164. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Barañaingo Udalak, Alkatetzaren 2021eko ekainaren 22ko 708. Ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Barañaingo Udalak 2021eko plantilla organikoa onetsi zuela 2021eko ekainaren 22an egin osoko bilkuran; kontuan harturik plantilla organikoan udaltzain-agentearen 4 lanpostu sortu zirela eta 4.13 eta 4.1 lanpostu hutsak zeudela, onesten da Barañaingo Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintza, 4.13, 4.17, 4.34, 4.35, 4.36 eta 4.37 lanpostuak behin betiko bete behar baitira. Horren berri eman zaie sindikatuetako ordezkariei, eta Udal honetako Ogasunaren eta Langileriaren Batzordean ere gaia jorratu, eta txostena egin da.

Kontuan harturik Alkatetzak 2019ko uztailaren 1ean emandako 775/2019 Ebazpena, non Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarraren esku uzten baita, besteak beste, eskumen hau: “Lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea”. Beraz, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarraren esku uzten da Barañaingo Udalean lanpostuak aldi baterako betetzeko aldi baterako kontratazio baldintzak onesteko eskumena.

Kontuan harturik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluak ezartzen duen aukera, hau da, organo eskuordetzaileak bereganatzea beste organo bati eskuordetzaz dagokion gai baten gaineko ardura.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Bereganatzea eskumen hau: “Lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea”, Barañaingo Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintza onesteari dagokionez. Eskumen hori Alkatetza honek uztailaren 1ean emandako 775/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu zion Tokiko Gobernu Batzarrari.

Bigarrena.–Onestea Barañaingo Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintza, bertan sartuz udaltzain-agentearen 6 lanpostu (gehiago ere izan litezke), hau da, zenbaki hauek dituztenak: 4.13, 4.17, 4.34, 4.35, 4.36 eta 4.37, Udalaren 2021eko plantilla organikokoak, ordezte-tasaren kargura.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Barañaingo Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintza.

Barañainen, 2021eko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2110148