituen 2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18koan, argitaratutako iragarkiaren bidez, 30 egun balioduneko epean, honako hauetan ezarritako ondorioetarako: Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea eta Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua. Jendaurreko aldian hainbat alegazio idatzi jaso dira, eta ebazpen honen IV. eranskinean laburtu eta erantzuna eman zaie ingurumen arloan. 2020ko azaroaren 30ean Canteras Acha, SAk jasotako alegazioei erantzuteko agiria aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan.

Aldi berean, 21/2013 Legearen 37. artikuluarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Baztango Udalari, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Biodibertsitatearen Zerbitzuari. Jasotako txostenak ebazpen honen III. eranskinean ageri dira laburbilduta.

Espedientean Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren 2018ko abenduaren 19ko txostena jaso da; txosten horretan aipatutako lekutik gertu kokatutako aztarnategi arkeologiko katalogatuak aipatu dira, eta jakinarazi da proiektua bideragarria izaten ahal dela ondare arkeologiko katalogatuaren ikuspuntutik, zenbait zaintza neurrirekin.

2020ko abenduaren 17an, 21/2013 Legearen 39.3 artikulua betetzeko, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak hasiera emateko eskaera eta espedientearen dokumentazio osoa igorri zizkion Biodibertsitatearen Zerbitzuari.

Proiektuaren laburpena eta ingurumenean eragina izanen duten ekintzen azalpena txosten honen I. eranskinean jaso dira. Ingurumen inpaktuaren azterketan (II. eranskinean laburturik ageri da) proiektuak ingurumenean izanen dituen ukipen nagusiak egoki aztertzen dira, eta neurri zuzentzaile zehatzak ezartzen, ingurumenean inpaktu nabarmenik eraginen ez dela bermatzeko.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak aldeko txostena eman du, proiektua garatzeko zenbait baldintzarekin. Izapidetu den dokumentazioan jarduketak ongi zehaztuta daudela uste da eta, hortaz, proposatzen da Arritxuri harrobiko ofita frontea ustiatzeko proiektua aldatzeari buruzko ingurumen inpaktuaren adierazpena egitea (sustatzailea Canteras Acha SA da), aurkeztutako proposamena ingurumenaren aldetik bideragarritzat jotzen baita, txosten honetan biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura osatuta dagoela iritzita, eta azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena ematen da Almandozko (Baztan) Arritxuri harrobiko ofita frontea ustiatzeko proiektua aldatzeari dagokionez, ingurumen ondorioetarako soilik. Sustatzailea Canteras Acha SA da. Aurkeztutako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz eginen da jarduera, eta gainera, baldintza hauek bete beharko dira:

A) Erauzketa zonaren perimetroa puntu hauek zedarrituko dute (UTM ETRS 89 koordenatuak/30N Zona):

ERPINA

UTM X

UTM Y

0

613.089

4.772.077

1

613.085

4.772.065

2

613.074

4.772.045

3

613.066

4.772.026

4

613.067

4.772.015

5

613.069

4.772.002

6

613.078

4.771.993

7

613.098

4.771.999

8

613.118

4.772.005

9

613.129

4.772.000

10

613.142

4.771.977

11

613.143

4.771.951

12

613.143

4.771.934

13

613.140

4.771.915

14

613.132

4.771.897

15

613.115

4.771.883

16

613.098

4.771.879

17

613.082

4.771.873

18

613.062

4.771.863

19

613.049

4.771.847

20

613.044

4.771.832

21

613.028

4.771.836

22

613.011

4.771.824

23

612.991

4.771.810

24

612.989

4.771.826

25

612.984

4.771.841

26

612.980

4.771.853

27

612.962

4.771.867

28

612.947

4.771.884

29

612.935

4.771.888

30

612.951

4.771.906

31

612.963

4.771.927

32

612.977

4.771.938

33

612.996

4.771.951

34

612.999

4.771.964

35

613.012

4.771.967

36

613.016

4.771.983

37

613.022

4.771.990

38

613.040

4.772.019

39

613.055

4.772.039

40

613.073

4.772.062

41

613.089

4.772.077

Erpin horiek lurrean finko paratuko diren mugarrien bidez seinalatuko dira. Ez da inolako okupaziorik izanen (erauzte lanak, material pilaketa, makinen joan-etorriak, pistak...) aurreko puntuetan mugatutako guneetatik kanpo; soilik sarbide ireki berriaren tartean, 515 metroko kotaraino.

B) Sarbide ireki berriaren tartearen trazadura lehenago definitutako perimetrotik kanpo geldituko da; 273 m luze eta 8 m zabal izanen da, segurtasuneko kanpoko ildo bizkarra barne. Okupazio honi gehitu behar zaio kasuan kasuko lubeta eta lur erauzketako ezpondek eragindakoa. Lur erauzketako ezpondaren eragin bisuala arintzeko, kanpoko ildo bizkarra lizar eta hurritzak linealki landatuz landareztatuko da, proiektuko beste landaketa lineal batzuetako baldintza berdinetan.

C) Lehengoratzea modu mailakatuan eta beheranzkoan eginen da, ustiapena egiten den aldi berean. Ildo bizkarra sortu eta hesi bisuala 515 metroko kotan landatzea lehenetsiko da epe laburreko neurri modura. Gainerako landareztatze jarduketak azalerak eskuragarri dauden unean eginen dira, proiektatutako faseen planaren arabera.

D) Ukituko diren azalera berrien landare lur guztia desugertu eginen da eta metatu eginen da aurrerago lehengoratzean erabiltzeko. Behar bezala bereizi behar dira lur antzuak eta landare lurrak. Lurrak ordeztean landare lurrak erabiliko dira azaleko geruzetan, eta beste antzu batzuk betelan lanetan. Landare lurren pilak ez dira beste lur batzuekin nahasiko.

E) Landaketaren ondoko hiru urteetan hutsarteak beteko dira eta tubex motako babesgailuak izanen dituzte proiektatutako landaketa guztietan.

F) Aurretiazko zuinketa lanak egiteko eta sarbide berriaren tartean eta harrobiaren perimetroan balizak jartzeko lanetarako Ingurumen Zaintzako taldeari deituko zaio (Bidasoa barrutia), lanok gainbegira ditzaten lekuan bertan.

G) Proiektatutako lehengoratze lanak hobetzeko kanpotik ekarritako hondeaketa lur eta harri garbiak jartzen ahalko dira. Landare lurrak modu bereizian metatu eta erabiliko dira beste lur edo hondeaketa harriei dagokienez. Aipatutako lanak egin ahal izateko, enpresak alta emanda egon beharko du hondakin arriskugabeen (hondeaketa material naturalak) kudeatzaile eta garraiatzaile gisa, eta hondeaketa materialen balorizaziorako aurretiazko komunikazioa egin beharko dio, posta elektronikoz, Nafarroako Gobernuko Hondakinen Atalari (residuos@navarra.es ).

H) Proiektua aurrera eramatean edozein aztarna arkeologiko aurkituz gero, haren berri eman beharko zaio Vianako Printzea Erakundeko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari.

I) Hautsaren kontrako babes neurri hauek hartuko dira:

–Bai materialak, bai zamalanetarako eremuak eta pistak, behar den guztietan ureztatuko dira, batez ere udan.

–Ustiategiko eremuaren barrenean eta sarbidean ibilgailuen zirkulazioaren abiadura ez da 20 km/h-tik gorakoa izanen.

–Kamioien kaxak estali eginen dira, partikularik ez aireratzeko atmosferara.

–Zulamakinek hautsa hartzeko gailuak izanen dituzte.

J) Onura publikoko mendia okupatzeari dagokionez, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz, sustatzaileak kasuan kasuko okupazio espedientea izapidetu beharko du, kontuan hartuz mendi edo oihan lur baten erabilera aldatzen duen edozein ekintza edo erabakitarako frogatu egin beharko duela erabilera berriaren interesa nagusitzen zaiola onura publikoko mendiaren erabilerari. Aurkeztutako dokumentuak dakarrenez, proiektuak eragina izanen du Meatzeen Legearen C Sekzioko baliabide batean; horrenbestez, onura publikoko jarduketa bat izanen litzateke, eta behar bezala argudiatu eta justifikatu beharko da, aztertze aldera. Horrenbestez, gatazka sortzen ahal da meatze emakidak duen onura publikoko izaeraren eta mendi katalogatuaren artean; hala badagokio, Nafarroako Gobernuak ebatzi beharko du, 13/1990 Legearen 9.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

K) Azaleko eta lur azpiko hidrologian sortzen ahal diren balizko inpaktuei dagokienez, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren 2020ko irailaren 27ko txostenean jasotako zehaztapenak beteko dira, zehazki:

–Debekatuta dago, oro har, ur eta hondakin produktuak zuzenean edo zeharka isurtzea, ur kontinentalak edo jabari publiko hidraulikoko beste edozein elementu kutsatzen ahal badituzte, salbu eta aurretiazko administrazio baimena badu. Ustekabeko isurketaren bat gertatuz gero, zuzena zein zeharkakoa, edo uraren kalitatean aldaketa nabarmenen bat antzematen bada ingurumen zaintzako programa betetzean, horren berri eman beharko zaio Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, baita azaleko zein lur azpiko urei eragindako kaltea murrizteko hartutako neurrien berri ere.

–Proiektua egitearen ondorioz inskribatutako eskubideei edonolako kaltea eraginez gero, sustatzaileak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kaltea saihesteko edo arintzeko. Nolanahi ere, eta administrazio erantzukizuna izan daitekeen arren, eskubide horien titularrei eragindako balizko kalteak konpentsatu egin beharko dira.

–Sustatzaileari gogorarazi behar zaio jabari publiko hidraulikoan eta bertako polizia eta zortasun eremuetan edozein obra edo lan eginez gero, azaleko edo lur azpiko uren aprobetxamenduak egiteko eta urak zuzenean edo zeharka isurtzeko eskumeneko lurralde esparruko arroko organismoaren aurretiazko administrazio baimena beharko dela.

2. Proiektuaren lehengoratze planari buruz aldeko txostena ematen da, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak onartze aldera, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Lehengoratze plana betetzea bermatzeko abal gisa egokitzat jo da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2002ko apirilaren 16ko 995 Ebazpenean ezarritakoa, Arritxuri ustiategiko ofita frontea ustiatzeko proiektuaren ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena eman zuena, dagozkion eguneratzeekin.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari (Bidasoa barrutia), Baztango Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Proiektuaren deskribapena

Arritxuri harrobiko ofita frontea ustiatzeko martxan dagoen proiektuak ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena dauka, Ingurumenaren zuzendari nagusiak 2002ko apirilaren 16ko 995 Ebazpen bidez emandakoa. Proiektatutako aldaketak eraginen dituen aldaketak harrobiko zuloaren N-NWra kokatutako hegaleko azaleretan ustiatzeari uko egitearen ondoriozkoak dira, egonkortasun arazoak antzeman baitira eta S-SEko mugan kokatutako lurrengatik trukatuko dira, ustiapena aztertutako erreserbetan kokatze aldera; hala, hasierako aurreikuspenekin bat etorriz jarraitzea posible izanen da. Oro har, une honetako proiektuaren baldintzei eutsiko zaie jarduerari eta metodo operatiboari dagokienez, azalera aldaketetara eta sortutako topografia berrira egokituz.

Aldatutako proiektuak 6.510 m²-ko azalera osoko luberriketa ekarriko du (erauzketa eta sarbide berria), eta hasierako proiektuko 7.183 m²-ko azalera okupatzeari uko eginen zaio. Hasieran baimendutako lurzorua, guztira, 27.851 m²-koa da. Aldaketa proiektuak helburutzat duen azalera osoa 27.178 m²-koa da; horietatik 24.689 m² harrobiaren okupazioari dagozkio, eta 2.489,46 m² sarbideak moldatzeari.

N-NW azalerari dagokionez (ustiapena aurreko proiektuari uko egiteagatik bukatuko da), proiektu horren diseinuari eutsiko zaio, egonkortzat jo den 34 graduko azken maldarekin, goiburuan drainatze sarea eraikiarekin. Azalera S-SE mugan zedarritzeari dagokionez, diseinuaren irizpidea hegoaldeko hegalari eustea izan da, 515 metroko kotaraino, harrobiaren hesi bisuala/soinu hesia eta gertuko eraikuntza elementuekiko babes eremua mantentzeko. Horrez gain, ustiapen maila sakonagoa lortzearen alde egin da, 491 metroko kotaraino, ustiapena hobetze aldera.

Sarbidea Arritxuriko kareharrizko harrobitik egiten da, instalazioak dauden lekutik, erabilera esklusiboko 580 metroko pista batetik, instalazioen eta ofita harrobiaren mugaren artetik. Meatzeetako segurtasun baldintzak betetzeko sarbide tarte berri bat ireki behar da pista horretako 520 kotatik ofitako harrobiko 515 kotaraino. Sarbide tarte berri horrek 273 metroko luzera du harrobiaren perimetrotik kanpo, eta 8 metroko zabalera (7 metro ibilgailuak ibiltzeko eta metro bat gehiago kanpoaldeko ildo bizkarrean). Sortutako lubeta eta lur erauzketako ezpondek eragindako azalera gehitzen dio okupazio osoak zabalera horri.

Ustiapena beherantz egiten da, edalontzi forman, 8 metroko altuera eta 75 graduko inklinazioa duten banku perimetralekin, harik eta hondeaketaren kota gorenera iritsi arte. Bankuen zabalera 10 metrokoa da ustiapenean eta 5 metrokoa abandonuan; zirkulazioarekin bermen zabalera 8 metrokoa da. Azken topografiak hondeaketaren azken bi bankuak batzen ditu; azkenean 8 eta 16 metroko bi banku geratzen dira, hurrenez hurren.

Diseinatutako ustiapenean oinarrituz, ustiapen aldian lortuko den gutxi gorabeherako kubikazioa 203.406 m³ lur erauzketa materialekoa izanen da. Estaltzeko materialen bolumena 3.217 m³ ingurukoa izatea aurreikusi da (0,80 m-ko lodierako 4.021 m²); kendu eta, ondoren, lehengoratze lanetan erabiliko dira. Horrenbestez, material baliagarria 200.189 m³ bolumenekoa izanen da, eta horretatik % 5 ukatu ahalko da (10.009 m³). Hala, azkenean beste produktu material batzuk prestatzeko edo zabor legar artifizial gisa salgarri izanen den materiala 190.180 m³ inguru izatea aurreikusi da.

Azken urteetako datuen arabera urtean 25.000 m³ inguruko ekoizpena aurreikusi da. Ustiapenerako 8 urteko iraupena ezarri da, eta beste bi aurreikusi dira lehengoratze lanak erabat garatzeko; hala, ustiapena eta lehengoratzea 10 urteko epean osatuko lirateke.

Materiala askatzeko leherketak erabili beharko dira, lehergaiekin. Leherketaren ondoriozko materialak atzerako hondeamakina bidez kargatuko dira garraio ibilgailuetan. Materiala instalazioetara garraiatzeko kamioi artikulatu extrabialak edo zurrunak baliatuko dira. Enpresak makineria finkoko instalazioak dauzka ateratako materialak ehotzeko eta sailkatzeko eta hainbat granulometriako elkorrak lortzeko. Instalazio horiek Arritxuriko kareharriko frontearen alboan daude, ofitako eremutik gertu, eta ez dira proiektuaren parte.

Ustiapenetik lortutako produktuak ateratako arroka ofitikotik lortutakoak izanen dira. Batetik, eraikuntzako material modura sailkatutako elkor gisa saltzea eta, bestetik, prozesu industrialetako beste produktu batzuetako lehengai gisa saltzea, tartean aglomeratu asfaltikoak, eraikinen isolatzaileak, eta abar.

Erauzte azalera lehengoratzeko azken ezpondak hainbat inklinazio izanen ditu, altuera tartearen eta material motaren arabera. Sortutako ezpondaren angelu orokor handiena 56 gradukoa da ofitari dagokionez, eta 37 gradukoa kolubialari dagokionez. Bi materialak dituzten eremuetan, sortutako ezponda 53º ingurukoa izanen da. Ezponda inklinazio horrekin profil naturalean hondeatuz eginen da; ez da materialik jarriko edo lubetarik eginen.

Harrobia lehengoratzean ustiapeneko bertako baztertze materialak eta hasieran egindako desugerketa lanetan metatutako lurrak erabiliko dira; bidenabar, lehengoratzea hobetzeko aukera ere aurreikusi da, kanpotik iritsitako bestelako lur eta harriak jarriz.

II. ERANSKINA

Ingurumen inpaktuaren azterketaren eta lehengoratze planaren laburpena

Ingurumen inpaktuaren azterketan jasotako alternatiben azterketan baliabide ofitikoak ustiatzeko balizko hainbat kokapen aztertu dira, eremua luze eta zabal aztertu ondoren. Aurkeztutako proiektuaren aldaketa alternatibarik egokiena da jarduerarekin epe laburrean jarraitzeko; izan ere, okupazioaren ikuspuntutik, uko egin zaio hasierako proiektuko 7.183 m²-ko azalera bati kalte egiteari, eta horren ordez 6.510 m²-ko azalera baliatuko da. Harrobia Belate Kontserbazio Bereziko Eremu barruan kokatuta dagoenez, ingurumen inpaktuaren ebaluazioan bereziki aztertu dira proiektuak Natura 2000 Sareko espazio horretan sorraraziko dituen ondorioak; a priori positibotzat jo da proiektu aldatuak kaltetutako azalera murriztea.

Proiektuaren eremuko ingurune hartzailea azterturik, ingurumen inpaktuaren azterketak analizatu eta baloratu egiten du proiektatutako ustiategiak bere eremuko ingurune fisikoan eta sozialean duen eragina eragiketa aurretik, eragiketa bitartean eta itxiera fasean. Larritzat jotako inpaktuak geologian eta topografian sorraraziko dira, erauzketa jardueraren ezaugarriak direla medio, eta neurri zuzentzaile bidez erabat arintzea ezinezkoa delako. Moderatutzat jotako inpaktua airearen kalitatean, lurrean, higaduraren/sedimentazioaren prozesuetan, landaredian, paisaian eta trafikoan sorraraziko da. Gainerako inpaktuen balorazioa zein jardueraren inpaktuaren kalifikazio globala bateragarritzat jotzen dira.

Paisaian eragindako inpaktu bisualari dagokionez, ikusgarritasunaren berariazko azterketa aurkeztu da; lurraren 3D modeloa ere badu, LIDAR hegalditik abiatuz topografia orokor modelizatua oinarritzat hartuz, eta harrobiaren ingurura egokitutakoa altxatze takimetrikoarekin, ortoargazkiekin eta landarediaren bloke eskalagarriekin testurizatua. Modeloa erabiltzen da harrobiko arro bisualeko puntuetatik simulazioak egiteko. 515 metroko kotarainoko erauzketak S-SEtik harrobiaren hesi bisual gisa funtzionatzen duen lurraren kota murrizten duen arren, ondorioztatu da paisaian eragindako inpaktua moderatua eta onargarria dela kontuan hartuz harrobiaren eta inguruaren ezaugarriak, behatzeko balizko puntuak eta 515 metroko kotan landareztatutako ildo bizkarra sortuz zuzentzea.

Natura 2000 Sarean eraginen dituen ondorioak aztertzeari dagokionez, nahiz eta proiektua Belate Kontserbazio Bereziko Eremu barruan egon, ulertu da proiektua garatzeak ez duela eraginik izanen espazio horren integritatean, ez baitu ondorio esanguratsurik sorraraziko lekua zaintzeko helburuetan. Kontuan hartu behar da dagoeneko garatzen ari den proiektu bat aldatzea dakarrela, eta aldaketaren eragina izanen duen azalera hasierako proiektuan jasotakoa baino txikiagoa dela; hasierako proiektuan jasotakoak aurrera jarraituko luke hizpide dugun aldaketa baimentzen ez bada (ukitutako azalera berria 6.510 m²-koa da, eta hasierako proiektukoa, berriz, 7.183 m²-koa).

Proiektuaren aldaketaren eraginpean zuzenean dauden habitatei dagokienez, nagusiki Ulex europaeus espezieak estalitako sastraka eta baso azalera misto bat da, tartean daude Fraxinus excelsior lizarra, Corylus avellana hurritza, Quercus robur haritza eta Castanea sativa gaztainondoa. Sastrakaren kasuan, eragina 2966 m²-ko azaleran izanen da, hasierako proiektuko 2386 m²-ko azalerari dagokionez; baso formazioari dagokionez, eragina 3073 m²-ko azaleran sorraraziko da; hasierako proiektuan 2972 m²-ko azalera aurreikusi zen. Bidenabar, nabarmendu behar da ukitutako zuhaitz formazioan ez dagoela KBEaren kontserbazio helburu izan daitezkeen espezieak hazi edo habia egiteko zur hilik edo zuhaitz zaharrik, esaterako pizido edo kiropteroak; proiektuak ez du eraginik izanen ur egonkor lasterretan. Datu horietan oinarrituz ondorioztatu da eragina ez dela esanguratsua eta ez duela kalterik eraginen KBEaren osotasunean.

Ingurumen inpaktuaren azterketak beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko plana jaso ditu; horiek aurrera eraman beharko dira ebazpen honetan eskatzen denarekin batera.

Lehengoratze plana

Lehengoratze planean hasierako proiektuan aurreikusitako lehengoratze jarduketak proiektu aldatuak ekarritako baldintzetara moldatu dira. Oro har, harrobiaren amaierako topografiak edalontzi forma du; plaza bat 491 metroko kotan izanen du, eta 16 metroko eta 8 metroko bi banku, 5 metroko zabalera duen azken bermarekin. Lehengoratzea beherantz eginen da, proiektuko ustiapen faseetako planaren aldi berean.

Harrobia lehengoratzean ustiapeneko bertako baztertze materialak eta hasieran egindako desugerketa lanetan metatutako lurrak erabiliko dira; bidenabar, lehengoratzea hobetzeko aukera ere aurreikusi da, kanpotik iritsitako bestelako lur eta harriak jarriz, zuloa partzialki betetzeko eta ezpondak leuntzeko.

Soberan geratutako material antzuak eta landare lurrak plazan eta azken bermatan utziko dira, gutxienez 0,50 metroko lodierarekin. Harrobiko plazan azaleko geruzan lurra arinki landuko da, kultibadore bidez; hala, makineria igarotzearen ondoriozko trinkotzeak hautsiko dira. Plaza eta berma azalerak belardi gisa erabiliko dira, ereinez.

Harrobiko fronteko S-SE mugako 515 metroko kotako berman ildo bizkarra sortuko da, material antzua metatuz, metro bateko altueran; 50 cm-ko lodiera izanen duen landare lurren geruza gehituko zaio. Ildo bizkar horren gainean Fraxinus excelsior lizarrak eta Corylus avellana hurritzak landatuko dira. Aurrerantzean erabiliko ez den gaur egungo sarbidearen tartean ere lurrak jarriko dira eta lizarrak eta hurritzak landatuko dira. Lehengoratze planean, bidenabar, bankuaren ezponda parean zuhaitzak eta landare igokariak landatzea aurreikusi da.

III. ERANSKINA

Ukitutako administrazio publikoei egindako kontsulta izapideen laburpena

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak jakinarazi duenez, lurzoru ez urbanizagarrian lehendik dauden jarduera isolatuak, legezko egoeran badaude, handitzen ahalko dira, edozein dela ere lurralde antolamenduko tresnek kasuko babesa duen lurzorurako aurreikusi duten babes araubidea, betiere udal planeamenduak edo legedi sektorialak hori berariaz debekatzen ez badu eta jardueraren edo erabileraren aldaketarik ez badakar (35/2002 Legearen 14. XG). Eremua ez dago jasota babes bereziko area gisa identifikatutakoen artean eta Nafarroa Atlantikoko Lurraldearen Antolamenduko Planak arrisku naturalak izan ditzaketen toki gisa izendatutakoen artean (44/2011 Foru Dekretua, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 2011/07/21eko alea); eremu horretan Baztango udal mugartea dago.

Baztango Udal Planarekin bat etorriz, handitzea proposatu den harrobiko eta inguruko eremua baso lur ez urbanizagarria da, eta horren babes araubidea hirigintza araudiko 13.2 artikuluan arautu zen; meatzaritzako erauzketa jarduera eraikuntzakoak ez diren jarduera baimengarrien artean dago jasota. Harrobiko eremuak Baztango Udaleko herri lurrei erasaten die, eta, gainera, ES2200018 Belate KBEaren barruan daude. Bestalde, ohartarazi denez, jarduketak eragina izanen du 2. poligonoko 107. lurzatian kokatutako hilerriko 50eko babes zutabean, Hilotzen gaineko osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 15eko 297/2001 Foru Dekretu bidez ezarri zena. Bestalde, jarduera mota dela medio, esku hartzea paisaian integratzea eta ingurumen aldetik lantzea ingurumen organoak aztertuko du eskaera hau izapidetzean.

Baztango Udalak jakinarazi zuenez, 2020ko urriaren 1ean Batzar Nagusiak ohiko saioan hartutako erabaki bidez, bozketaz ebatzitakoa, proiektua aldatzeko eskaera ez onartzea erabaki zuen.

Azaleko zein lur azpiko uren kalitatean eragiten ahal diren balizko aldaketei dagokienez, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko irailaren 27ko txostena aurkeztu zuen, eta bertan azaldu zuenez, uren arloan indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, debekatuta dago, oro har, ur eta hondakin produktuak zuzenean edo zeharka isurtzea, ur kontinentalak edo jabari publiko hidraulikoko beste edozein elementu kutsatzen ahal badituzte, salbu eta aurretiazko administrazio baimena badu. Ustekabeko isurketaren bat gertatuz gero, zuzena zein zeharkakoa, edo uraren kalitatean aldaketa nabarmenen bat antzematen bada ingurumen zaintzako programa betetzean, horren berri eman beharko zaio Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, baita azaleko zein lur azpiko urei eragindako kaltea murrizteko hartutako neurrien berri ere. Bidenabar, hainbat neurri anitz ezarri dira azaleko eta lur azpiko uren kalitateari dagokionez balizko inpaktuak saihesteko.

Existitzen diren emakidei eragiten ahal zaien balizko kalteari dagokionez Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak jakinarazi du proiektua egitearen ondorioz inskribatutako eskubideei edonolako kaltea eraginez gero, sustatzaileak beharrezko neurriak hartu beharko dituela saihesteko edo arintzeko. Nolanahi ere, eta administrazio erantzukizuna izan daitekeen arren, eskubide horien titularrei eragindako balizko kalteak konpentsatu egin beharko dira.

Azaleko eta lur azpiko hidrologian sorrarazten ahal diren inpaktuen jarraipena egiteko hartu beharreko neurrien inguruko zenbait ohar ere aurkeztu ditu Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak. Oharrak egitea gorabehera, jabari publiko hidraulikoan eta bertako polizia eta zortasun eremuetan edozein obra edo lan eginez gero, azalera edo lur azpiko uren aprobetxamenduak egiteko eta urak zuzenean edo zeharka isurtzeko eskumeneko lurralde esparruko arroko organismo aurretiazko administrazio baimena beharko da.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du proiektuak ukitutako habitat eta landarediari buruzko berariazko azterketa aurkeztu behar dela. Natura 2000 Sarean izanen diren ondorioen ebaluazioan oinarritzat hartu beharko dira azterketa horren emaitzak, baita Belate KBEaren beste zaintza helburu batzuen kasuan dagoeneko aurkeztutako datuak ere, kudeaketa planean adierazitakoarekin bat etorriz. Horrez gain, jakinarazi denez, 21/2013 Legearen 35. artikuluko d) atalarekin bat etorriz, berariazko atal bat jaso beharko da hondamendi edo istripu larrien aurrean proiektuak duen ahuleziari eta ingurumenean eragiten ahal diren aurkako ondorio esanguratsuei dagokienez, edo atal hori proiektuari ez zaiola aplikatu behar justifikatzen duen txostena.

IV. ERANSKINA

Jendaurreko informazioaren izapidearen emaitza

Begoña Sanzberro Iturriríaren eta 64 sinatzaileren alegazioak.

Alegatzaileek proiektua ez onartzeko eskatu dute, arrazoi hauek direla medio:

–Alegatzaileen ustez, harrobia handitzeko proiektua da, eta ez aldatzeko.

–Argudiatu dutenez, ustiapenaren ondorioz zuhaitz eremua 515 kotaraino ezabatuz gero, pantaila bisuala desagerrarazi eginen da, eta kaltea eraginen du leherketa eta zarata onartezinak direlako.

–Azaldu dute hilerrien legean ezarritako distantziak ez direla betetzen. Zuhaitz pantailak hilerria babesten du leherketetatik, bibrazioak arinduz.

–Argudiatu dutenez, hegaletako egonkortasun arazoek auzokideek erabiltzen dituzten inguruko pistak kaltetu edo oztopatzen ahal dituzte.

–Leherketek eta bibrazioek inguruko abeltzaintza jardueran izanen duen eragina nabarmendu da.

Erantzuna.

Ingurumen arloko izapidetzea independentea da proiektua aldaketa edo handitze proiektu gisa izendatzeari dagokionez; izan ere, ezaugarriak direla medio, proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozedura berria egin behar du 21/2013 Legearekin bat etorriz. Proiektu bat aldatzean, horrek lur berriei eragitea ekarriz gero, ingurumenaren ikuspuntutik balorazioa egiteko metodologia handitze baten berdina da.

Lurraren egonkortasun, bibrazio eta leherketei lotutako alderdiak berariazko sektore araudira lotuta daude, eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak ingurumenekoa ez den bestelako araudiekin batera aztertu behar ditu, besteak beste, Hilerrien Legearekin, meatzeen baimen nabarmenean, dagozkion eskumenen barruan.

Ikusgarritasunaren analisiari dagokionez, ingurumen inpaktuaren azterketan lurzoruaren 3D modeloa gehitu duen berariazko azterketa bat jaso da, LIDAR hegalditik abiatuz topografia orokor modelizatua oinarritzat hartuz, eta harrobiaren ingurura egokitutakoa altxatze takimetrikoarekin, harrobiko arro bisualeko puntuetatik simulazioak egiteko erabiltzen dena. 515 metroko kotarainoko erauzketak S-SEtik harrobiaren hesi bisual gisa funtzionatzen duen lurraren kota murrizten duen arren, ondorioztatu da paisaian eragindako inpaktu bisuala moderatua dela, kontuan hartuz harrobiaren eta inguruaren ezaugarriak, behatzeko balizko puntuak eta 515 metroko kotan landareztatutako ildo bizkarra sortuz zuzentzea, epe laburrean egin beharreko neurri gisa eskatutakoa.

María Esther Arregui Bengoechearen alegazioa.

2. poligonoko 104. lurzatiko jabea den aldetik, argudiatu du lurzati hori ez dagoela eskuragarri proiektua garatzeko eta, hortaz, proiektutik kanpo uzteko eskatu du.

Erantzuna.

Ukitutako lursailen jabetza eta meatze baliabidera iristeko eskuragarritasuna ez da ingurumen analisi honen parte. Alderdi hori Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak hartu beharko luke kontuan meatzeen baimenean, dagozkion eskumenen barruan.

Pello Sarratea Sanzberro eta Juana Equioiz Arracheren alegazioa.

Argudiatu dutenez, 2. poligonoko 441. lurzatian eta 33. lurzatian (harrobitik gertu) zenbait iturburu daude, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan erregistratutakoak; ez dira ingurumen inpaktuaren azterketan jaso.

Erantzuna.

Azaleko zein lur azpiko hidrologian sorrarazten ahal diren balizko eraginen erakunde eskuduna Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa da, eta proiektuari buruzko txostena eman zuen 2020ko irailaren 27an.

Hain zuzen ere, existitzen diren emakideen gaineko balizko eraginen kasuan, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak alegatzaileek aipatutako emakidak jaso zituen; bidenabar, jakinarazi zuenez, proiektua egitearen ondorioz inskribatutako eskubideei edonolako kaltea eraginez gero, sustatzaileak beharrezko neurriak hartu beharko ditu saihesteko edo arintzeko. Nolanahi ere, eta administrazio erantzukizuna izan daitekeen arren, eskubide horien titularrei eragindako balizko kalteak konpentsatu egin beharko dira.

Iragarkiaren kodea: F2110217