163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

494/2021 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 6koa, Estatuko Administrazioaren espetxeetako osasun arloko eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzekoa.

Espainiako Konstituzioak 149. artikuluko 1. apartatuko hamaseigarren eta hamazazpigarren puntuetan ezartzen duenez, Estatuak eskumen osoa du gai hauetan: kanpo osasuna, osasunaren oinarriak eta koordinazio orokorra, produktu farmazeutikoen gaineko legeria eta Gizarte Segurantzaren oinarrizko legeria eta araubide ekonomikoa; dena dela, horrek ez du ukatzen zerbitzu horiek autonomia erkidegoek betetzea.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 53.1 artikuluak jasotzen du barne osasunaren eta higienearen arloetan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak dagozkiola Nafarroari eta, horrez gainera, Estatuko oinarrizko legeria lege bidez garatzea eta betearaztea. Era berean, aipatutako 53. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezartzen da Foru Komunitateak arlo horretako zerbitzu guztiak antolatu eta administratzen ahalko dituela eta horiekin lotutako instituzio, erakunde eta fundazioen tutoretza beteko duela, eta Estatuak beretzat gordeko dituela artikulu honetan jasotzen diren ahalmen eta eskumenak betetzeko koordinazioa eta goi mailako ikuskapen lanak.

Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak seigarren xedapen gehigarrian aurreikusten du espetxeetako osasun zerbitzuak Osasun Sistema Nazionalean sartzea eta autonomia erkidegoei eskualdatzea.

Azkenik, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorrak eta abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezartzen dute zein diren modua eta prozedura Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Nafarroari transferitzeko.

Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Transferentzien Batzordeak, Estatuko zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari transferitzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoak, 2021eko ekainaren 2an egindako bilkuran onartu zuen Estatuko Administrazioaren espetxeetako osasun arloko eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko Erabakia, zeina Gobernuari igortzen zaion, errege dekretu bidez onets dezan.

Horiek horrela, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorra betez, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak proposatuta eta Ministroen Kontseiluak 2021eko uztailaren 6ko bilkuran aztertu ondoren,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Transferentzien Batzordearen Erabakia onestea.

Onesten da Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Transferentzien Batzordeak, Estatuko zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari transferitzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoak, 2021eko ekainaren 2an eginiko osoko bilkuran hartutako Erabakia, Estatuko Administrazioaren espetxeetako osasun arloko eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzekoa; erabakiaren testua errege dekretu honen eranskinean dago.

2. artikulua. Eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.

Horrenbestez, Estatuko Administrazioak espetxeetako osasun arloan dituen eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu zaizkio Nafarroako Foru Komunitateari, Transferentzien Batzordeak hartutako Erabakian ageri bezala, eta han zehazten diren modu eta baldintzetan.

3. artikulua. Eskualdatzearen eraginkortasuna.

Eskualdatzeak Transferentzien Batzordearen Erabakian adierazitako datan izanen du eraginkortasuna.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Errege dekretu hau aldi berean emanen da argitara “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta “Nafarroako Aldizkari Ofizialean”, eta argitaratzen denean hartuko du indarra.

Madrilen, 2021eko uztailaren 6an.

FELIPE E.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa

MIQUEL OCTAVI ICETA I LLORENS

ERANSKINA

JORGE GARCÍA CARREÑO JAUNAK ETA FRANCISCO JOSÉ NEGRO ROLDÁN JAUNAK, ESTATUKO ZERBITZUAK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEARI TRANSFERITZEKO ARAUAK EZARTZEN DITUEN ABENDUAREN 19KO 2356/1984 ERREGE DEKRETUAREN 2. ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO TRANSFERENTZIA BATZORDEKO IDAZKARIEK,

ZIURTATZEN DUTE:

Transferentzien Batzordeak, 2021eko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran, onartu zuela Estatuko Administrazioaren espetxeetako osasun arloko eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko Erabakia, ondotik adierazten den moduan:

A) ESKUALDATZEA BABESTEN DUTEN ARAU KONSTITUZIONALAK, NAFARROAKO FORU ERAENTZA BERREZARRI ETA HOBETZEARI BURUZKO LEGE ORGANIKOARENAK ETA LEGEZKOAK.

Espainiako Konstituzioak 149. artikuluko 1. apartatuko hamaseigarren eta hamazazpigarren puntuetan ezartzen duenez, Estatuak eskumen osoa du gai hauetan: kanpo osasuna, osasunaren oinarriak eta koordinazio orokorra, produktu farmazeutikoen gaineko legeria eta Gizarte Segurantzaren oinarrizko legeria eta araubide ekonomikoa; dena dela, horrek ez du ukatzen zerbitzu horiek autonomia erkidegoek betetzea.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 53.1 artikuluak jasotzen du barne osasunaren eta higienearen arloetan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak dagozkiola Nafarroari eta, horrez gainera, Estatuko oinarrizko legeria lege bidez garatzea eta betearaztea. Era berean, aipatutako 53. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezartzen da Foru Komunitateak arlo horretako zerbitzu guztiak antolatu eta administratzen ahalko dituela eta horiekin lotutako instituzio, erakunde eta fundazioen tutoretza beteko duela, eta Estatuak beretzat gordeko dituela artikulu honetan jasotzen diren ahalmen eta eskumenak betetzeko koordinazioa eta goi mailako ikuskapen lanak.

Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak seigarren xedapen gehigarrian aurreikusten du espetxeetako osasun zerbitzuak Osasun Sistema Nazionalean sartzea eta autonomia erkidegoei eskualdatzea.

Azkenik, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorrak eta abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezartzen dute zein diren modua eta prozedura Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Nafarroari transferitzeko.

Arau aurreikuspen horietan oinarrituta, bidezkoa da formalizatzea Estatuko Administrazioaren espetxeetako osasun arloko eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzea.

B) NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAK BERE GAIN HARTZEN DITUEN EGINKIZUNAK ETA ESKUALDATZEN DIREN ZERBITZUEN IDENTIFIKAZIOA.

1. Nafarroako Foru Komunitateak, bere lurraldean eta bertan dagoen espetxean, espetxeen arloko legerian ezarrita dauden osasun laguntzako eginkizunak beteko ditu.

2. Eginkizun horiek beteko dira halako moduan non bermatuko baitira honakoak: espetxeratuta daudenen eskubideak, osasun zerbitzuen erabiltzaile diren aldetik; giza talde horrek osasun arloko baliabideak erabili ahal izatea; espetxeko osasun prestazioen kalitatea; eta prestazio horiek ekitatez jasotzea.

3. Osasun laguntzaren barnean daude, halaber, espetxeen arloko legerian zehazten diren auzitegiko eta lege esparruko medikuntzako osasun jarduerak.

C) ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN ESKU GELDITZEN DIREN EGINKIZUNAK.

Estatuko Administrazioaren kasuan kasuko organoek jarraituko dute betetzen honako eginkizun hauek:

1. Espetxeetako osasunaren koordinazio orokorreko lanak, Nafarroako Foru Komunitatean dagoen espetxea Foru Komunitatetik kanpoko beste espetxeen eta gainerako Osasun Sistema Nazionalaren parean egon dadin, espetxeetako osasun zerbitzuen zorroan bildutako prestazioak ekitatez eta kalitatez jasoko direla bermatu beharrez. Horretarako, Estatuko Administrazioak, Nafarroako Foru Komunitatearekin koordinatuta, sustatuko du harremanetarako bitarteko eta sistemak ezar daitezen, ahalbidetzeko bi administrazioek elkarri informazioa ematea, zenbait alderdiren homogeneotasun teknikoa lortzea eta batera jardutea, zein bere eskumenak betetzean. Koordinazio horretan garrantzia berezia izanen dute espetxeetan prebalentzia handien duten eritasunen inguruko osasun informazioak eta zaintza epidemiologikoak. Horrekin batera, historia klinikoan jasotako informazio eta datu nabarmenen berri emanen diote elkarri, horretarako zehazten den moduan, laguntzaren kalitateari eta jarraitutasunari eusteko, presoak beste autonomia erkidegoetako espetxeetara lekualdatzen direnean.

2. Espetxeetako osasunaren esparruan estatistikak prestatzea estatu mailako helburuetarako; horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak behar diren datuak emanen ditu, erabaki honen D).4 atalean adierazitako baldintzetan.

D) ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAK BATERA BETEKO DITUZTEN EGINKIZUN PARTEKATUAK, ETA LANKIDETZARAKO FORMULA INSTITUZIONALAK.

1. Eskualdatzeak eraginkortasuna duen egunetik hasi eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, Barne Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak ondotik zehazten diren organo tekniko hauek eratuko dituzte, haien bidez koordinazioa bermatuta egon dadin espetxeen arloan bakoitzak dituen eginkizunak betetzean:

a) Koordinazio Batzordea, paritarioa eta sei kide izanen dituena: hiru Estatuko Administrazioak izendatuta eta beste hiru Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak izendatuta. Batzorde horren zeregina izanen da bi administrazioen arteko lankidetza eta elkarlanerako irizpide orokorrak zehaztea, espetxeen arloko osasun zerbitzuak behar bezala betetzeko behar direnak.

Estatuko Administrazioaren eta administrazio autonomikoaren arteko Koordinazio Batzordean koordinatuko dira osasun publikoaren arloan behar diren jarduketak, espetxeen arloan ere betetzen direla ziurtatzeko.

b) Espetxeko Jarraipen Batzorde Teknikoa, espetxeko zuzendariak, berak izendatutako pertsonek eta osasun zerbitzuko arduradunak osatutakoa, arduratuko da espetxeetako osasun zerbitzuen arloko eguneroko programa eta jarduketak aztertu eta ebaluatzeaz, bai eta espetxeari berari tratamendu, araubide eta segurtasun gaietan dagozkion eginkizunez ere. Batzorde tekniko honen jarduketak loturik egonen dira Koordinazio Batzordeak ezartzen dituen jarraibideekin, eta bidezkotzat jotzen dituen egokitzapen funtzionalak proposatzen ahalko dizkio.

2. Auzitegiko eta lege arloko medikuntzaren arloan, Nafarroako Foru Komunitateak espetxe arloko legeria betez egindako osasun laguntzako jarduketak Koordinazio Batzordeak onetsitako protokoloen araberakoak izanen dira. Protokolo horietan aurreikusiko dira, gutxienik, eskualdatzearen xede diren berariazko prozeduren arloan osasun langileek dituzten betebeharrak, informaziorako, bilakaeraren jarraipenerako eta beharrezkoa den sostengurako.

Bereziki hartzen du bere gain espetxe arloko legeriak galdatzen dituen esku-hartze profesional juridikoak eta legezkoak bermatu eta betetzea, gai hauekin lotuta, besteak beste: nahitaezko txostenak egitea, espetxean presoak sartzearekin zerikusia duten egoeretan bilakaeraren jarraipena eta beharrezkoa den sostengua, diziplina araubidea, hertsatzeko bitartekoak aplikatu, gainbegiratu, mantendu eta bertan behera uztea, araubide itxian eta berezian sailkatzea, eri terminalak sailkatzea eta gizabidezko arrazoien ingurukoak, gose greben jarraipena egitea, lesioei buruzko parteak eta suizidioen prebentziorako protokoloak betetzea, baldintzapean aske utzi beharrekoak aztertzea, presoen osasunerako arriskutsuak diren substantzien balorazio eta kontrolean sostengu teknikoa eta laguntza espezializatua ematea, bai eta auzitegi-medikuntzaren arloko ezagutza juridikoak behar dituztenak eta preso guztien osotasun fisiko eta psikologikoa zaintzeko betebeharrak dakartzan beste guztiak ere.

3. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateak parte hartuko du, espetxean eskualdatze honen xede diren osasun zerbitzuez arduratzen denaren bitartez, erabakiak hartzen espetxe arloko legerian jasota dauden kide anitzeko organoetan, legeria horretan aurreikusitako moduan, erabaki horiek, irizpide medikoa behar izateaz gain, espetxeko barne antolaketaz haragokoak direnean, presoen tratamendu programei eragiten dietenean eta zigorrak betetzeari dagokionez presoen oinarrizko eskubideetan ere ondorioak dituztenean.

4. Osasun arloko informazio sistemak eta zaintza epidemiologikokoak izateko eta Osasun Sistema Nazionalekoekin koordinatuta daudela bermatzeko, Nafarroako Foru Komunitateak behar den informazioa emanen dio Estatuko Administrazioari eskualdatutako eginkizunak betetzeari buruz, 1. apartatuan aipatzen den Koordinazio Batzordeak ezarritako irizpideekin bat. Estatuko Administrazioak, berriz, gai horiei buruz egindako informazioa helaraziko dio Nafarroako Foru Komunitateari.

E) ESKUALDATZEAREN XEDE DIREN LANGILEAK.

1. Eskualdatzen diren langileak 1. zerrenda erantsian zehazturik daude, eta bertan adierazten da, halaber, zein kidego edo eskalari atxikita edo parekatuta dauden, langileriaren erregistro zenbakia, ordainsari oinarrizkoak eta osagarriak, haien espediente pertsonaletan ageri denarekin bat.

2. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak jakinaraziko die interesdunei eskualdatzea eta haien egoera administratibo berria, Gobernuak errege dekretu bidez Erabaki hau onetsi eta berehala.

3. Nafarroako Foru Komunitateko kasuan kasuko organoei igorriko zaie eskualdatutako langileen espedienteen kopia ziurtatua, bai eta 2021eko ekitaldiko hartzekoen ziurtagiriak ere.

4. Langileen zerrenda horietan zuzenketak egin behar badira, bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko dira, Transferentzien Batzordeko idazkaritzak emandako ziurtagiri baten bidez.

F) ESKUALDATZEN DIREN ESTATUAREN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK.

1. Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzen zaizkio eskualdatzearen xede diren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako altzariak, ekipamenduak eta material inbentariagarria. Erabaki honek eraginkortasuna duen egunetik hiru hilabeteko epean sinatuko dira horiek entregatu eta hartzeko aktak.

2. Estatuko Administrazioaren kargura egonen dira argiaren, uraren, gasaren eta ahots telefonia finkoaren ohiko horniduraren gastuak, bai eta osasun arlokoak ez diren instalazio eta ekipamenduen mantentze-lanek, zainketak eta garbiketak sortzen dituzten gastuak ere. Era berean, Estatuko Administrazioari dagozkio lokal eta instalazio finkoetan egokitzapenak egitea, osasun ekipamenduak modu egokian ezarri eta zerbitzuan jartzeko behar direnak.

3. Nafarroako Foru Komunitateak hartuko ditu bere gain honako hauen gastuak: Foru Komunitateko osasun zerbitzuari atxikitako osasun sare berekiaren instalazioa, kudeaketa, segurtasuna, mantentzea eta eguneratzea, kableak ezartzea eta sare puntuak, hardwarea eta softwarea. Bertako osasun datu-sarea espetxeko gainerako sareetatik independentea izanen da.

G) ESKUALDATZEAK UKITZEN DITUEN AURREKONTU KREDITUAK.

Estatuko urteko kostu osoa, 2021ekoa, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari lotutakoa, 2. zerrendan ageri da.

H) ESKUALDATZEN DIREN ZERBITZUEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA ETA ESPEDIENTEAK.

Eskualdatutako zerbitzuei buruzko dokumentazioa eta espedienteak hilabeteko epean entregatuko dira erabaki hau onesten duen errege dekretua argitaratzen den egunetik, eta, horretarako, entregatu eta hartzeko aktak izenpetuko dira.

I) ESKUALDATZEAREN ERAGINKORTASUNAREN DATA.

Erabaki honen xede diren eginkizun eta zerbitzuen eskualdatzeak 2021eko abuztuaren 1etik aurrera izanen du eraginkortasuna.

Eta hala ager dadin, ziurtagiri hau luzatzen da.

Iruñean, 2021eko ekainaren 2an.–Transferentzien Batzordeko idazkariak, Jorge García Carreño eta Francisco José Negro Roldán.

1. ZERRENDA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEARI ESKUALDATZEN ZAIZKION LANGILEAK

1.1 FUNTZIONARIOAK

LZ LANPOSTUA
ETA KODEA

NANa

SOLDATA
A1

(120.00)

SOLDATA
A2

(120.01)

PRODUKTI.

APARTEKO
PAGA

GIZ. SEGUR.
KOSTUA

(160.00)

URTEKO LANSARIAK GUZTIRA

(2021)

OHARRAK

Osasun Zerbitzuko burua

1678011

16058351

14.572,70

0,00

233,70

7.659,48

21.991,62

2.424,00

1.498,76

288,50

1.276,58

13.884,81

63.830,15

Osasun arloko lanpostuak betetzeko azken lehiaketan, Iruñeko espetxeko osasun zerbitzuetako buruaren lanpostua eskuratu zuen, Idazkariordetzaren 2021eko otsailaren 15eko Ebazpenean jaso denez (martxoaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); nolanahi ere, Villenako espetxean atxikita dago ekainaren 2a arte

Erizaina

1761780

29138272

0,00

12.600,72

4.574,40

6.219,96

16.387,28

1.284,00

1.531,66

555,80

1.036,66

0,00

44.190,48

Titularra

Erizaina

5010590

16574570

0,00

12.600,72

3.202,08

6.219,96

16.387,28

1.284,00

1.531,66

389,06

1.036,67

0,00

42.651,43

Titularra

Erizaina

1661997

12770143

0,00

12.600,72

2.287,20

6.219,96

16.387,28

1.284,00

1.531,66

277,90

1.036,67

0,00

41.625,39

Titularra

Medikua

4611909

72777204

14.572,70

0,00

2.243,52

7.659,48

21.991,62

1.284,00

1.498,76

230,80

1.256,78

0,00

50.737,66

Zerbitzu eginkizunetan (lanpostu titularra: Las Palmasko espetxea)

Medikua

4442945

29140250

14.572,70

0,00

4.487,04

7.659,48

21.991,62

1.284,00

1.498,76

461,60

1.276,58

0,00

53.231,78

Titularra

Bitarteko medikua

7989135

14.572,10

0,00

0,00

7.659,48

21.991,62

1.284,00

1.498,76

0,00

1.276,58

15.910,44

64.192,98

Espezialitaterik gabeko bitarteko fakultatiboa, EPOEren 10.1.c) artikuluan –aldi baterako programak betetzea (COVID-19)– aurreikusitakoaren indarrez izendatua

LANGILEEN KOSTUA, GUZTIRA

58.290,21

37.802,16

17.027,94

49.297,80

137.128,32

10.128,00

10.590,02

2.203,66

8.196,51

29.795,25

360.459,88

Produktibitatearen urteko kostua, guztira, osasun guardiak egiteagatik

69.116,55

1.2. LAN-KONTRATUDUNAK

KATEGORIA

LZ LANPOSTUA

NANa

OINARRIZKO SOLDATA

(130.00)

ANTZINATASUNA

(130.00)

LOB

(130.01)

PRODUKTI.
ABSENTISMOA

(130.01)

PRODUKTI.
ALDAKORRA

(130.01)

ALDE BAKARREKO
HOBEKUNTZA

(130.01)

GIZ. SEGUR.
KOSTUA

(160.00)

URTEKO LANSARIAK
GUZTIRA

(2021)

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

4976661

72962912

16.868,04

2.348,64

5.115,96

1.163,52

0,00

2.897,88

9.512,00

37.906,04

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

4976645

15367443

16.868,04

1.174,32

5.115,96

1.163,52

0,00

2.897,88

9.118,61

36.338,33

FARMAZILARIA (hitzarmena)

5141792

15826497

35.877,52

3.522,96

0,00

0,00

1.537,68

2.897,88

14.685,07

58.521,11

LANGILEEN KOSTUA, GUZTIRA

69.613,60

7.045,92

10.231,92

2.327,04

1.537,68

8.693,64

33.315,68

132.765,48

2. ZERRENDA

Urteko kostua, guztira, estatu osorako

16. sekzioa BARNE MINISTERIOA
05. zerbitzua Espetxeetako Idazkaritza Nagusia
133A Programa Espetxeak eta zentroak

(Euroak 2021)

KAPITULUAK

ZENBATEKOA

1. kapitulua

62.388.336,65 euro

2. kapitulua

68.150.890,52 euro

6. kapitulua

800.000,00 euro

GUZTIRA

131.339.227,17 euro

Iragarkiaren kodea: E2109561