170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

150/2021 EBAZPENA uztailaren 15ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren kargura eta transferentzia arrunten bidez, udalek eta kontzejuek 2021eko ekitaldian jaso beharreko zenbatekoak behin betiko finkatzen dituena.

Otsailaren 27ko 3/2020 Foru Legearen bidez ezarri ziren Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2020. urterako.

Foru lege horren 3.1. artikuluak xedatzen du 2020ko ekitaldirako funtsaren zenbatekoa 197.384.777 eurokoa izanen dela transferentzia arruntei dagokienez.

3/2020 Foru Legearen azken xedapenetako lehenak lege honen indarraldia 2021erako luzatzea aurreikusten du, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1erako ez bada indarrean jarri Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 123. artikuluan aurreikusitako Nafarroako Ogasun Publikoaren tributu-sarreretan parte hartzeko sistema, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak emandako testuan.

Azken xedapenaren bigarren atalak ezartzen duenez, luzapena gertatuz gero, funtsaren zuzkidura aurreko urtekoa izango da, kopuru honi Nafarroako Foru Komunitateko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI), 2019ko ekainetik 2020ko ekainera, gehi bi puntu (%1,3 alegia) igota. Hori dela eta, funtsaren 2021eko zuzkidurarako zenbateko osoa 239.429.042,32 eurokoa da, 2020ko ekitaldirako aurreikusitako zuzkidura (236.356.409,00 euro) %1,3 handituta, hain zuzen ere.

Funtsa osatzen duten partiden 2021eko ekitaldiko banaketa honela egin da:

–Iruñeko Udalarentzako laguntza, “Hiriburutza agiriagatik” eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako laguntza: 3/2020 Foru Legearen 4. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako igoera aplikatzen zaie, 2019ko ekainetik 2020ko ekainera arteko Nafarroako KPIa erreferentziatzat hartuta eta honi portzentajezko puntu bat gehituta, hau da, %0,3.

–Montepioen defizitaren finantzaketa eta udalentzako laguntzak, udalkide kopuruaren arabera: bi laguntza-mota horien benetako beharrei aurre egiteko zenbatekoak egikaritzen dira, laguntza horietako bakoitzari dagozkion espedienteetan egiazta daitekeenez.

–Transferentzia arrunten funtsa: aurreko laguntza-lerroetara bideratutako zenbatekoak guztizko esleipen luzatuari (239.429.042,32 euro) kenduz ateratzen den zenbatekoa bideratzen da bertara.

Jarraian, funtsaren partida bakoitzaren xehetasuna azaltzen da:

2020KO AURREKONTUA

2021EKO EXEKUZIOA

ALDEA

Transferentzia arruntak

197.384.777,00

200.257.729,14

%1,46

Montepioak

6.400.000,00

6.538.925,16

%2,17

Iruñeko Hiriburutza

26.036.907,00

26.115.017,72

%0,30

Udalkideak

6.100.000,00

6.081.341,30

%-0,31

NUKF

434.725,00

436.029,00

%0,30

GUZTIRA

236.356.409,00

239.429.042,32

%1,30

Horren ondorioz eta indarra duen araudia aplikatuz, Kudeaketa Ekonomiko-finantziariorako Atalak funtsa banatzeko txostena egin du eta jarraitu den prozedura eta 2021eko ekitaldian udal eta kontzeju bakoitzari behin betiko esleitzen zaiona zehaztu ditu. “Transferentzia arrunten 2021eko funts banaketa” izeneko txosten honi eranskina gehitu zaio, entitate bakoitzaren aldagaien balioak, dagokien bermea eta udal eta kontzeju bakoitzari banatu zaiona barne direla.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren 2021eko banaketa behin betiko onestea, guztira 200.257.729,14 eurokoa baita eta “Transferentzia arrunten 2021eko funts banaketa” izeneko eranskinean zehaztu diren toki entitateen alde onartu, ebazpen honi erantsitakoan, zehaztutako toki entitateen aldera onartzea bertan jasotako bana-banako ekarpenak.

2. Banaketa honen ondoriozko gastua 2021eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Transferentzia arrunten funts orokorra” izeneko 211001-21200-4600-942100 partidaren kontura izanen da.

3. Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zentrora. Halaber, ebazpen hau toki entitate interesdunei ere igorriko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Departamentuaren web orrian argitaratuko da.

4. Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean

Iruñean, 2021eko uztailaren 15ean.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikoaren eta Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria, (Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren aldi baterako ordezkapena, Lurralde Kohesioko kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduarekin bat) Ana Rodríguez Hidalgo.

ERANSKINA

Transferentzia arrunten 2021eko funts banaketa (XLSa).

Iragarkiaren kodea: F2111136