167. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

254/2021 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin-behinekoz ebazten baita derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beka eta laguntzen deialdi orokorra 2020-2021 ikasturterako.

Ikusirik Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak eman duen txostena, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako ikasketetarako beka eta laguntzen deialdi orokorra, 2020-2021 ikasturteari dagokiona, behin-behinekoz ebaztekoari buruzkoa (deialdia urriaren 13ko 371/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2020ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 29koan), eta ebazpen horren 8. oinarrian ezarritakoa betez.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskineko ikasleei ikasketetarako bekak ematea behin-behinekoz, izan daitezkeen erreklamazioak galarazi gabe, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko, 2021eko aurrekontuko “Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak” izeneko 410002 41610 4800 323100 partidaren kargura.

2. Bekak behin-behinekoz ukatzea II. eranskinean ageri diren ikasleei, deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik. Bekak ukatzeko justifikazio-arrazoiak III. eranskinean xedatzen dira.

3. Ikasketarako, garraiorako, jantokirako eta bizitokirako beka edo laguntzen zenbatekoak, errenta tarteen araberakoak, eta laguntza bereziei dagozkienak aipatu deialdiaren 6. arauan ezarritakoak dira.

4. Onuradunei pagatu beharreko zenbateko zehatza Nafarroako Gobernuak ematen duen laguntzari Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen bekaren zenbatekoa kenduz lortuko da, aipatu deialdiaren 6. arauan xedaturikoarekin bat. Horretarako, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak bekak eman edo ukatzearen gaineko frogagiria aurkeztua behar dute izan.

5. Aipatutako deialdiaren 8. araua betetzearren, I. eta II. eranskinetan biltzen diren eskatzaileek esleipen irizpideak oker ezarri zaizkiela uste badute edo, inguruabar ekonomiko eta akademikoengatik, laguntza jaso duen beste izangairen batek baino eskubide gehiago dutela iruditzen bazaie, beren beka edo laguntza espedientea berrikustea eskatzen ahal dute, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Eskaera Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuari zuzenduko zaio. Halaber, zerbitzu horrek ofizioz ikuskatzen ahalko ditu akatsak dituzten espedienteak edo 2020-2021 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorrean xedaturikoa urratzen dutenak.

6. 2020-2021 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorreko kanpaina 2021eko irailaren 30ean bukatuko da behin betiko. Espediente edo erreklamazioren bat ondoren ebazten bada, 2021-2022 ikasturteko bekekin batean ordainduko dira.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak erakustea www.nafarroa.eus atariko “Ikasleentzako beka eta laguntzen deialdi orokorra 2020-2021 ikasturterako” fitxan.

8. Eskatzaileek beren egoera zein den kontsultatzen ahalko dute 2020-2021 ikasturteko beken deialdi orokorra telematika bidez tramitatzeko aplikazioan.

9. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, 2021eko ekainaren 25ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2110262