17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Orisoaingo Udalak, Alkatetzak urtarrilaren 12an emandako 2021-0001 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehena.–2021eko lan-egutegia.

2021eko lan-egutegia onestea Orisoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 1a.

–Apirilaren 2a.

–Apirilaren 5a.

–Maiatzaren 1a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 10a.

–Azaroaren 11 (herriko festa).

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2021eko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta azaroaren 10a, hori jaiegun eta baliodun izanen baita.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Orisoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, asteazkenetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Orisoainen, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2100523