170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa, Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2021eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lakuntzako Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa (2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 18an). Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Lakuntzan, 2021eko uztailaren 5ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

ALDAKETA, UDAL PLAN OROKORREKO ERAIKINGINTZA-ORDENANTZAN

Sustatzailea.

Lakuntzako Udala da ondoko aldaketaren sustatzailea.

Aldaketaren xedea eta lege-esparrua.

Aldaketa xehatu honen xedea da Lakuntzako Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren zenbait artikulu aldatzea (behin betiko onespena 2018ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an):

1.–Finken itxitura (78. eta 89. artikuluak).

2.–Baratzezaintzarako eraikuntza osagarriak (103. artikulua).

Ordenantzaren aldaketa bat denez, 1/2017 Legegintzako foru-dekretuaren 65. artikuluaren arabera, haren tramitazioan jarraitu beharko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako arauak.

Planteaturiko proposamenaren justifikazioa.

1.–Finken itxitura arautzen duten artikuluak aldatu dira ordenantzan, gaur egun debekatua baitago partzela ixtea fatxada nagusiaren aurrealdean eta ezaugarri hori ez baita berezkoa Lakuntzan; hortaz, ordenantzak ezberdintasunak eragin ditu partzela mugakideen artean. Gainera, Plana idazterakoan ez zen Udalaren asmoa debeku hori definitzea.

2.–Ordenantza pixka bat aldatu da, lurzoru urbanizaezinean baratzezaintzarako eraikuntza osagarriek bete beharreko baldintza orokorrei dagokienean, bertan leihoak irekitzea debekatzen baita. Debeku hori aldatu nahi da, Udalak uste baitu barnealdea argitzeko leihoak irekitzeak onurak baino ez dakartzala, eta horrekin bakarrik ezin direlako ezkutuko beste erabilera batzuk sortu.

ERAIKINGINTZA-ORDENANTZA (INDARREAN DAGOENA)

VI. KAPITULUA

Baldintza formal eta estetikoak

...

2. ATALA

Herrigune historikoko baldintza partikularrak, bizitegitarako hiri-lurzoru finkatuko S.1 sektorea

...

78. artikulua. Finken itxitura.

Ezin izanen da itxiturarik jarri fatxada nagusiaren aurrean; fatxada nagusia beti egonen da partzelaren aurrealdeko espazio publikoarekin lotuta.

Forma aldetik haien ezaugarriak gainerako itxitura tradizionalenak bezalatsukoak izanen dira. Harlangaitzez eraikitako hormak erabiliko dira eta zurezko hesi arinak 2 m-ko gehieneko garaieraraino.

Horiez gain, onartzen dira heskaiak eta egikera mistoak, baina ez da erabiliko metalezko sarerik, txarrantxarik edo mozten ahal duen materialik murruen gainaldean.

Mugakideen arteko hesietan, aurrekoez gain, metalezko sareak onartuko dira, gehienez ere 2 m-koak.

Artikulu honetan aipatzen diren garaierak, koskak daudenean, itxituraren atal bakoitzean direnen batez bestekotzat hartuko dira, betiere partzelaren kanpo aldetik neurtuak.

...

3. ATALA

Bizitegi-erabilerako S.2 sektoreko (hiri-lurzoru finkatua) eta S.4 sektoreko (hiri-lurzoru ez finkatua) baldintza partikularrak

...

89. artikulua. Finken itxitura.

Ezin izanen da itxiturarik jarri fatxada nagusiaren aurrean; fatxada nagusia beti egonen da partzelaren aurrealdeko espazio publikoarekin lotuta.

Forma aldetik haien ezaugarriak gainerako itxitura tradizionalenak bezalatsukoak izanen dira. Fatxadetarako ezarritako materialez gain, erabiliko dira hormigoizko hormak, harlangaitzezkoak edo hormigoizko blokeak bistan eta zurezko itxitura arinak oinarri dituzten eraikuntza-konponbideak, gehienez ere metro bateko garaieraraino. Horien gainetik, eta gehienez 2 m-ko garaieraraino, onartzen dira metalezko sare markoztatuak eta zurezko itxitura arinak.

Horiez gain, onartzen dira heskaiak eta soluzio mistoak, baina ez da erabiliko txarrantxarik edo ebakitzen ahal duen materialik murruen gainaldean.

Mugakideen arteko hesietan, aurrekoez gain, markorik gabeko metalezko sareak onartuko dira, gehienez ere 2 m-koak.

Artikulu honetan aipatzen diren garaierak, koskak daudenean, itxituraren horma-atal bakoitzean direnen batez bestekotzat hartuko dira, betiere partzelaren barnealdetik neurtuak.

...

5. ATALA

Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen baldintza orokorrak

...

103. artikulua. Baratzezaintzarako eraikuntza osagarriak.

Nekazaritzarako balioa duen lurzoruan baimendu daitezkeen baratzezaintzako eraikuntza osagarriak helburu horretarako baizik ez dira erabiliko.

Gehienez ere 15 m²-ko azalera izanen dute, eta gehienez ere 3 m-ko garaiera gailurreraino eta 2 m-ko garaiera teilatu-hegaleraino. Ez da beste materialik baimenduko hauek baizik: estalkian zeramikazko teilak, eta itxituretan harea koloreko hormigoi blokea bistan, edo horma zarpiatuak, zuriz edo okrez pintatuak. Ez dute leihorik izanen. Ez da putzu septikorik baimenduko.

ERAIKINGINTZA-ORDENANTZA (ALDATUA)

VI. KAPITULUA

Baldintza formal eta estetikoak

...

2. ATALA

Herrigune historikoko baldintza partikularrak, bizitegitarako hiri-lurzoru finkatuko S.1 sektorea

...

78. artikulua. Finken itxitura.

Forma aldetik haien ezaugarriak gainerako itxitura tradizionalenak bezalatsukoak izanen dira. Harlangaitzez eraikitako hormak erabiliko dira eta zurezko hesi arinak 2 m-ko gehieneko garaieraraino.

Horiez gain, onartzen dira heskaiak eta egikera mistoak, baina ez da erabiliko metalezko sarerik, txarrantxarik edo mozten ahal duen materialik murruen gainaldean.

Mugakideen arteko hesietan, aurrekoez gain, metalezko sareak onartuko dira, gehienez ere 2 m-koak.

Artikulu honetan aipatzen diren garaierak, koskak daudenean, itxituraren atal bakoitzean direnen batez bestekotzat hartuko dira, betiere partzelaren kanpo aldetik neurtuak.

...

3. ATALA

Bizitegi-erabilerako S.2 sektoreko (hiri-lurzoru finkatua) eta S.4 sektoreko (hiri-lurzoru ez finkatua) baldintza partikularrak

...

89. artikulua. Finken itxitura.

Forma aldetik haien ezaugarriak gainerako itxitura tradizionalenak bezalatsukoak izanen dira. Fatxadetarako ezarritako materialez gain, erabiliko dira hormigoizko hormak, harlangaitzezkoak edo hormigoizko blokeak bistan eta zurezko itxitura arinak oinarri dituzten eraikuntza-konponbideak, gehienez ere metro bateko garaieraraino. Horien gainetik, eta gehienez 2 m-ko garaieraraino, onartzen dira metalezko sare markoztatuak eta zurezko itxitura arinak.

Horiez gain, onartzen dira heskaiak eta soluzio mistoak, baina ez da erabiliko txarrantxarik edo ebakitzen ahal duen materialik murruen gainaldean.

Mugakideen arteko hesietan, aurrekoez gain, markorik gabeko metalezko sareak onartuko dira, gehienez ere 2 m-koak.

Artikulu honetan aipatzen diren garaierak, koskak daudenean, itxituraren horma-atal bakoitzean direnen batez bestekotzat hartuko dira, betiere partzelaren barnealdetik neurtuak.

...

5. ATALA

Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen baldintza orokorrak

...

103. artikulua. Baratzezaintzarako eraikuntza osagarriak.

Nekazaritzarako balioa duen lurzoruan baimendu daitezkeen baratzezaintzako eraikuntza osagarriak helburu horretarako baizik ez dira erabiliko.

Gehienez ere 15 m²-ko azalera izanen dute, eta gehienez ere 3 m-ko garaiera gailurreraino eta 2 m-ko garaiera teilatu-hegaleraino. Ez da beste materialik baimenduko, hauek baizik: estalkian zeramikazko teilak, eta itxituretan harea koloreko hormigoi blokea bistan, edo horma zarpiatuak, zuriz edo okrez pintatuak. Ez da putzu septikorik baimenduko.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek ondorioak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: L2110727