17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Garinoaingo Udalak, Alkatetzak urtarrilaren 12an emandako 2021-0002 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehena.–2021eko lan-egutegia.

2021eko lan-egutegia onestea Garinoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 1a.

–Apirilaren 2a.

–Apirilaren 5a.

–Maiatzaren 1a.

–Irailaren 8a (herriko festa).

–Urriaren 11.

–Urriaren 12a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2021eko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urriaren 11 eta abenduaren 7a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Garinoaingo Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

2021erako onetsitako lan-egutegian soberako 21,33 ordu gelditzen dira. Ordu horiek urriaren 11n eta abenduaren 7an hartuko dira, eta gainerako 6,53 orduak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte.

Bosgarrena.–Udalaren beste arloek (Musika Eskolak eta 0-3 urteko Haur Eskolak) beren lan-egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta osoko bilkurari haren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Garinoainen, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2100525