171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1271/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2021eko ekainaren 7an emandako 1145/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzekoa. Aipatu ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2021eko ekainaren 25eko NAOn argitaratua zen, eta, haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zituen Aránzazu del Rey Martínez andrea eta Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitu zien.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, 2021eko ekainaren 7an emandako 1145/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zituen Aránzazu del Rey Martínez andrea eta Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitu zien. Ebazpen hori, gerora, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko ekainaren 25ekoan.

Ikusi da Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako dokumentuan akats bat dagoela esleitutako lanpostuen zenbakietan, nahiz eta errektoreak 2021eko ekainaren 7an emandako 1145/2021 Ebazpenean zuzen dauden.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak dioenez, “Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea 1145/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa, 2021eko ekainaren 25eko NAOn argitaratua (1145/2021 Ebazpena, 2021eko ekainaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Aránzazu del Rey Martínez andrea eta Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitzen die).

Honela dioen tokian:

“Lehenbizikoa.–Aránzazu del Rey Martínez andrea NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta hari 578 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia.

Bigarrena.–Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta hari 580 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia.”

Honela esan behar du:

“Lehenbizikoa.–Aránzazu del Rey Martínez andrea NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta hari 580 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia.

Bigarrena.–Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta hari 579 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia.”

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ohar-taula elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.

Iruñean, 2021eko ekainaren 25ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2110741