170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

110/2021 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen deialdia onesten baita: “Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2021. urtean”. DDBN identifikazioa: 568974.

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko apirilaren 4ko 4/2014 Foru Legearen 51. artikuluak ezartzen du zer jarduketa egiteko den beharrezkoa ehiza-barrutiek zaintza sistema bat izatea, barrutiaren kudeatzaileek jarri beharko dutena. Era berean, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legearen 52. artikuluak (“Ehiza sustatzeko neurriak”) ezartzen du Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.

Ehiza jarduera iraunkorra izateko tresna lagungarritzat hartzen da ehizazaina, bereziki Nafarroa bezalako kasuetan, non ehiza jarduera basa faunako populazioetan oinarritzen baita. Ehizazainei eskatzen zaien prestakuntzak, barnean direla ekosistemei eta basa faunari buruzko ezagupenak, bermatu behar du titularrek egiten duten ehizaren kudeaketak babes teknikoa duela.

Orobat, ehizazaina funtsezko elementua da kudeaketaren arloan, batzuetan ehizazaina baita landa-inguruneko eragileen arteko zubi lana ongien egiten duena, hala nola barrutiaren kudeatzaileen eta nekazari eta abeltzainen artean.

Bestetik, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 52. artikuluan (“Ehiza sustatzeko neurriak”), beste hainbat kontzepturen artean laguntza ekonomikoak ezartzea aurreikusten du, ehiza-espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko. Gainera, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeak, 2. eta 4. artikuluetan, gaitasuna ematen dio administrazioari neurriak gauzatzeko basa fauna kontserbatzeko.

Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteei ehizazainak kontratatzeko, ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko partzialki finantzatzeko eman beharreko laguntzak ematen jarraitzea.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren txostena ikusirik.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

Horrenbestez, eta erabiliz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenak ematen dizkidan eskumenak (ebazpen horren bidez, besteak beste, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko titularrari eskuordetzen zaizkio Ingurumeneko zuzendari nagusiak zituen zenbait eskumen),

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteei laguntzak emateko deialdia, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko, 2021. urtean.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan ageri dira.

3. Deialdi honen gastu konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 2021eko ekitaldiko gastu partiden baliokideak direnak:

KONTZEPTUA

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

Ehizazainak

740002-74200-4819-456300: PFEZren %0,7ko funtsa. Ingurumen programak

2021

103.000

Ehiza-espezieen habitata hobetzea eta kalteak prebenitzea

740002-74200-7819-456300: PFEZren %0,7ko funtsa. Elkarteentzako laguntzak, ingurune naturalaren kalitatearen gaietarako

2021

120.000

4. Ebazpen hau eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

5. Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Dirulaguntzei buruzko Datu-base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

6. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foru Ogasuneko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Ehiza Atalari.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 8an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzenak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2021. urtean

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteei ematen zaizkien laguntzak arautzea, gastu hauen ehuneko bat ordaintzeko: ehizazainak kontratatzeko (aurrerakoan ehizazainak), ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko (aurrerakoan, kalteak prebenitzeko eta habitata hobetzeko), 2021. urtean.

2. oinarria.–Laguntzen helburua.

Ehizazainak kontratatzeko laguntzen helburua da baliabide naturalen jarraipena, kudeaketa eta mantentze-lanak egiteko behar den zaintza-lana modu iraunkorrean egotea barrutietan.

Kalteak prebenitzeko eta ehiza-espezieen habitatak hobetzeko laguntzen xedea da ehiza-espezie jakin batzuek nekazaritzako eta basogintzako habitatetan eragiten dituzten kalteak txikiagotzea edo murriztea eta habitatek espezie horiek hartzeko duten ahalmena hobetzea.

3. oinarria.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradunak ehiztarien tokiko elkarteak izanen dira, ondorengo baldintza hauek betetzen badituzte.

3.1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzak jasotzeko, hiru baldintza hauek bete behar dira:

–Ehizazainak Nafarroako ehizazain titulua izan behar du, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduaren arabera.

–Deialdiaren aldirako kontratatutako zerbitzuak 1.000 eurotik gorakoak izatea (soldata gordina edo BEZa kanpo) eskaera bakoitzeko.

–Ehizazainak ez du, deialdi honen epealdian zehar, desgaitua egon behar ehizarekin lotutako jardueretarako.

3.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzei dagokienez, gauzatze aurrekontuak 1.000 eurotik gorakoa (BEZa kanpo) izan behar du.

4. oinarria.–Eskaerak onartzeko irizpideak.

Eskaerak tramitera onartuak izateko, onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epean:

4.1. Eskaerek behar bezala beteta eta sinatuta egon beharko dute.

4.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea. Eskaeran sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da hori.

4.3. Egunean izatea zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, interesdunari jakinarazten zaio ezen deialdian aurkeztearekin batera baimena ematen diola Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari hura frogatzen duten datuak kontsultatzeko, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 10 eguneko epean.

4.4. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarekiko zorrik ez izatea.

4.5. Ehizan aritzeko zehapen irmorik ez izatea edo ingurumen arloko beste arau-hauste batzuen ondoriozko zehapen irmorik ez izatea deialdia argitaratzen den egunean.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Ehizazainak kontratazeko:

5.1.1. 7.2.3 apartatuan aipatzen diren ehizazainen berariazko lanak eta horiei lotutako kostuak baino ez dira izanen diruz lagungarriak. Hala denean, kontratuak dirulaguntzaren xede ez diren beste zereginak zehaztu, eta horien banakapen ekonomikoa egin beharko du.

5.1.2. Diruz lagungarriak dira kontrataziotik eratorritako gastuak (soldata gordina), 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarteko aldian.

5.2. Ehiza-espezieen habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko, gastu diruz lagungarriak izanen dira (BEZa kanpo), jarduketa hauetatik eratorritako haiek, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarteko aldian egindakoak, jarraian aipatzen diren baldintza tekniko hauen arabera (oinarri honetako Atik Gra bitarteko letrak). Adostasunik ez bada, Nafarroako tarifa ofizialak erabiliko dira:

A.–Laboreak babesteko hesi fisikoak.

A.1. Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak. Metro bat altu izanen dira gutxienez, 20 zentimetro lurrean sartuta dutela. Sare-hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola, mahastietan, olibadietan edo beste fruta-arbola batzuen alorretan, zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan.

A.2. Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

A.3. Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak. Hari kopuruak eta haien arteko tarteak kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izanen den.

Hesi fisikoen ezarpenetik eta mantentze-lanetik sortutako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko. Nolanahi ere, hornitutako materialak gutxienez 5 urteko bizitza baliagarria izan beharko du. Lurzati eta nekazari jakin batzuentzako sare motako materialaren eta hodi babeslearen eskaera ezin da berriz egin hurrengo bosturtekoan.

B.–Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan.

B.1. Uztatu gabeko labore zerrendak lurzatien ertzean. Gutxienez 2tik 5 metrora arteko zabalera duten zerrenda guztiak, dirulaguntza ematen den egunean, eta gutxienez abuztuaren 15era bitarte, uztatu ez badira eta laboreak dentsitate funtzionala badu. Egun horretatik aurrera beren aprobetxamendua baimentzen da, besteak beste bazkatzeko, bai eta hurrengo laborantza ziklorako lur-lantzea hasteko ere.

B.2. Landu gabeko lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan. 2 eta 5 metro arteko zabalera duten zerrenda hauek ez dute prestakuntza lanik edo tratamendu fitosanitariorik jaso behar izan, eta belar landaretza naturala mantendu beharko da. Zerrenda hauetan ezin da lur-lantzerik egin irailaren 1era arte, baina bazkatzeko aprobetxamendua abuztuaren 15etik aurrera baimentzen ahal da.

Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa ondoko taulako balioen araberakoa izanen da. Taula horretan lehorreko lurretako errendimenduaren eta merkatuko prezioaren azken bost urteetako batez besteko balioak agertzen dira, Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atalaren datu ofizialen arabera kalkulatuak:

NEKAZARITZA ESKUALDEA

I

II

III

IV

V

VI

VII

Garia

995 (*)

968

1.013

852

753

514

270

Garagarra

910

794

876

713

615

447

248

Oloa

691

712

651

712

489

335

168

(*) Uztatu gabeko lur-zerrendaren azaleraren araberako laguntzarako portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa, BEZik gabea (euro/ha). Oloaren balioak aplikatuko dira landu gabeko lur-zerrendetarako.

C.–Faunarako ereintzak.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

C.1. Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua. Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 564 eurokoa izanen da hektareako.

C.2. Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak. Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 215 eurokoa izanen da hektareako.

Ereintza zurezko laboreen azpian egiten denean (olibondoak, mahatsondoak, arbendolondoak...), baldintza bakarra dago: ereintza dosia 50 kg/ha baino handiagoa izatea eta fauna babesteko dentsitate funtzionala izatea abuztuaren 15era bitarte.

Gainerako lurzatietan ereiteko, baldintza tekniko hauek bete behar dira:

–Ereintzaren dosia txikiagoa izaten ahal da produkziorako laboreetan erabiltzen dena baino, baina ez da 50 kg/ha baino txikiagoa izanen, lekadunen eta/edo zerealen eta/edo olio-landareen nahasketarena, edo ekilorearena bakarrik.

–Ezartzen da gehieneko ereintza azalera diruz lagungarria hektarea batekoa izanen dela lurzatiko.

–Lurzatiak ez dira uztatuko, eta bazkatzeko aprobetxamendua abuztuaren 15etik aurrera baimentzen ahal da.

Ahal dela ez da ongarri mineralik erabiliko, salbu eta justifikatuta badago; hots, tokiko baldintzak direla-eta bermatuta ez badago ereindakoaren nolabaiteko hazkundea. Galarazita dago lurzati horietan produktu fitosanitarioak erabiltzea.

D.–Sastraka garbitzea, fauna-espezieen habitata hobetzeko.

Diruz lagunduko dira sastraka garbitzeko lanak, eskuz eginak edo mekanizatuak, ehiza-espezieentzat balio handikoak diren ekotonoak leheneratzeko asmoz. Oro har, debekatuta dago jarduketa-eremuan dauden arboladiak eta tamaina handiko zuhaixkak kentzea, ez bada kontzesioa egiten duen ebazpenak berariaz horretarako baimena ematen duela. Diruz gehien laguntzen ahal den garbitzea 2 hektareakoa izanen da orbaneko.

E.–Zuhaitzak eta/edo zuhaixkak landatzea sailean, lerroan edo han-hemenka.

Jarduera hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

E.1. Lurra prestatzeko lanak, landarearen eta landatzearen kostuak.

E.2. Landaketak babesteko sistemen kostu materiala eta ezarpena

Landaretza sortzea edo hobetzea fauna-espezieentzat interesa duten idoietan. Lehendik dagoen landaretza errespetatuko da. Landaketak eginen dira bertako tamaina txikiko zuhaixken espezieak erabiliz.

–Ezartzen da gehieneko azalera diruz lagungarria hektarea batekoa izanen dela zuhaiztiko.

–Halaber, jarduketa honetan diruz lagungarritzat joko dira zuhaitz- eta zuhaixka-espezieak –lerro itxurakoak– eta hesiak ere, horiek guztiek inguruneari egokitutako espezie autoktonoak badituzte.

–Horrez gain, diruz lagungarria izanen da lekura egokitutako zuhaitzak edo zuhaixkak sail zabaletan landatzea; mota horretako sailak izanen dira 5 metro koadroko azalera edo handiagoa dutenak edukiera estaliko zatiki txikia duten eremuetan.

F.–Fauna-espezieentzako idoi egokiak.

Jarduera hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

F.1. Fauna-espezieentzat interesa duten idoiak sortzea. Oro har, diruz lagungarriak izanen dira putzu txikiak egiteko materialen gastuak eta eraikuntza gastuak. Putzu txikitzat hartuko da 100 m³ baino bolumen txikiagoko edukiera duena eta 8 metroko diametroa gehienez, ez bada kontzesio ebazpenean berariaz beste baldintza batzuk baimentzen direla. Halaber, diruz lagungarriak izanen dira lehendik dauden idoiak konpontzeko edo hobetzeko lanak. Toki estrategikoetan kokatu behar dira, agorraldian haien funtzionaltasuna bermatzeko, eta ezpondaren tarteren batek gehieneko malda 4H/1V duela.

F.2. Fauna-espezieentzat interesa duten idoi txikiak garbitzea. Ezpondetako zati batean ez da kenduko uretako ekosistemei lotutako landare-komunitatea; azalera horrek idoiaren perimetroaren %20 hartuko du gutxienez.

F.3. Itxitura iragazkorrak sortzea basa-faunako eta ehiza-faunako espezieentzat. Diruz lagungarriak izanen dira materialaren kostua eta idoien inguruan itxitura partzialak ezartzeko lanak.

G.–Dokumentazio teknikoa lantzea.

Dokumentazio teknikoari eta, hala balegokio, obra zuzendaritzari lotutako dirulaguntza ordaintzeko, ezinbestekoa da A-tik F-ra arteko apartatuetan jasotako beste neurriren bat onartua izatea, eskaera telematika bidez aurkeztea zerbitzuen katalogoko fitxa erabilita, eta honako hauek eranstea: alde batetik, II. eranskinaren laburpen fitxa, xls luzapena duen euskarri digital editagarria edo horrekin bat datorrena agertzen duena, eta, beste aldetik, kokapena adierazten duen kartografia, shp luzapena duen euskarri digital editagarria edo horrekin bat datorrena agertzen duena eta informazio geoerreferentziatua adierazten duena. A modalitateko ekintzek ez dute kartografia digitalik behar.

6. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

6.1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzetarako, ehizazain bakoitzeko gehienez emanen den dirulaguntza aipatu aldiari dagokion soldata gordinaren %35 izanen da, 5.500 euroko gehieneko dirulaguntzarekin ehizazain bakoitzeko. Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada, diruz lagunduko den kopurua izanen da deialdian ezarritako aldiari dagokion kontratuan agertzen den zenbatekoaren %35 (BEZa kanpo), 5.500 euroko gehieneko dirulaguntzarekin ehizazain bakoitzeko.

6.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzetarako, honako hau izanen da dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa:

–A modalitateko eskaeretarako, hau da, laboreak babesteko hesi fisikoetarako (sare-hesiak, hesi elektrikoak, babes hesiak), onartutako kostuaren %75, BEZa kanpo.

–B modalitateko eskaeretarako (nekazaritza lurzatietako zerrendak), onartutako kostuaren %60, BEZa kanpo.

–C modalitateko eskaeretarako (faunarako ereiteak), D modalitatekoetarako (sastraka garbitzea), E modalitatekoetarako (landaketak) eta F modalitatekoetarako (putzuak), %50.

–G modalitateko eskaeretarako, dirulaguntza Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onetsitako jardueren exekuzio materialak duen aurrekontuaren %10 izanen da, eta modalitate honetan gehienez ere emanen den dirulaguntza 400 eurokoa izanen da. Modalitate horretarako gutxieneko zenbatekoa 200 eurokoa izanen da espedienteko.

Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkeztea.

7.1.1. Eskaerak telematika bidez aurkeztu beharko dira, zerbitzuen katalogoko fitxa erabilita, 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan aurkez daitezke, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari zuzendurik.

7.1.2. Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada, gutun-azalak irekita egon beharko du, lehen orriko goiko aldean agerrarazteko bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti); datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

7.1.3. Eskabidea harturik, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da. Eskabideak ez baditu eskatzen diren baldintzak betetzen, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun naturaleko epean zuzendu ditzala, eta ohartaraziko ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta halaxe jakinaraziko zaio.

7.2. Eskatzen den dokumentazioa:

7.2.1. II. eranskineko eskaera-orria, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena biltzen duena. Eskaera telematika bidez aurkezten bada zerbitzuen katalogoko fitxa erabilita, fitxa horretako eremuak bete behar dira.

7.2.2. Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo haiek kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, transferentzia bidez kobratzeko eskaera aurkeztu beharko du Foru Ogasuneko Diruzaintzan, behar bezala beterik eta sinaturik.

7.2.3. Ehizazainak kontratatzeko eskaeretarako, kontratua aurkeztu beharko da, haren iraupena zehaztuta, bai eta egin beharreko lanak ere; zehatz-mehatz, kontratuak ehizazainaren honako eginkizun, baldintza eta konpromiso hauek jaso beharko ditu:

–Ehizari buruzko datuen kontrol administratiboa egitea.

–Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien edo abeltzainen arteko lotura.

–Kalteak kudeatzea (prebenitzea eta kontrolatzea).

–Zaintza.

–Ehiza-espezieen populazioen kontrola eta segimendua egitea.

–Harrapakarien kontrola.

–Habitata kudeatzea.

–Seinaleak eta beste azpiegitura batzuk (adibidez, usategiak) mantentzea: garbiketa, kokapenaren kontrola, egoera...

–Administrazioari laguntzea, ehizaren kudeaketa errazteko eskatzen zaionean.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak ehiza espezialitateko landazainentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetara joatea.

Ehiza barruti batzuk elkartzen badira ehizazain bat kontratatzeko, elkarte guztiek bete beharko dituzte baldintza hauek.

7.2.4. Habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko eskaeretarako, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

a. “Ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko lanen laburpena” fitxa (II. eranskina). Eskaera telematika bidez aurkezten bada zerbitzuen katalogoko fitxa erabilita, fitxa horretako eremuak bete behar dira.

b. Hala denean, B, C, D, E eta F motako ekintzetan proposatzen diren ekintzen kokapena agertzen duen kartografia.

c. Memoria teknikoa, ekintzen deskribapena, aurreikusitako kronograma, planoak eta aurrekontua bilduko dituena. Hala denean, ekintzak eginen diren lurren titularren baimena eta/edo borondatezko lankideekin lortutako kontratuak edo akordioak ere bai.

d. Uzta bildu gabeko edo landu gabeko lur-zerrendeneta faunarako ereiteen modalitateetarako, ekintza eginen den lurzatiaren jabeak edo errentariak izenpetutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da. Adierazpenean deialdiaren oinarriekin ados dagoela esan beharko du.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko lehentasun irizpideak.

Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek.

8.1. Lehentasun-irizpideak, ehizazainak kontratatzeko dirulaguntzei aplikatzekoak:

8.1.1. Eskabideak ordenan jarriko dira, balorazio irizpideak aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Eskaerak, zeinen ehiza-barrutiaren azalera, osoa edo zati bat, kalteen prebentziorako plan batean sartuta dutenak

25

2

Eskaerak, zeinen ehiza-barrutia kalteen prebentziorako plan batean sartuta ez izanik ere urte osoan ehizazainaren presentzia iraunkorra dutenak

15

3

Eskaerak, zeinen ehiza-barrutiak ez baitu urte osoan ehizazainaren presentzia iraunkorrik, baina 2020. urtean salbuespenezko baimenak eskatu dituztenak ehiza-espezieek sortutako kalteengatik

10

8.1.2. Eskaera batzuek puntuazio berdina ateratzen badute lehentasunaren irizpideetan, aintzat hartuko da kalteen prebentziorako planean zeinek duen azalerarik handiena. Ehiza-barrutiak ez badu kalteen prebentziorako planik, aplikatuko den lehentasun irizpidea izanen da barrutian zeinek duen azalerarik handiena.

8.2. Ehiza-espezieen habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko neurriei aplikagarri zaizkien lehentasun irizpideak:

8.2.1. Eskabideak ordenan jarriko dira, balorazio irizpideak aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

A modalitateko eskaerak

30

2

B modalitateko eskaerak

20

3

C modalitateko eskaerak

15

4

D modalitateko eskaerak

15

5

Ehizazainak dituzten ehiza-barrutietarako eskaerak*

15

6

Telematika bidez, zerbitzuen katalogoko fitxa erabilita (Izapidetu/Erabiltzailearen ziurtagiria edo NANa+PINa) izapidetutako eskaera, gehi II. eranskinaren laburpen fitxa, xls luzapena duen euskarri digital editagarria edo horrekin bat datorrena agertzen duena, eta lanen kokapena adierazten duen kartografia, shp luzapena duen euskarri digital editagarria edo horrekin bat datorrena agertzen duena eta informazio geoerreferentziatua adierazten duena. A modalitateko ekintzek ez dute kartografia digitalik behar

10

7

E modalitateko eskaerak

5

8

F modalitateko eskaerak

5

* Deialdi honen ondorioetarako, ehizazainak dituzten ehiza-barrutien kasuan, ehizazainek oinarri arautzaile hauen 3.1 oinarria bete behar dute.

8.2.2. Eskaera batzuek puntuazio berdina baldin badute, modalitate ezberdinetan onetsitako inbertsio ekonomiko handienaren irizpidea aplikatuko da, modalitateen lehentasun-ordena honi jarraikiz: A; B; C; D; E eta F.

9. oinarria.–Instrukzio organoa.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari dagokio neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa.

10. oinarria.–Balorazio Batzordea.

10.1. Instrukzio organoak, espedienteak ikusirik eta aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Balorazio Batzordeari, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko. Txostena bi hilabete baino gutxiagoko epean eginen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

10.2. Balorazio Batzordea kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kide hauek izanen ditu:

–Batzordeburua: Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Lehen batzordekidea: Ehiza Ataleko burua.

–Bigarren batzordekidea: Basoak Kudeatzeko Ataleko burua.

–Idazkaria: Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoko administraria.

10.3. Batzordeko kide bakoitzak Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko beste teknikari baten esku utz dezake bere ordezkaritza.

10.4. Eskaerak aztertu eta balorazio irizpideak aplikatu ondoren, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko langileek aurretiazko landa-bisitak eta beharrezkotzat jotzen dituzten adina jarduketa eginen dituzte eskatu diren inbertsioak egokiak diren erabakitzeko.

10.5. Aurkeztutako eskaerak kontuan harturik, Balorazio Batzordeak proposatuko du ikuspuntu tekniko batetik egokiak ez diren ekintzetarako dirulaguntza ukatzea, baita laguntzak arautzen dituzten Europar Batasuneko eta Nafarroako araudietara egokitzen ez direnetarako ere.

11. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

11.1. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak, Ehiza Atalaren bidez, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusira igorriko du.

11.2. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

11.3. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

12. oinarria.–Ebazpena.

12.1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

12.2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

12.3. Dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta espresuki adieraziko da zein eskaera ezetsi diren, halakorik baldin bada.

12.4. Ebazpen proposamenean onartutako eskaerak agertuko dira, kasuan kasuko dirulaguntzak esleiturik, zortzigarren oinarrian ezarritako irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

12.5. Ebazpenak eskatzaile bakoitzaren ingurumen, baso eta ehiza baimenari buruzko alderdiak jasoko ditu.

12.6. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena. Epea inoiz ez da izanen dirulaguntzen foru legean ezarritakoa baino luzeagoa, eta ebazpenak esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak bilduko ditu.

12.7. Eskaera ezetsi dela ulertuko da baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epean. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

13. oinarria.–Eskabideak aldatzea.

Ez da aldaketarik onartuko aurkeztutako eskabideetan.

14. oinarria.–Ordainketa eskabidea: Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Frogagiriak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 8a izanen da. Frogagiri horiek telematika bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan aurkeztu beharko dira, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari zuzendurik.

14.1. Ehizazainen kontrataziorako, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Lan kontratua eginez gero, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarteko nominen fotokopia, edo soldata gordinaren zenbatekoa kobratu izana justifikatzen duten beste agiri ofizial batzuena.

–Zerbitzu prestazioaren kontratua izanez gero, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarteko jatorrizko fakturak edo horien fotokopia. Egindako gastua ordaindu dela frogatzearren, bankuetako frogagiriak erantsi beharko zaizkie ordainagiriei.

14.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako lanen egiaztagiriak, III. eranskineko ereduari jarraikiz. “Kalteen prebentzioa” izeneko A modalitateko ekintzen kasuan, hesi elektrikoetarako izan ezik, dagokion zutabea bete beharko da, materiala jasotzen duten nekazarien zerrenda eta nekazari horien sinadura barne.

–Egindako gastuen fakturak, edo, hala bada, kontratua eta ordainagiriak, jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dutenak, betiere onuradunaren izenean, eta ordainketa horiek frogatzen dituzten bankuko egiaztagiriak. 600 eurotik beherako fakturen kasuan, eskudiruzko ordainketa onartzen da, behar bezala egiaztatzen bada.–B eta C modalitateen kasuan (“Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan” eta “Faunarako ereintzak”, hurrenez hurren), nahikoa izanen da ordainagiria aurkeztea.

15. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

16.1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

16.2. Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza edo laguntza batzuen berri eman beharko zaio organo emaileari.

16.3. Dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

16.4. Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

16.5. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako inguruabarretan dauden onuradunek foru dekretu horren 4. artikuluan aipatutako informazioa jakinarazi beharko dute hilabeteko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Betebehar hori bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da.

17. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

17.1. Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoak nahiz atzerrikoak izan, emandako beste laguntza batzuekin.

17.2. Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, baldin onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen badu, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluaren d) letran xedaturikoarekin bat.

17.3. Kokaleku jakin batzuetako lanek ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso, baldin eta kontzeptu berak (zehazki, lekadun haziez ereindakoak edo landu gabeko lur-zerrendak) “Estepako nekazaritza habitatak hobetzea” izeneko laguntza (Landa Garapeneko 2015-2021 Programan jasoa) duten nekazarien konpromisoen parte badira.

17.4. Ez dira diruz lagunduko “mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzetan” nekazariek hartutako konpromisoen parte diren kontzeptu berengatik zehaztutako kokapenetan egindako ekintzak, zehazki, hodi babesleak.

18. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (http://www.navarra.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Eskaera eta laburpen fitxa.

III.eranskina.–Egindako gastu eta ordainketak egiaztatzeko eta justifikatzeko eredua.

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2109828