169. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1759/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez maiatzaren 19ko 1511/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen baita. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.

Ikusirik akats bat dagoela adieraztean zer unitateri dagoen atxikita Pedro Javier Collado Juanes jaunari adjudikatutako lanpostua, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maiatzaren 19ko 1511/2021 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko. Honela dioen tokian: “Pedro Javier Collado jaunari, plantilla organikoan 8196 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko”, honela behar du: “Pedro Javier Collado jaunari, plantilla organikoan 8196 zenbakia duen lanpostua, Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko”.

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foruzaingoko Giza Baliabideen Taldeari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari. Interesdunari adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2109975