171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 5, 70, 73, 74, 82, 83, 97 eta 98. artikuluetan. Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 5, 70, 73, 74, 82, 83, 97 eta 98. artikuluak aldatzea.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Getze Galarren, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110638