169. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

875E/2021 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita eman gabe gelditu direla deialdi honetako lanpostuak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 7 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 362E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 7 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzeaz betetzeko. Deialdi hori 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren maiatzaren 18ko 1047E/2021 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE-Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten 7 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Horiek horrela, izangai bakar bat aurkeztu denez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruko lekualdatze txandan, eta erregelamenduzko epearen barruan lanpostu bat ere aukeratu ez duenez, bidezko da deklaratzea bete gabe gelditu direla deialdi horretako lanpostuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan APTE-Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten 7 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoak alegia.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eman gabe deklaratzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE-Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten 7 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2021eko ekainaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2110137