173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

634E/2021 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren adierazpen egiten duena Corraliza de Abajo eremuan 7.176 gizentze plazarako txerri instalazioaren proiektuari dagokionez, Murillo el Cuendeko udal mugartean; sustatzailea Saso de Caparroso 729 NA ENSa da.

Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren 1a)3 taldearen barnean sartzen da proiektua. Beraz, bertan ezarritakoarekin bat, ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du.

Bidenabar, proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2B eranskinaren 9.1c epigrafean sartuta dago, Ingurumen baimen integratuaren eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren menpe dauden jardueren artean (dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen). Beraz, erregelamenduan xedatutakoaren arabera, ingurumen inpaktuaren ebaluazioa behar du.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren prozedura hasi baino lehen, kontuan hartuz Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluak ezartzen duena, 2019ko urriaren 25ean, ingurumen inpaktuaren azterketaren norainokoa zehazteko eskatu zuen sustatzaileak Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren aurrean, eta horretarako proiektuaren hasierako dokumentua aurkeztu zuen, ingurumen baimen integratuaren eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe zegoena. Izapide horretan 23 erakunderi egin zitzaien kontsulta, eta Murillo el Cuendeko Udalaren, Caparrosoko Udalaren, Ingurumen Eraginaren Atalaren, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arkeologia Atalaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren erantzunak jaso ziren; azken kasu horretan, 2021eko urtarrilean jaso zen, epez kanpo.

2020ko apirilaren 7an, Biodibertsitatearen Zerbitzuak kontsulten emaitzak eta irismen txostena igorri zizkien sustatzaileari eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari. Txosten horretan ingurumen inpaktuaren azterketa prestatzeko kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak aipatzen zituen.

Titularrak ingurumen baimen integratuko eskaera aurkeztu zuen 2020ko uztailaren 21ean; horrekin batera, abenduaren 28ko 93/2006 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ingurumen inpaktuaren azterketa aurkeztu zuen, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera. 2020ko abuztuaren 13an (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 179. alea) Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak dokumentazioa jendaurrean jarri zuen, eta ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egin zien, 30 eguneko epean, bat etorriz abenduaren 28ko 98/2006 Foru Dekretuko 15. artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan aurreikusitakoarekin; hala, jendaurreko aldian ez da alegaziorik jaso.

Ukitutako administrazio publiko gisa kontsulta egin zitzaien Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari eta Ingurumen Eraginaren Atalari, Abeltzaintza Zerbitzuko Animalien Ekoizpenaren Atalari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Murillo el Cuendeko Udalari; Ingurumen Eraginaren Atalaren, Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalaren eta Murillo el Cuendeko Udalaren erantzunak jaso ziren. Bidenabar, zazpi pertsona interesdunei kontsulta egin zitzaien, eta ez da haien erantzunik jaso.

Ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten eta irismen izapidearen emaitzaren laburpena Ingurumen Ebaluazioaren Kontsultak eranskinean dago.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, organo arduraduna den aldetik, 2020ko abenduaren 22an igorri zuen espedientea Biodibertsitatearen Zerbitzura; hala, abenduaren 28ko 98/2006 Foru Dekretuko 19. artikuluan eta Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Biodibertsitatearen Zerbitzuak espedientearen analisi teknikoa egin eta ingurumen inpaktuaren adierazpen arrunta formulatu zezan.

Analisi teknikoa eta proposamena

Proiektua Murillo el Cuende herritik hego-ekialdera eginez kilometro bat baino pixka bat gehiagora dago, Zidakos ibaiaren ezkerreko terraza batean. Instalazioak okupatuko duen lurzatia legarra erauzteko erabili da berriki; iparraldeko eta ekialdeko perimetroan ezponda altu eta biluzia du, lerrozuzena, eta oinarri laua du; eraikinak bertan jarriko dira. Proiektuaren kokapenari dagokionez, ezaugarri bertsuak dituen beste instalazio batetik 1.900 metro ingurura dago, une honetako izapidetzearen aldi berean izapidetzen ari dena, sustatzaile berak sustatuta.

Ingurumen garrantzia duten alderdien artean nabarmendu behar da handik gertu estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko zenbait eremu daudela (AICAENA), eta kalte egiten ahal zaiela; instalazioak muga egiten du horietako batekin, Altarrasa izena duenarekin, mendebaldean. Bidenabar azaldu denez, esparrua nitratoz kutsatuta egon daitekeen eremu baten barruan dagoela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 15eko 147E/2020 Foru Aginduan ezarritako zona zaurgarrien zedarritzearekin bat etorriz (3. eta 2. zonei kalte eginez, Zidakos ibaiaren alubioiari eta Ebro ibaiaren alubioiari dagokienez, hurrenez hurren). Halaber, Pitillasko aintzira ES0000133 Kontserbazio Bereziko Eremua kontuan hartu behar da, azaleko ur masa endorreikoa; mindak banatzeko lurralde esparruak eragina izanen du horretan. Azkenik, aipatu da Murilleteko bentako aintziraren adarra den abelbidea dagoela, ustiapenarekin mendebaldetik muga eginez.

Ezarpen zona eremu eraldatu batean ezarri da; ez du naturaltasun handiagoko beste baliorik. Nolabaiteko garrantzi naturala duten elementuak larre eta sastraken zutabe jarraitura daude lotuta, baita balio ekologikoa duen aintzira natural txiki bati ere; ertzeko ezpondan daude. Aipatutako larreek terrazako hegaleko ezpondetan jarraitzen dute, eta faunaren igarobide gisa balioa dute; proiektuan babestuta daude. Kalterik handiena, ziurrenik, aintziren hondeaketen soberakinak kudeatzeari eta jarduketaren paisaiaren pertzepzioari lotuta egonen da, terrazaren ertzetik gertu baitago, hegoaldera kokatutako zona gertuenean.

Nabarmendu behar da dokumentazioan Simaurra Ekoitzi eta Kudeatzeko Plana ere jaso dela, sustatzaileak Pitillas eta Murillo el Cuenden izapidetze fasean dituen bi proiektuetarako komuna, orotara 14.400 gizentze plazei dagokienez. Eragin metagarriak hobeto ebaluatze aldera, beste instalazioaren kokapena ere aintzat hartu da, 1.900 metro baino gutxiagora baitago iparraldera, Pitillasen, titular berak sustatutakoa eta une honetan izapidetze fasean dagoena; minden kudeaketa bateratua proposatu da. Simaurra Ekoitzi eta Kudeatzeko Planean aintzat hartu da lurzati batzuk estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko zenbait eremuetan daudela kokatuta (AICAENA); hala, estepako abifauna ugaltzeko aldian banaketa egitea saihestu da, apirila hasieratik abuztu erdialdera arte. Bardeko lehorreko lurretan errespetatu egin da laborantza eta lugorria txandakatzeko ohiko sistema, minda aplikatuz laborantza aldian, bi urterik behin.

Proiektuan paisaia integrazioko neurriak jaso dira, landareztatze bidezko pantailekin.

Txostenak ikusita eta proiektua zona zaurgorri batean dagoela aintzat hartuz, ondorio nagusia da Pitillas eta Murillo el Cuende udalerrietako proiektu bateratua, guztira 14.400 gizentze plaza izateko eta urtean 15.083 Tm simaur ekoizteko, gutxienez larritzat jotako ondorioa eraginen duela ingurumenean, lurzoru ugari ingurumen aldetik sentikorrak diren zonen azalera zabalean jaso baititu.

Espedientean Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena jaso da (irismen txostena eman ondoren jasotakoa); bertan ohartarazi denez, aztertutako eremua zaurgarria da, nekazaritza iturrietatik iritsitako nitratoen kutsadurari dagokionez.

Proiektua nekazaritza iturrietatik iritsitako nitratoen kutsadurari dagokionez eremu zaurgarri batean kokatuta egotearen haritik (3. zona: Zidakos ibaiaren alubioia eta 2. zona: Ebro Aragoi), ebazpen honetan azaleko eta lur azpiko urak kutsatzea saihesteko zenbait neurri proposatu dira.

Bidenabar, proiektuko neurri zuzentzaileak eta ingurumen inpaktuaren adierazpena formulatu aurreko txosten honetatik eratorritako neurriak aplikatuz ondorioztatu da proiektuak ez duela eraginik izanen Natura 2000 Sareko espazioen integritatean.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpen ematen da Corraliza de Abajo eremuan 7.176 gizentze plazarako txerri instalazioaren proiektuari dagokionez, Murillo el Cuendeko udal mugartean; sustatzailea Saso de Caparroso 729 NA ENSa da.

2. Jarduera espedienteari erantsitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz egin dadila ezartzea, hala nola ondoren aipatzen diren baldintza hauek bete beharra ere:

–Lurzatiko lanei eta Murilleteko bentako aintziraren adarra den abelbidea erabiltzeari dagokionez, aintzat hartuko dira Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Ataleko txostenak ezarritako mugak, abelbidean egiten ahal diren balizko jarduketen inguruan; ebazpen honen IV. eranskinean jaso dira.

–Lanak egitean edo jarduera garatzean ez zaie kalterik eraginen alboko 93. lurzatiko aintzira natural txikiari eta larre eta sastrakei, eta instalazioaren hesitik kanpo egonen dira; hala, basa animaliak erabiltzen ahalko dituzte.

–Mindak, simaurrak, digestatoa eta abelburuen gorotzetatik eratorritako bestelakoak banatzeko lurralde planari dagokionez:

a) Banaketa planetik kanpo utzi beharko dira nitratoz kutsa daitekeen Zidakos ibaiaren alubioi eremutik kanpo kokatutako lurzati guztiak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 15eko 147E/2020 Foru Aginduan jasoak, foru agindu horren bidez berrikusten baitira nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuak. Zona zaurgarri horrek bereziki jasotzen du Pitillasko aintzira ES0000133 Kontserbazio Bereziko Eremuko arroa; banaketa saihestu eginen da, batetik, zaurgarria delako, eta, bestetik, habitat horien kalitatea zaindu behar delako.

b) Horrez gain, Simaurra Ekoitzi eta Kudeatzeko Planak bete eginen du ebazpen honi III. eranskin gisa atxikitako protokoloa, biodibertsitatea babestu eta zaintzeko.

c) Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretua bete beharko da, bereziki hondakinak ezabatzeari buruzko 8. artikuluko 5. eta 6. puntuetan adierazitakoa, ingurune naturalean kalteak izatea saihesteko.

d) Klima aldaketan eta erregai fosilen kontsumoa eta berotegi efektuko gasak isurtzea murriztean jarduera honek izaten ahal dituen ondorioei dagokienez, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak ezarriko du banaketa lurzatien eta abeletxearen arteko gehieneko distantzia.

–Fauna ur aintziran itotzea saihesteko neurriak ezarriko dira, ingurumen inpaktuaren azterketan eta 2020ko azaroko proiektu aldatuan jasotakoak.

–Kutsadura luminikoa eta basa faunan duen eragina murrizteko (bereziki saguzarrak eta intsektuak), kanpo argiztapenak (nabearen aurrealdeko eta zamalekuetako fokuak) aldatutako eraikuntza proiektuan ezarritakoa beteko du: “Gauez argiak itzalita egonen dira. Kanpo argiztapena une zehatzetan erabiliko da, eta oso denbora laburrean: txerrien zamalanetan, batez ere goizaldean egiten diren lanetan.”

–Zabalgunea inguratzen duen lur erauzketako ezponda paisaian integratzeko lur soberakinak ezpondaren behealdera eramatea aztertuko da, 2. poligonoko 79. lurzati mugakideko jabearekin adostuz. Ezponda behealdean baztertu eta profilatutako lur horien gainean 100 metro inguruko landaketa lineala eginen da.

–Bideko lubeta behealdean (iparraldeko mugan) landaketa sartuko da (itxitura barruan), proiektuan aurreikusita dagoen moduan, mendebaldeko hegalarekin muga egiten duen zabalgunearen goialdean.

3. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioko baldintzak ofizioz aldatzen edo berrikusten ahalko ditu zuzendaritza nagusi honek, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen denean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Ebazpen hau jakinarazi eginen zaie Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Ataleko Tuterako barrutiari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Murillo el Cuendeko Udalari eta sustatzaileari, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Proiektuaren deskribapena

Txerrien ustiategia ezartzea proiektatu da, gizentzeko 7.176 plazarekin, 2. poligonoko 92. lurzatian, Murillo el Cuende udalerritik 950 metro eginez hego-ekialdera. Horretarako, sei nabe bereizi eraikiko dira, hiru nabeko bi multzotan, osasun kudeaketarako independizatzeko asmoz; bidenabar, mindeak biltegiratzeko idoi bat ere eraikiko da, 11.032 m³-ko edukierarekin, bi guneen artean, eta 1.066,00 m³-ko ura metatzeko beste idoi bat, abelburuentzat.

Nabeen dimentsioei dagokienez, 14,8 metro zabal, 5,92 metro altu eta 72 metro luze izanen dira; multzo bakoitzeko nabe nagusia 7 metro laburragoa izanen da, eta ustiategiari, guztira 6.127 m²-ko azalera eraikia emanen zaio. Mindak biltegiratzeko idoiak eta enbor piramidaleko ur idoiak erabat hondeatutako eta lamina plastikoz iragazgaiztutako basoak edukiko dituzte. Idoiek itxitura propioa izanen dute; mindeen idoiaren kasuan ihesak kontrolatzeko sistema izanen dute, eta uraren idoiaren kasuan animaliek ihes egitea errazteko neurrien sistema.

Lurzatiak iparraldetik sarbidea dauka, lurzatira iristen den kontzentrazio bide batetik, Murillo el Cuende udalerritik mendebaldean eta Tribuenas udalerritik hegoaldean. Hornidura elektrikoa eguzki panelei eta bi sorgailu elektriko autonomori esker lortuko du, bana nukleo bakoitzeko, gasolio bidez elikatua. Ur hornidura ere izanen du, Nafarroako ubideko ureztatze ahotik jasoko du; lurzatiaren alboan dago eta metatze idoiarekin lotuta dago. Horrez gain, 1,5 m³ eta 2 m³ arteko bi gasolio gordailu ere instalatuko dira, berogailua eta, tarteka, sorgailua hornitzeko. Kontrol elementuak eta koadroa nabe txikiagoen alboan kokatutako etxoletan instalatuko dira.

Legar hobia izan zenez, eta hondoa lehengoratu denez, lurren mugimendua nabeen zimenduetara eta hobien arteko espazioa betetzera mugatuko da, nabeak sestra mailan jarriko baitira. Hormigoizko zolarria eraikitzea ere aurreikusi da, zatiki solidoa biltegiratu eta konpost lanak egiteko.

Txerriak gizentzeko jarduera 18 eta 110 kg arteko txerriei dagokie; animaliak aldi berean sartu eta aterako dira, hiltegira bidean, osasun izaerako hustuketa tarte batekin eta nabeak 142 eguneko gizentzeko ziklo bakoitza bukatzean garbituz, eta ustiategian sortutako mindak kudeatuz nekazaritza lurzatietan banatuz, 2,2 ziklo inguru urtean, eta ziklo bakoitzean %4ko hilkortasun tasarekin.

Nabarmendu behar da txerriak gizentzeko ustiategia izanen dela, eta ustiategiko ekoizpen gaitasuna, guztira, 861,12 UGM izanen dela (otsailaren 11ko 306/2020 Errege Dekretuko I. eranskina aplikatuz, txerri abeltxe intentsiboak antolatzeko oinarrizko arauak ezarri zituena eta txerri ustiategi estentsiboak antolatzeko oinarrizko arauak aldatu zituenak). Horrek gehienezko gaitasuna hartzen du, Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzako ustiategiek eta beren instalazioek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta animalien ongizatearen eta antolamendu zooteknikoaren baldintzak ezarri zituen martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren arabera.

Dokumentazioan titular berak Pitillas eta Murillo el Cuende udalerrietan sustatzen dituen bi proiektuetarako Simaurrak Kudeatzeko Plan komuna jaso da, guztira 14.400 gizentze plazei dagokienez; mindak modu bateratuan balorizatzea aurreikusi da, nekazaritza banaketa bidez, bereziki Murillo el Cuende, Pitillas, Santakara, Mélida, Caparroso, Beire, Cadreita, Azkoien udalerrietan eta Bardean.

II. ERANSKINA

Ingurumen ebaluazioaren kontsultak

Irismen txostenean kontsulten laburpena

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluan xedatutakoarekin bat, Biodibertsitatearen Zerbitzuak, ingurumen organoaren eginkizunak betez, kontsulta egin zien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei eta horretarako titularrak aurkeztutako ingurumen dokumentua igorri zien, ingurumen inpaktuaren azterketaren irismena zehazteko.

Kontsultatutako pertsona eta entitateen zerrenda eta irismen txostenerako erantzunak:

Murillo el Cuendeko Udala

X

Caparrosoko Udala

X

Ingurumen Eraginaren Atala

X

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala

X

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

X

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

X

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala

Santakarako Udala

Erriberriko Udala

Pitillasko Udala

Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioa

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Gurelur - Ingurune naturala babesteko Nafarroako funtsa

Lurra, lurraren defentsaren aldeko elkartea.

Landazuria - Erriberako Ekologistak Martxan

Greenpeace

Sustrai Erakuntza fundazioa

UAGN (Unión de Agricultores y Ganaderos)

EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna)

CCOO

ELA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak proiektatutako ustiategia Zidakos ibaiaren isurialde arroaren esparruan kokatu du, Zenborain ibaitik Aragoi ibaira iristen den arte (ES09194 kodea), baita Zidakos ibaiaren alubioiaren lur azpiko ur masatik gertu ere (ES091051 kodea).

Ur masen egoerari dagokionez, instalatzeko aurreikusitako eremua nekazaritza iturrietatik iritsitako nitratoz kutsatuta egon daitekeen eremu baten barruan dago, 3. zona: Zidakos ibaiaren arroa izena duena; horrez gain, Murillo el Cuendeko udal mugartearen zati bat 2. zona: Ebro-Aragoi izeneko eremuaren barruan dago, azken hau ere zaurgarri gisa sailkatutakoa. Bidenabar aipatu denez, 2. eta 3. zonei lotutako ur masez gain, “Zidakos ibaia (Tafalla-Erriberriko HUAtik ibai ahoraino) zona sentikor gisa izendatu zen Ingurumeneko Estatu Idazkaritzaren 2019ko otsailaren 6ko Ebazpen bidez”.

Adierazi denez, ur masa horien egoera ekologikoaren kalifikazioak, 2016-2021 aldiari dagokion Ebroko Plan Hidrologikoarekin bat etorriz, diagnostikoa 2009-2014 aldian egin zuena, “moderatu” balioa eman zion, eta azaleko ur masaren azken egoera “ona baino txarragoa” izan zen, zeinaren arroan ustiategia kokatuko den; 3. eta 2. zonetako lur azpiko ur masen egoera ekologikoari dagokionez, “txarra” izan zen. Hala, ingurumen helburuak betetzeko eta lehenengo bien kasuan egoera ona lortzeko epea luzatu egin da 2027. urtera arte. Ez da 2. zonako lur azpiko ur masaren kasua (Lur azpiko ur masa 049 Ebro ibaiaren alubioia: Lodosa-Tutera); kasu horretan, helburuak betetzeko aldia 2016- 2021 urteen arteko aldia da. Bidenabar, jakinarazi denez, aztertutako azaleko ur masarako Uraren Esparru Zuzentarauaren arabera ingurumen helburuak ez betetzeko arriskuaren ebaluazioan lortutako emaitza presio altua, inpaktu altua eta arrisku altua izan zen.

Zidakos ibaiaren arroaren gaur egungo egoera aztertuz, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aburuz “mindak kudeatzeko gaia bereziki konplexua da, ustiategiaren inguruan laborantza lurretan ongarri gisa aplikatuz, hain zuzen ere nekazaritza iturrietatik iritsitako nitratoen kutsadurari dagokionez zaurgarri gisa jotako zona batean aplikatuz (090.051 Zidakos ibaiaren alubioia).

Unitateak, halaber, jakinarazi du obren eta instalazioen baimenak izapidetzea nahitaezkoa dela jabari publiko hidraulikoan edo ibilguko polizia eremuan ezartzen badira, eta baimen daitezkeen baldintzak ere jakinarazi ditu; bidenabar, ibilgura isurketak ezartzen direnean administrazio baimena eskatzen dela ere azaldu du.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak proiektuaren eraginpeko eremuan kokatu ditu Murillo el Cuende udalerria eta Pitillasko aintzira; izan ere, proiektuak Zidakos ibaiaren terraza bateko lurzorua okupatuko du, Nafarroako ubidearen IX. Sektoreko ureztatze eremuaren barruan eta estepako abifauna kontserbatzeko Altarrasa garrantzizko eremuaren (AICAENA) ipar mendebaldeko mugan. Espazioan duen kokapenagatik, instalazioak eta lurraldean izanen duen eragin eremuak erasana izanen duela uste du, hain zuzen ere Zidakos ibaiaren alubioiari kalte eginen dion nitratoz kutsatuta egon daitekeen eremuan,eta Pitillasko aintzirako erreserba naturalean eta KBEan, gertu dagoelako eta aintziraren izaera endorreikoa dela medio.

Adierazi duenez, dokumentazioan alternatiben analisia jaso beharko da, kokapenari dagokionez azaldutako baldintzatzaileak kontuan hartuko dituena eta beste kokapen bat aintzat hartuko duena (Pitillasen iparraldera 1.900 metro baino gutxiagora), titularrak aurkeztutakoa izapide honetan bertan; hala, argitu beharko da proiektu bererako bi alternatiba diren, edo bi proiektu bereizi diren, eta aukeratutako alternatiba justifikatu beharko da.

Bi instalazioak ezartzea aurreikusiz gero, adierazi da inpaktuaren azterketan inpaktu komunen gehikuntza efektua eta efektu sinergikoa jaso beharko dela; bidenabar, Pitillasko aintziraren kasuan, erreserba natural izendatutakoa eta Ramsar hitzarmeneko Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen Zerrendan jasotakoa, ingurumen inpaktuaren azterketak berariaz aztertu beharko ditu proiektuak KBEko elementu gakoetan izaten ahal dituen zeharkako efektuak, kudeaketa planean ezarritakoak.

Bidenabar jakinarazi duenez, dokumentazioan aintzat hartu eta modu egokian xehatu beharko dira haize nagusien urtarokotasunari eta meteorologiari lotutako faktoreak, usainak sortzeko balizko eragina aztertzeko, gertuko herriguneak kontuan hartuz eta, hala badagokio, arintzeko neurriak aurreikusteko. Halaber, azterketan lurren oreka eta instalazioak paisaian izanen duen eragina aztertzeko kapitulu bat behar dela ulertzen du, baita instalazioa integratzea errazteko neurriak proposatuko dituena ere.

Bidenabar, bestelako eskakizunak ere jaso dira, azterketak ingurumen gaiaren kartografia eta kokapenaren xehetasun planoak jasotzeko komenigarritasunari dagokionez, proiektuaren ingurumen ebaluazioan esanguratsuak diren unitateak eskala orokorrarekin identifikatzeko, kontuan hartuz irailaren 17ko 199/2007 Foru Dekretuaren aplikazioa, argiteria arautu zuena gaueko ingurumena babestearren, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren txostena aurkez dezan, ondare arkeologikoa babesteari dagokionez.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak jarduketaren aldeko txostena eman du, ez baitago jasota instalazioa proiektatu den eremuko lurzatietan katalogatutako aztarnategi arkeologikorik dagoenik, eta, hortaz, aldeko txostena eman du. Hala ere, kalterik ez eragiteko lege betebeharren berri eman du, baita hondar arkeologikoak aurkituz gero aginteari jakinarazteko betebeharraren berri ere, lanak egitean edozer antzemanez gero.

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak, 2020ko martxoaren 9an emandako txostenean, jarduketa eremuaren barruan Murilleteko bentako aintziraren adarra den abelbidea identifikatu zuen; ibilbideak kilometro batez baino gehiagoz egiten du bat instalaziorako proiektatutako sarbidearekin. Esparru arautzailea eta, jarduketa baimengarria izanez gero, abelbidean eraginen lituzkeen kalteak murrizteko bete beharko lituzkeen baldintzatzaileak azaldu ditu.

Murillo el Cuendeko Udalak jakinarazi duenez, kontsultatutako jarduketa, produktibitate ertaineko lurzoru ez urbanizagarrian proiektatutakoa eta zati txiki bat baso lurretan duena, bateragarria da Udal Hirigintza Planeamenduarekin eta, herrigunetik duen distantzia kontuan hartuta, ez da populazioen gaineko kalterik aurreikusi, haize nagusien eragina berrikusi ondoren.

Caparrosoko Udalak jakinarazi duenez, ustiategiaren eta herrigunearen artean dagoen distantzia dela medio, eta udal mugarteko eremu mugakidean aurreikusitako lur erabilerak aintzat hartuz, kalteak ez dira garrantzitsuak, betiere haize nagusien eragina berrikusi ondoren.

Ukituriko administrazio publikoentzat eta pertsona interesdunentzat irekitako kontsulta-izapidearen laburpena

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, organo eskudunaren eginkizunak betez, kontsulta egin zien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, eta horretarako, titularrak aurkeztutako proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa igorri zizkien, aipatu 37. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat.

Hona hemen tramite horretan kontsultatutako entitateen eta jasotako erantzunen gaineko laburpena:

Kontsultatutako erakundeen eta interesdunen erantzunen zerrenda.

Murillo el Cuendeko Udala

X

Ingurumen Eraginaren Atala

X

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

X

Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala

X

Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Ekoizpenaren Atala

X

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

X

Lurra, lurraren defentsaren aldeko elkartea.

Ekologistak Martxan

Gurelur

Sustrai Erakuntza fundazioa

Greenpeace Espainia

Seo-Birdlife

Sustrai Erakuntza fundazioa

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak proiektuaren kokapenari dagokionez irismen txostenean adierazitako alderdiak eta ingurumen baldintzatzaileak errepikatu ditu; gaineratu duenez, instalazioa hartuko duen lurzatiak, legarra erauzteko erabili zenez, morfologia artifiziala dauka eta paisaian integratzea zaila da. Bidenabar, ezarri duenez, Simaurra Ekoitzi eta Kudeatzeko Planean, dokumentazioan jasotakoa, nitratoz kutsatuta egon daitekeen eremuei ezarritako mugei erreparatu zaie, kanpoan utziz Pitillasko aintzirako zedarritze babestuko lurzatiak.

Hala ere, jakinarazi duenez, aurretiazko berrikuspenean ageri da planak AICAENA Erriberriko merindadeko zereal estepetan zenbait lurzati hartu dituela (El Cascajo-La Vergalada eta La Vergalada azpiareak, lehenak oso balio altuko kategoria dauka). Proposamen honi eutsiz gero, horrek banaketa datetan murrizketa egitea ekarriko luke, katalogatutako abifauna espezie batzuen garapen biologikoan kritikoak diren aldi jakin batzuetan. Hala, ulertzen denez, banaketa egitea aurreikusi den arearen zati handi baten kokapen nagusia dela medio (Zidakos ibaiaren goi terrazak), Murillo el Cuende eta Traibuenas populazio guneetatik gertu, bada komenigarria da usainek populazio guneetan izanen duten efektua arintzeko neurriak indartzea.

Bidenabar, ingurumen balioa duten zenbait elementu identifikatu eta babesteko neurrien inguruko oharrak ere plazaratu ditu, tartean AICAENAn sorraraziko den ingurumen inpaktua, instalazioa paisaian integratzea hobetzea, Murilleteko bentako aintziraren adarra den abelbidea instalaziora iristeko sarbide gisa erabiltzea, basa fauna ur idoira sartzea eta bertan itotzea saihesteko neurriak hartzea eta banaketan usainen eragozpenak saihestu eta gutxitzeko neurrien eraginkortasunaren jarraipena egitea ingurumen zaintzako planean eta jardueraren Ingurumen Kudeaketako Sisteman txertatzea komenigarria dela.

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak lurralde eta hirigintza planeamenduaren inguruko oharrak plazaratu ditu, informazio modura, Ebroko Ardatza 5. Lurralde Antolamenduko Planari dagokionez, udalerrian kokatutakoa.

Murillo el Cuende udalerriko udal hirigintza planeamenduari dagokionez, adierazi denez jarduera mota eta instalazioa bateragarriak dira produktibitate ertaineko lurzoru ez urbanizagarria kategoriarekin, baina lurzatiaren hegoaldean eremu txiki bat dagoela antzeman da, baso lur ez urbanizagarri gisa sailkatutakoa; abeltzaintza instalazioak debekatuta daude bertan. Azaldu denez, proiektatutako instalazioak bete egin beharko ditu baimendutako eraikinen ezaugarriei eta lurzatian okupatutako gehieneko azalera, tamaina eta distantziari lotutako betekizunak, eraikinak kamuflatzeko zuhaitzak landatzea barne.

Txostenean TRLOFU aplikatzeak ekartzen dituen betebeharrak ere jaso dira, eraikinaren gehieneko altuera, bide publikoekiko distantzia eta instalazioaren girora egokitzeko betebeharra betetzeari dagokionez, baita babes bereziko eremuen barruan aplikatzen diren mugei dagokienez ere, horien barruan egonez gero, edo baldintzatzaileak aplikatzean konektagarritasun ekologikoa, paisaia naturalak edo bereziak eta bide historikoak tarteko identifikatutako eremuen kasuetan.

Ebroko Ardatza 5. Lurralde Antolamenduko Planari dagokionez, udalerria bertan kokatzen baita, babestutako lurzoru kategoriak jakinarazi ditu eta, araudi sektorialari dagokionez azaldu duenez, lurzatia eremu ureztagarrian dago (IX. sektorea) eta ur idoia eta mindak biltegiratzeko idoia Murillo el Cuende udalerriko hirigunearen mugatik 1.000 metro baino gutxiagoko distantziara proiektatu dira.

Azkenik, hirigintza arloko izapidetzean proiektuak jarraitu beharko dituen betekizunak eta betearazpen epeei eta jarduera martxan jartzeari dagokionez bestelako baldintzatzaileak aurreratu ditu, baita abandonu ondorengo betebeharrak ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginari erreferentzia eginez, lurralde antolamenduko araudia.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak jarduketaren aldeko txostena eman du, ez baitago jasota instalazioa proiektatu den eremuko lurzatietan katalogatutako aztarnategi arkeologikorik dagoenik, eta, hortaz, aldeko txostena eman du. Hala ere, kalterik ez eragiteko lege betebeharren berri eman du, baita hondar arkeologikoak aurkituz gero aginteari jakinarazteko betebeharraren berri ere, lanak egitean edozer antzemanez gero.

Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritako instalazioaren distantziak betetzea berrikusi du, eta adierazi du mindak biltegiratzeko idoiaren zati bat Murillo el Cuende udalerriko hirigunearen mugatik 1.000 metro baino gutxiagoko distantziara proiektatu dela; hortaz, proiektua aldatu egin beharko da abeltzaintza instalazioak aipatutako kokapen baldintzak bete ditzan.

Abeltzaintza Zerbitzuak jarduerari aplikagarria zaion sektore mailako araudiaren berri eman dio titularrari eta kontsulta ezarri den izapidetze fasean aldeko txostena eman du.

Murillo el Cuendeko Udalak EEBBren txostena igorri du; horren arabera, jarduketa bateragarria da udalerriko hirigintza planaren ikuspuntutik, eta proiektuaren aldeko txostena eman du. Bidenabar azaldu duenez, gunearekiko eta beste elementu batzuekiko distantzia ikusita, uler daiteke ingurumen eraginak ez direla nabarmenak. Udalak sartzen ahal dituen bestelako xedapenetara irekita dago, esaterako haize nagusiak.

III. ERANSKINA

Abeltzaintza ustiategietako simaurrak, mindak eta/edo digestatoa zuzen kudeatzeko ezarritako protokoloa

Abeltzaintza ustiategi bateko simaurrak, mindak eta/edo digestatoa kudeatzeko planak kalte egiten badie estepako hegazti katalogatuen presentzia duten lurzatiei edo kalte egiten ahal zaien bestelako espezie mehatxatuei, Natura 2000 Sarean dauden kokalekuei eta Nafarroako estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko eremuei, orduan bermatu egin beharko da estepako abifauna kontserbatzen lagunduko duen lehorreko laborantzako errotazio eta nekazaritza jarduerari eustea, ingurumen baldintza hauek betez:

–Oro har, intereseko flora eta fauna espeziei eta habitatei kalte egiten ahal dieten erabilerek eta jarduketek horien kontserbazioa bermatzeko beharrezko baldintzak jaso beharko dituzte.

–Debeku da urak kutsatzen edo intereseko habitatak degradatzen dituzten edo horretarako arriskua ekar dezaketen hondakin solidoak, mindak, digestatoa eta/edo simaurra, obra-hondakinak edo substantziak uztea.

–Mindak edo zereal laborantzatik eratorritakoak ez dira martxoaren 1etik abuztuaren 31ra arte aplikatuko; hala, estepako hegaztiak ugaltzen diren garaian babestea bermatu eginen da.

–Lugorrietan ez da mindarik ezta eratorritakorik aplikatuko. Horrez gain, estepako hegaztien bizitza zikloa osatzeko lugorriek duten garrantzia ikusita, saihestu eginen da simaurren planak lehenagotik existitzen den lugorrien sistema aldaraziko duten laborantzak intentsifikatzea.

–Presio baxuko aspertsio bidezko ureztatze kokatutako banaketa sistema ez da baimenduko (fertirrigazioa). Banaketa kokatua baimenduko da, zisterna bidez espazio horietan esekitako tutuekin, lehenago aipatutako oharrekin: dosifikazioak errespetatu egin beharko du estepako hegaztiak babesteko egutegia eta bermatu egin beharko du intereseko habitatei kalte egiten ahal dien istiltzeak edo jariatzeak ez sortzea.

–Otalur edo etze iraunkorrez okupatutako lursailetan ezin izanen da simaur, minda edo horietatik eratorritako produktuekin nekazaritza ureztatzerik egin (bat etorriz Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuko 8.5 artikuluarekin). Mindak edo eratorritako produktuak aplikatzen diren laborantzatik sortutako istiltze edo jariatzeek ez diete kalterik eginen otalur edo etze horiei, bereziki intereseko habitatak badira (KBE barruan zein kanpoan).

–Ez da baimenduko mindak, digestatoa eta/edo simaur likidoa ur masa iraunkorretatik gutxieneko 50 metroko distantziara erabiltzea, kontuan hartuz ibilgu nagusiak zein bigarren mailako sarea. Ur masak babesteko banaketa baldintzetan kontuan hartuko dira estatu mailan sektorerako erreferentziazkoa den berariazko araudiak ezarritako betekizunak (Batzordearen 2017/302 Exekuzio Erabakian deskribatutako Teknika Erabilgarri Onenak (TEO), 2017ko otsailaren 15ekoa, abeltzaintzaren sektorea).

–Hezeguneak eta ur ibilguak kutsatzea saihestuko da, urtarokoak zein jarraituak izan. Ibilgu gisa hartuko dira arroilak eta haien afluenteak, bereziki habitat naturalen presentzia badute (gatz lurrak, larreak, landaredia higrofiloa edo mehatxatutako floraren taxonak), KBE barruan jasota egon zein ez. Nolanahi ere, hustubideetan edo drainatzeetan isuriko diren uren azaleko isurketak ezin izanen dira sortu.

–Gatz-hezegune eta arroiletako arro hidrografikoan Nafarroako Foru Komunitatearen Nekazaritzako Jardunbide Egokietarako Kodean lurzoruaren erabilerari eta ongarritzeari buruz jasotako gomendioak beteko dira. Kode hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 1997ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

IV. ERANSKINA

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Ataleko 2020ko martxoaren 9ko txosteneko baldintzak, abelbideetako jarduketei dagokienez

–Bidegurutzeen eta zangen zabalerari dagokionez, teknikoki posible den txikiena izanen da, eta kutxatilak lurzoru mailarekin zehatz-mehatz berdinduko dira.

–Obrak bukatutakoan, inola ere ezin izanen da bidearen zoladura aldatu, ez eta lurzatietara sartzeko bideena ere, abelbide batean baitaude.

–Obrak egiteko fasean ezin izanen da bidea eragotzi altxonbidean. Eraikuntza materiala, landare lurra eta bestelakoak ezin izanen dira inolaz ere gaur egun larreak diren horietan utzi, ezta behin-behinekoz egiten bada ere.

–Proiekturako beharrezkoak diren zangak eta obrak egiteko egikaritze fasearen ondoren, ukitutako eremua lehengoratuko da altxonbideetan edo zortasun eremuetan (lur mugimenduak, jatorrizko bide zoruak lehengoratzea, landareztatzea, eta abar), makinek jatorrizko landaredian eragindako kalteak konpontzeko eta pilaketarik eta obra hondakindegirik ez geratzeko, halako moduan non egindako lanen ondorioz inola ere ez diren kaltetuko abereen igarotzeak eta horrekin bateragarriak eta osagarriak diren erabilerak.

–Erabilera tarte horietan lehentasuna edukiko dute beti abereek eta abelbideen gainerako erabiltzaile guztiek.

V. ERANSKINA

Ingurumen inpaktuaren azterketaren laburpena

Tramitazioak ingurumen inpaktuaren azterketa jaso du, jarduera sailkatuaren eskabidean aurkeztutako dokumentazioarekin koherentea; ingurumenaren ikuspegitik alternatibarik egokiena instalazioa proposatutako tokian kokatzea dela azaldu da.

Azterketan hainbat alderdi nabarmen jaso dira, eta proiektuaren ezarpen eta funtzionamenduaren inpaktu potentzialak identifikatu eta deskribatu dira, balio berezi nabarmenik gabeko nekazaritza ekoizpen batean eta Zidakos ibaiaren isurialde arroaren masen barruan, Zenborain ibaitik Aragoi ibaira iristen den arte (ES09194 kodea), eta Zidakos ibaiaren alubioiaren lur azpiko ur masatik gertu (ES091051 kodea). Proiektuan ingurumen integrazioa bermatzeko beharrezko neurriak ezarri dira, besteak beste: prebentziozko neurriak, proiektuaren esparru hertsiari dagozkion obren ukipena mugatzeko; sektoreko erreferentziazko teknikak aplikatzea, funtzionamenduaren ondorioz ingurumenean izan daitezkeen gorabeherak gutxitzeko, tartean ustiategian sortutako minda balorizatzeko lurralde planari dagozkionak.

Azterketan, era berean, ingurumen zaintzako plan bat dago, eta bertan daude jasota proiektuaren inpaktu nagusien jarraipen eta kontrolerako betebeharrak, nagusiki jardueraren funtzionamendu faseari eragiten dietenak.

Iragarkiaren kodea: F2110218